Eztabaida:Marihuana
Itxura
Cannabis, kanabis, kalamua, marihuana
[aldatu iturburu kodea]Kaixo! Izenekin nahaste txikia dugula uste dut. Cannabis generoa horrela izendatzea ondo ikusten dut, euskaraz kalamua berez ez delako oso zehatza espezie mailan. Droga, hala ere, kanabis edo marihuana izendatzea egokiagoa dela uste dut, eta ez dakit kalamua ez ote litzateke izan beharko. Sustantzien inguruan ere duda daukat. Kanabioide edo cannabioide izan beharko litzateke logika? -Theklan (eztabaida) 19:46, 6 iraila 2020 (CEST)
- Nire ustez, honakoa izango litzateke eskemarik egokiena:
- Kalamu, argipen orrialde bat.
- Cannabis, landare generoa
- Cannabis sativa izen arrunta kalamua duen landarea, baina beste espezie eta hibridoekin nahas daitekeena.
- Cannabis indica kalamu gisa izendatu daitekeen beste espeziea
- Kalamu (zuntza), landare hauetatik ateratzen den zuntza
- Kanabis (edo marihuana?) drogaren izena
- Kategoria:Cannabis guztia batzeko kategoria gisa (orain bi daude, Kalamua eta Cannabis]]
- -kanabi- eta antzeko nomenklatura erabiltzea sustantzia kimikoetarako. -Theklan (eztabaida) 20:57, 6 iraila 2020 (CEST)
- Hau da Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkitu dudana:
- Kalamu, Cannabaceae familiako landarea, lurralde epeletan hazten dena (Cannabis sativa).
- Marihuana (landarea), Indiako kalamua.
- Kalamu (zuntza), kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza, oihal sendoak eta sokak egiteko erabiltzen dena.
- Marihuana, Indiako kalamuaren lore eta hosto lehortuen nahasketa, tabakoa bezala errez droga gisa erabiltzen dena.
- Kanabis ez dut hiztegietan aurkitu, hala ere batzuetan euskarazko testuetan ikus daiteke. Beraz nik «Marihuana, batzuetan kanabis,» jarriko nuke.
- Cannabis generoa ongi deritzot, eta argipen orrialdeak sortzea ere bai, beharra sentituz gero.
- Nik bi kategoria izatea ongi ikusten dut: Kalamua eta Marihuana.
- Sustantzia kimikoetarako kanabi- eta antzeko nomenklatura erabiltzea ongi iruditzen zait. Euskaltzaindiak hitz hori krekin oraindik onartu ez badu ere, hiztegian badaude antzeko kasuak: alkaloide, kortikoide, klenbuterol edo kolesterol, adibidez.-Urtar (eztabaida) 15:38, 8 iraila 2020 (CEST)
- Kanabis ez dago hiztegietan, baina erabiltzen da asko drogari buruz hitz egiteko. Googlen bilaketa bat eginda emaitza asko eta egokiak dira, baita Eusko Jaurlaritzarenak ere. Marihuana jar daiteke, arazorik gabe. Espezieen izenari buruz, uste dut Euskaltziandian ez dutela ondo ezagutzen generoa. -Theklan (eztabaida) 16:29, 8 iraila 2020 (CEST)
- Orduan zer proposatzen duzu? «Marihuana edo kanabisa» idaztea? Niri behintzat ez zait gaizki iruditzen.
- "Espezie"en izenei buruz (ez omen dago argi hiru espezie diren ala hiru subespezie), Euskaltermek, adibidez, honako hau dakar: kalamu, hazitarako kalamu, ehun-kalamu, ehungintzarako kalamu, zuntzetarako kalamu; eta marihuana drogari esaten dio. Ingelesez hemp eta marijuana dugu, frantsesez chanvre cultivé eta chanvre indien, gaztelaniaz cañamo eta marihuana. Kalamu, hemp, chanvre cultivé eta cañamo zuntz eta hazitarako landatzen da eta gehienetan labore legala da, marihuana, chanvre indien eta marihuana lore, hosto edo erretxinarako landatzen da eta gehienetan labore ilegala da. Uste dut hauek direla euskarazko adiera zabalduenak, baina beharbada erreferentzia egokiagoak aurkitu daitezke.-Urtar (eztabaida) 17:42, 8 iraila 2020 (CEST)
- Kanabis ez dago hiztegietan, baina erabiltzen da asko drogari buruz hitz egiteko. Googlen bilaketa bat eginda emaitza asko eta egokiak dira, baita Eusko Jaurlaritzarenak ere. Marihuana jar daiteke, arazorik gabe. Espezieen izenari buruz, uste dut Euskaltziandian ez dutela ondo ezagutzen generoa. -Theklan (eztabaida) 16:29, 8 iraila 2020 (CEST)
- Hau da Euskaltzaindiaren Hiztegian aurkitu dudana: