Edukira joan

Eva Saldaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Saldaña
Bizitza
JaiotzaMadril, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakekologoa eta ekintzaile ekologista
Enplegatzailea(k)Greenpeace

Eva Saldaña Buenache (Madril, 1977) madrildar biologoa, ekologoa eta ingurumen ekintzailea da, eta 2021ean Espainiako Greenpeaceko zuzendari izendatu zuten.

Saldaña Espainiako hiriburuan jaio zen 1977an.[1] Zientzia biologikoetan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta ekologian espezializatu zen.[1][2] Sistema konplexu iraunkorren diseinua ikasi zuen Gaia Education-en, eta ESADEn eta ACG/VitalWorks-en lidergoa eta erakundeak garatzen trebatu zen.[1] Ingurumen hezkuntzan eta gizarte mobilizazio prozesuetan aditua bihurtu zen.[2]

2004an, ingurumen-hezitzaile bihurtu zen Greenpeacen, eta boluntario-sareko kide.[1][3] 2012an, erakunde horretako mobilizazio-zuzendari lanetan hasi zen, eta bere aktibismo-zentroa sortzeko arduraduna.[1]

Nazioarteko Lankidetzaren arduradun jardun zuen, eta, SPERIren (Social Policy Ecology Research Institute) barruan, Vietnamgo Agroekologiako Gazte Indigenen Lidergoa Garatzeko Zentroen Sarearen arduradun.[1] Mekong eta Buthan eskualdean, TOA (Towards Organic Asia) sarea sortzen lagundu zuen Saldañak.[1] Costa Rican, Peruko Amazonian eta Argentinako Patagonian ere lan egin zuen hainbat ingurumen-proiektutan parte hartuta.[1]

2020an, No hay planeta B. Cuidemos la vida en la tierra (Ez dago B planeta. Zain dezagun lurreko bizitza) haurrentzako liburua argitaratu zuen. Oyematiasek ilustratua, Mathias Sielfelden izen artistikoa.[4][5]

2021ean, Espainiako Greenpeaceko zuzendari exekutiboa izendatu zuten, eta Mario Rodriguezen lekua hartu zuen karguan.[1][6]

  • Saldaña, Eva. 2020. No hay planeta B. Cuidemos la vida en la tierra (Ez dago B planeta. Zain dezagun lurreko bizitza. Arg. Beascoa ISBN 9788448854621.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022an, Espainian jasangarritasunaren arloan eragin handiena zuten 10 pertsonen artean sartu zen.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]