Erlijio eza
Itxura
Erlijio eza ala erlijio gabezia, erlijio antolatu baten jarraitzailea edo sinislea ez izatean datza. Izendapen honen barnean pentsakera ezberdinak daude: ateismoa, agnostizismoa, deismoa, erlijio eszeptizismoa eta librepentsamendua. Halere, erlijio ezak ez du esan nahi derrigorrean Jainko baten edo gehiagotan ez sinistea, izendapen honen barnean erlijio antolatu baten barnean egon ez edo jarraitzaileak ez izan arren, humanismo sekularra eta laizismoa ere barne sartzen baitira.