Edukira joan

Esther Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Cruz

Bizitza
JaiotzaMurtzia, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigotzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Esther Cruz (Murtzia, Espainia, 1976) eskalatzailea da.[1][2]

Murtzian jaio baina Euskal Herrira etorri zen 1998an. Egun Zumaian bizi da. Euskaldunak dira bere bikote eta seme-alabak. Berak ere euskara ikasi du eta bertokotuta dago.

Euskal Herrian txapelketa gehien irabazitakoen artean aurkitzen da.

Eskalatzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esther bere ahizpa zaharragoari esker hasi zen eskaladan 16 urte inguru zituenean. Ordura arte, mendi irteerak egiten zituen Murtziako mendi taldearekin. Bere jaioterrian hasi zen eskalatzen, baina 1998an Euskal Herrira etorri zen bizitzera eta berton ekin zion eskalatzaile ibilbideari.

Lorpen ugari izan du bere ibilbidean. Euskal Herrian txapelketa gehien irabazitakoen artean aurkitzen da. Ama izan ostean ere, eskalatzen eta irabazten jarraitu zuen. Lehen haurdunaldiko zortzigarren hilabeteraino eskalatzen egon zen. Ama izan eta bi hilabetera, berriro ere lehiatzen hasi zen. Bigarrenez erditu ondoren ere eskalatzen eta lehiatzen jarraitu zuen,[3]nahiz eta Eusko Jaurlaritzatik zuen beka kendu egin zioten haurdun zegoelako.[3]

2008. Bartzelonako Climbat-ek antolatutako Espainiako Blokeko Lehiaketan garaile irten zen. [4]

Munduko Kopako bi proba egin zituen Italian. Bietan, finalerako sailkatu zen. Espainiako txapeldun izatetik zetorren, halere hara joateko oztopoak besterik ez zituen izan. Federazioak traba asko jarri zizkion txapeldun izanda ere.

Munduko Txapelketara joan zen. Munichen (Alemania) jokatu zen. Sailkapen fasean lehena izan zen, eta finalean azken postuan atera zen lehiatzera. Dena eman nahi zuen, eta oso nekatuta iritsi zen. Hala ere, oso oroitzapen onak ditu txapelketa hartaz. 9. postuan geratu zen.[1]

Erreferente izan da beste zenbait emakume eskalatzailerentzat. [5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ugartemendia, Unai. ««Oraindik ere txapelketaren falta sumatzen dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  2. «Esther Cruz» mendifilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  3. a b [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070627/25886/es/Ser-madre-ayuda-da-seguridad «�Ser madre me ayuda y me da seguridad� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Esther Cruz y Bruno Macías, los mejores en bloque» Desnivel.com 2008-10-11 (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).
  5. (Gaztelaniaz) «Berta Martín: “La escalada da una sensación de libertad insaciable”» CMD Sport 2014-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]