Emailearen erretratua
Emailearen erretratua edota Botozko erretratua da enkarguzko arte-lana edo erretratua non lana enkargatu eta ordaindu zuena edo haren familiako norbait bertan agertzen den. Askotan bi kontzeptu hauek nahastu eta identifikatu egiten dira baina haien artean badago alde txiki bat. Emailearen erretratuak bakarka enkargatutako lanak izaten dira eta emailea bertan agertzen da. Botozko erretratuak, aldiz, lan handiak izaten dira, erlijioko pertsona askorekin, batez ere enkargua egin duena pertsona ospetsua baldin bada; pertsona asko horien artean ordaintzen duena eta, batzutan, familia kideak agertzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrelako erretratuak Erdi Aroan eta Pizkundean ugariak izan ziren. Garai horietan emailea albo batean, lehen planoan agertzen zen, belaunikatuta, otoitz egiten. Batzutan emailea tamainu txikiz agertzen zen, perspektibaren legeak saihestuz. XV. mendetik aurrera ohikoago izan zen emailea eszenan integratuta jartzea.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horrelako erretratuen enkargua, normalean, batetik ordaintzaileari eta bere familiari gogoraraztea zen eta, bestetik, haien heriotzaren ondoren beraien aldeko otoitzak eskatzeko. Ohikoena arte-lana elizari eman ondoren, horren truke, betirako, haien arimen aldeko mezak jasotzea izaten zen. Erlijiotik haratago, gizarte maila eta aberastasuna erakusteko modu bat zen.[1]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
XV. mendeko Rogier van der Weyden margolariaren lan honetan emailea eszenan integratuta agertzen da.
-
Giovanni di Paoloren Gurutziltzatze honetan Jacopo di Bartolomeo emailea belaunikatuta agertzen da, buruan aurarik gabe. Izkinean haren ezkutua ikus daiteke baita ere.
-
Eberhard Cornelius margolariaren lan honetan familia oso bat ikus daiteke, Martin Friedrich gaztearena alegia. Gurutzez markatutako haurrak hilda zeuden ordurako.[2]
-
Hans Memling. Haurrak belaunikatuta dagoen emailearei bere bedeinkapena ematen dio; emailearen ondoan san Antonio Abad dago, aurkezpena egiten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://hera.ugr.es/tesisugr/20881496.pdf
- ↑ Walter A. Friedrich: Die Wurzeln der nordböhmischen Glasindustrie und die Glasmacherfamilie Friedrich233 or., Fuerth 2005, ISBN:3-00-015752-2