Ernesto Hoffmeyer
Itxura
Ernesto Hoffmeyer | |||
---|---|---|---|
1886 - 1887 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1844 | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | 1913 (68/69 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bideetako ingeniaria | ||
Lan nabarmenak |
Ernesto Hoffmeyer Zubeldia (Bilbo, 1844 – 1913) bizkaitar ingeniaria izan zen. Haren obra gehiena Bilbon dago.[1]
1867an bide-ingeniaritzarako ikasketak amaitu ondoren, Bilboko Udalean ingeniaritzako udal-saila antolatu zuen, eta 1905etik 1908ra Bizkaiko Herri Lanen buru izan zen. Bilbo urez hornitzeko lehen proiektu garrantzitsuaren egilea izan zen, 1879 eta 1886 artean garatua. Gizarte arloan, 1888-1889 biurtekoan, Sociedad Bilbaína elkarteko lehendakaria izan zen.[2]
Orduko zubietako biren egilea izan zen: San Antongo zubi berria (1877, Pablo Alzolarekin elkarlanean eta gerra zibilaren amaieran berreraikia); eta Mesedeetakoa (1887), Gerra Zibilean suntsitua, 1937an.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA. «Ernesto Hoffmeyer» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ «Ernesto Hoffmeyer» Bilbaopedia. .
- ↑ Mujika, Jon. (2020/07/18). «Ernesto Hoffmeyer, uno de los padres del Bilbao ensanchado» Deia.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |