Erdi Aroko elizgizonen poesia
Erdi Aroko elizgizonen poesia (gaztelaniaz: Mester de clerecía) Erdi Aroko literaturan apaizek eta elizginonek, hau da, formakuntza bat izan zuten pertsonek egiten zuten poesia da. Gizon horiek garaiko goi mailako ikasketak zituzten, Trivium baino altuagoak, garaiko oinarrizko irakaskuntza, Quadrivium parekoak. Ez ziren guztiak apaizak zeren eta baziren ere aitoren semeak, esaterako Petri II.a Lopez Aiarakoa, juduak, esaterako Sem Tob, edo musulmanak, esaterako Poema de Yuçuf testua idatzi zuen egile anonimoa. Modu batez, garaiko literatura kultua zen haiena. Kontzeptua Espainiako Literaturan erabiltzen da. Testu hauek gehienak XIII. eta XIV. mendekoak dira, baina badira gutxi batzuk XV. mendekoak. Liburu gehienek cuaderna via ahapaldia erabiltzen zuten. Ezagutzen den lehenengo lana Libro de Alexandre izan zen.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan daitezke ezaugarri batzuk:[2]
- Egileak pertsona kultoak dira. Erretorika erabiltzen dute eta hiztegi kultoa erakusten dute, askotan latinetik hartutako hitzak erabiliz.
- Gai nagusiak erlijiosoak eta historiografikoak, normalean beste iturrietatik hartutakoak, gehienetan latinez idatzitako liburuetatik. Ohikoa da helburu moralizantea.
- Lanen helburuak hauek dira: delectare, docere eta movere, hau da, irakurlea entretenitu, irakatsi eta birtutera bultzatzera.
- Lerro erregularretan idatzita daude, gehienetan hamalau silabetakoak, bi hemistikio eten batez banatuta. Koblakarien bertsoak heterometrikoak ziren, aldiz, neurri desberdinetakoak, irregularrak, hamar silabatik hamaseitara.
- Errima kontsonantea erabiltzen zuten, zailena. Koblakariek, aldiz, errima asonantea nahiago zuten.
- Egitura metriko nagusia tetrastrofo monorrimoa zen. XIV. mendean beste estrofa batzuk erabili zituzten ere bai, monotoniarekin mozteko, zejela esaterako.
- Gertaera heroikoak eta epikoak oso arraroak ziren.
Dena dela, kritikari batzuentzat elizgizonen poesia eta koblakariena hain zehatz bereizi egitea artfiziala da erabat.[3]
Obra ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait kasutan ez dira lan osoak gorde, zatiak besterik ez: Cantar del rey don Alonso, Alfontso X.a Gaztelakoa eta Antso IV.a Gaztelakoa arteko gatazkei buruzkoa, Oficio de la Pasión, Horas del Espíritu Santo, Gozos de la Virgen eta Oración a Santa Magdalena, guztiak XIII eta XIV. mendekoak. Beste batzuk, nahiz eta erreferentziak ezagutu, galdu egin dira. Ondoren, zerrendan, gaur egun osoak gordetzen direnak:
- Libro de Apolonio
- Libro de Alexandre, egilea Gonzalo de Berceo edo Juan Lorenzo de Astorga izan zitekeen
- Fernán Gonzálezen poema
- Castigos y ejemplos de Catón
- Poema de Yuçuf
- Coplas de Yoçef
- Libro de Alexandre
- Proverbios morales, Sem Tobek idatzita
- Vida de San Ildefonso del beneficiado de Úbeda
- Libro de miseria de omne, anonimoa
- Proverbios en rimo del sabio Salomón, rey de Israel, Petri II.a Lopez Aiarakoari egotzita
- Rimado de Palacio, Petri II.a Lopez Aiarakoarena
- Gonzalo de Berceoren lan asko
- Maitasun Onaren liburua, Juan Ruizek idatzita
- Razón de amor con los denuestos del agua y del vino
- ¡Ay Jherusalem!
- Vida de Santa María Egipcíaca
- Elena y María
- Libro de la infancia y muerte de Jesús o de los tres reyes de oriente
- Historia troyana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.vallenajerilla.com/berceo/deyermond.htm
- ↑ [1] Francisco Rico, «La clerecía del mester», Hispanic Review, 53. liburuki, 1.zk. (1985eko negua), 1-23 or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20200128083837/http://webs.ucm.es/info/especulo/numero42/dejuglar.html
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Literatura espainiarraren historia.
- (Gaztelaniaz):Gonzalo de Berceo liburutegia, Erdi Aroko testu asko biltzen ditu, ez bakarrik Berceorenak.
- (Gaztelaniaz):YouTubeko bideoa.