Eztul-belar
Itxura
Eztul-belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Senecioneae |
Generoa | Tussilago |
Espeziea | Tussilago farfara Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Tussilago farfara leaf extract (en) |
Eztul-belarra edo mandarrosa (Tussilago farfara) Asteraceae familiako landare loreduna da, jatorria Europan eta Asian duena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare iraunkorra eta errizomaduna da. 10-30 cm arteko altuera hartzen du.
Lore horiak ditu, hostoak baino lehenago sortzen direnak, zurtoin mamitsu eta ezkatadunen bukaeran. Loreak zimeldu ondoren ateratzen dira hosto horzdunak, denak oinarritik.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lur buztintsu eta hezeetan sortzen da, landaretza urriko lekuetan eta ezpondetan.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eztularen kontrako sendagai gisa erabiltzen da. Garai batean zurtoin lehorrak tabako gisa erretzeko erabiltzen ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Landareak errepide ertzean.
-
Hostoak.
-
Infloreszentzia.
-
Fruitu hegalariak.