Erasmo Formiakoa
Erasmo Formiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antiokia Oronteskoa eta Antiokia, III. mendea |
Heriotza | Iliria, 303 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | presbiteroa eta apezpiku katolikoa |
Santutegia | |
Ekainaren 2 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
San Erasmo Formiakoa, baita ere San Telmo edo San Elmu, santu eta martiri kristaua izan zen, K.o. 303 inguruan hil zena.
Marinelen eta biolinisten patroia da. San Telmo suak santu horren ohorez dauka izena, nahiz eta azkenean, San Pedro González Telmori egokitu zitzaion. Azken santu hau, XII. mendekoa, domingotar ordenakoa zenez, San Telmo, zenbaitetan, irudikatzen da domingotar jantzita bela edota ontzi batekin. Santu horri gomendatzen zitzaien Ameriketako konkistara zihoazen espainiar itsasgizonak. Erasmo bazen ere kristau kondairen hamalau santu laguntzaileenetariko bat, Europako erdialdean gurtzen da bereziki bitartekari moduan. Honen jaia ekainaren 2an ospatzen da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasmo izen propio maskulinoa da. Greziera hitzetik Έράσμιος, ἐράω-tik (maite, gogo izan) dator. Latinezko aldaera Desiderius (Desiderio) da. San Erasmo, Gaetako patroia, Italian Sant’Elmo izenarekin ezagutzen da, hortaz, zenbait hizkuntzetako Telmo.
Jatorria | Greziera |
Genero | Maskulinoa |
Izendegia | Ekainak 2 |
Adiera | Maitagarria, gogokoa |
Izena gehien erabiltzen den eskualdean | Mendebaldea |
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanera | Erasmus |
Armeniera | Էրազմ (Erazm) |
Katalana | Erasme |
Txekiera | Erasmus |
Korsikera | Erasmu |
Daniera | Erasmus |
Euskara | Erasmo, Telmo, Elmu |
Finlandiera | Erasmus, Rasmus |
Frantsesa | Érasme, Êlme |
Gaztelania | Erasmo, Telmo |
Georgiera | ერასმუსი (Erasmusi) |
Greziera | Έρασμος (Erasmos) |
Nederlandera | Erasmus |
Hungariera | Erazmus |
Ingelesa | Erasmo, Telmo, Elmu |
Italiera | Erasmo, Elmo, Telmo |
Latina | Erasmus |
Letoniera | Erasms |
Lituaniera | Erazmas |
Norvegiera | Erasmus, Rasmus |
Poloniera | Erazm |
Portugalera | Erasmo |
Errumaniera | Erasmus |
Errusiera | Эразм (Erazm) |
Suediera | Erasmus, Rasmus |
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Elmuren aktak bildu dira, zenbait neurritan, legendetatik. Horietan Siriako apezpiku batekin, Erasmo Antiokiakoarekin, nahasten dira. San Jacopo da Varazzen ustez, berak idatzitako urrezko legendan, Formia eta Campaniako apezpikua zen. Eremita bat Libanoko mendietan eta Diokleziano enperadorearen garaiko martiria. Legendaren arabera, Dioklezianoren jazarpenak hasi zirenean, Erasmo epai batengana eraman zuten non listua bota eta irain zioten. Geroago, egindako zaurien eraginez, zainak lehertu zitzaien.
Erasmok adore handiz jasan zituen tortura horiek. Suge eta harrez betetako fosa batean sartu zuten, irakiten zegoen oliorekin gorputza busti zioten eta eskuak sufrez estali zizkioten, baina berak tortura guztiak harrigarrizko estoizismoarekin pairatu zituen Jaungoikoa laudatuz eta eskerrak emanez. Torturatzaileen gainean eroritako izugarrizko ekaitzak Erasmo heriotzatik salbatu zuen, santuen babesa zuen eta. Hala ere, Dioklezianok, estuagoa zen beste zanga batean sarrarazi zion sugeek eta harrek Erasmo hil zezaten.
Dioklezianoren ondorengoa Maximiano Hercules izan zen, Voragineren ustez, haren aitzindaria baino txarragoa. Erasmok Ebanjelioa jarraitu zuenez predikatzen, berriro jazarri zuten. Ur irakitan sartu zuten eta saiatu ziren santuaren ahoa ixten urtutako metal konbinazio batekin. Berriro ere, aingeru bat etorri zen hura laguntzeko torturatzaileengandik babestuz. Enperadoreak haserre bizian, pintxoz iltzatutako upel batean agindu zuen Erasmo sartzea eta mendi baten gainetik errodatuz botatzea, baina aingerua berriz salbatu zuen. Beste tortura batzuk pairatu zituen:
« | Haginak errotik kendu zizkioten (…) kurrikekin. Zutabe batera lotu eta parrila batzuen gainean erre egin zuten. Atzamarrak iltzatu eta begiak kendu zizkioten. Biluzik, eskuak eta oinak zaldi batzuetara loturik, hauek tiraka Erasmoren zainak lehertu arte. | » |
Urrezko legenda horren bertsioak ez du kontatzen nola Erasmok alde egin zuen Libanoko mendietara eta nola iraun zuen bizirik bakarrik jaten bele batzuek eramaten ziotenarekin. Berriro harrapatu zutenean, enperadorean aurrean eraman zuten. Horrek agindu zuen galipotekin igurtzirik erre izatea (Neron garaiko jokoetan lehenengo kristauekin egiten zen moduan), baina, bizirik atera zen. Hau ikusita, atxilotu zuten gosez hiltzeko asmoz, baina ez dakigu nola hark espetxetik alde egin zuen. Berriz ere harrapatu eta torturatu zuten Iliriko probintzian predikatu eta pagano asko konbertitu zituelako. Azkenean, eta legendaren arabera, haren sabela bitan zatitu zuten eta tripak dibidieta baren inguruan biribildu zien. Legenda berantiar hori baliteke ikono baten interpretazioa izatea, non Erasmo dibidieta batekin agertzen den, honela itsasgizonen patroia zela sinbolizatuz.
Itsasgizonen patroia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasmo aukeratu zen itsasgizonen patroia izateko, horren ondoan eroritako tximista batek lurra ebaki ondoren predikatzen jarraitu zuelako. Gertaera honetan oinarriturik, itsasgizonek uste dute, Erasmo deituz gero, itsas-ekaitzetatik libre izango zirela. Deskarga elektrikoak itsasontzietako mastetan babes zeinu moduan interpretatu ziren, horregatik San Telmo suak deitu ziren. Gregorio Magnok VI. mendean idatzi zuen Erasmoren gorpuzkiak Formiako katedralean gordeta daudela. Sarrazenoek hiria suntsitu zutenean 824an, Erasmoren erlikiak Gaetara eraman ziren. Horregatik Santerano in Colle, Gaeta eta Formiako patroia izendatu zen. Itsasgizonen patroia izateaz gain, umeen kolikoen, sabeleko gaixotasunen, emakumezkoen propioak diren ikaren eta minen eta animalien izurrietan eskatzen da Erasmoren bitartekaritza.
Biolinisten patroia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erasmo, gainera, biolinisten patroitzat hartzen da (Santa Zezilia, orokorrean, musikari guztiena da). Biolina haren martirioaren garaian existitzen ez bazen ere, patronatua azaltzen da grezierazko hitzaren esanahiak εράσμιος (erasmios) begikoa edo maitagarria delakoa.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MONTES, VICENTE, José María (2001). El libro de los Santos. Alianza, Madrid. ISBN 84-206-7203-3.
- TIBON, Gutierre (1994). Diccionario etimológico comparado de nombres propios de persona. Fondo de Cultura Económica, México. ISBN 968-16-2284-7.
- YÁÑEZ SOLANA, Manuel (1995). El gran libro de los Nombres. M. E. Editores, Madrid. ISBN 84-495-0232-2.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- St. Elmo Hall, a name for some chapter houses of Delta Phi fraternity
- Lehen santu kristauen zerrenda
- Portal:Catholic Church/Patron Archive/June 2
- Pedro González dohatsua, espainiar eta portugaldar marinelen patroia, San Telmo edo San Elmo gisa laguntza eskatzen zaionari.
- The Golden Legend (Saint Erasmus) – 1527ko Wynken de Worderen argitalpenetik egokitutako e-text.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erasmo Formiakoa |