Eva Forest
Eva Forest | |||||
---|---|---|---|---|---|
1992ko maiatzaren 13a - 1993ko apirilaren 13a Barrutia: Gipuzkoa
1992ko maiatzaren 13a - 1993ko apirilaren 13a ← Jose Luis Alvarez Enparantza Barrutia: Gipuzkoa | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Genoveva Forest Tarrat | ||||
Jaiotza | Bartzelona, 1928ko apirilaren 6a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Hondarribia, 2007ko maiatzaren 19a (79 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Alfonso Sastre | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | editorea, mediku idazlea eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Eva Forest Tarrat (Bartzelona, 1928ko apirilaren 6a - Hondarribia, 2007ko maiatzaren 19a) idazle eta argitaratzailea, torturaren aurka eta eskubideen defentsan konprometitua eta solidarioa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako familia anarkista batean jaio zen eta gurasoek eskola errepresio tresna bezala ikusten zutenez, pozik bizi izan zituen bere haurtzaroko egunak eskolara joan gabe. Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala hil zuten bere aita, eta Sobiet Batasunera erbestera eraman behar zuen itsasontzira zihoan kamioitik atera zuen amak azken unean. 1947. urtean itzuli zen Bartzelonara eta bertan eskolaratu zen lehen aldiz. Urte bete beranduago Madrilera Joan zen medikuntza ikasketak burutzera, psikiatria arloa lantzen bereziki. Karreraren azken urtean Alfonso Sastre ezagutu zuen 1955ean eta urte bereko abenduan ezkondu ziren.
1956an bere senarra auzipetua izan zen eta ondorioz Parisera mugitu ziren.
Medikuntzak gizartea aldatzeko grina eta besteei laguntzeko beharra asetzen ez zuenez, idaztera eta argitaratzera bideratu zituen bere ahaleginak. Erbesteratzeko beharrak, bidaiatzeko senak eta egoerak bertatik bertara ezagutzeko gogoak hara eta hona eraman zuten, eta, besteak beste, Frantzian, Suedian, Sobiet Batasunean eta Kuban ibili zen.
Frankismoaren azken urteetan engaiamendu horrek berak jarri zuen Forest Euskal Herriarekin harremanetan. Hain zuzen ere, 1970ean, Burgosko Epaiketa zela-eta Euskadirekin Elkartasun Batzordea sortu zuen Madrilen. 1974an, Operacion Ogro idatzi zuen "Julen Agirre" izengoitiarekin, ETAk Carrero Blanco Espainiako Armadako amiral eta frankismoko buruzagia hil zuela oinarri hartuta. Ondorioz, atxilotu, torturatu eta 3 urtez espetxean eduki zuten, ETAri laguntzea leporatuta.
Kartzelatik irtetean Tortura y democracia ikerketan lanean jarraitu eta testigantzak hartzen jarraitu zuen. 1979. urtean TAT sorrera bultzatu zuen.
1991ean Hiru argitaletxea jarri zuen abian, sakelako liburuen bidez argitaletxe handien merkatutik eta indarrean zen pentsamendutik kanpoko idazleen lanak ezagutzera emateko. Besteak beste, Dario Fo, Noam Chomsky eta Harold Pinterren lanak eman zituen ezagutzera, Sastrerenez gain.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Operación Ogro, Hendaia, Mugalde - Ruedo Ibérico, 1974.
- Diario y cartas desde la cárcel - Paris, 1975.
- Testimonios de lucha y resistencia - Paris, 1976.
- Tortura y sociedad - (eginkide) Madril, Revolución, 1982.
- Onintze en el país de la democracia- Madril, Ediciones Libertarias, 1985.
- Diez años de tortura y democracia - Gestoras pro Amnistia, 1987.
- Dispersión -Hondarribia, Hiru argitaletxea, 1993.
- Proceso al jurado -Hondarribia, Hiru argitaletxea, 1997.
- Los nuevos cubanos - 1997, argitaragabea.
- Manual de solidarios - Hondarribia, Hiru argitaletxea, 1999.
- Irak, ¿un desafío al nuevo orden mundial? - Hondarribia, Hiru argitaletxea, 1999.
- El uranio empobrecido - (eginkide), Hondarribia, Hiru argitaletxea, 2001.
- El retorno de los intelectuales - (eginkide), Hondarribia, Hiru argitaletxea, 2004
Kontakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Febrero argitaragabea, 1956.
- Huelga General argitaragabea, 1958.
- Cuentos argitaragabea.
- El jardín argitaragabea.
- La casa argitaragabea.
- Una extraña aventura - Hondarribia, Hiru argitaletxea, 2003.