Edukira joan

Fernando Hierro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Hierro

Bizitza
JaiotzaVélez-Málaga1968ko martxoaren 23a (56 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Valladolid1987 / 1989583
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1989 / 199052
Real Madril1989 / 2003439102
Espainiako futbol selekzio nazionala1989 / 20028929
Al-Rayyan2003 / 2004193
Bolton Wanderers Football Club2004 / 2005291
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua84 kilogramo
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 174605 UEFA: 5678 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hierro (argipena)».

Fernando Ruiz Hierro (Vélez-Málaga, Málagako probintzia, 1968ko martxoaren 23 - ), Fernando Hierro gisa ezaguna, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea da. 2018ko ekainaren 13tik aurrera Espainiako futbol selekzio nazionalaren selekzionatzailea da, Julen Lopetegui kaleratu eta gero[1].

Bere futbolari garaietan Real Madrilekin aritu zen, baita Espainiako futbol selekzioarekin. Bietan izan zen kapitain. Hasiera batean erdilaria izan zen, baina denborarekin defentsan aritu zen, eta postu horretan irabazi zuen ospea. Europako defentsa onenenetako bat izan dela esaten da[2]. Real Madrilen 601 partidu jokatu zituen, eta 127 gol eskuratu. Bost futbol liga, hiru UEFAko Txapeldunen Liga eta bi Kontinente arteko Futbol Kopa eskuratu zituen.

Hamahiru urtez selekzioan aritu zen, 1989 eta 202 artean, eta 1998 eta 2002 artean kapitain izan zen. 89 nazioarteko partidatan jokatu zuen eta 29 gol sartu zituen. Lau Munduko Futbol Txapelketa eta bi Europako Futbol Txapelketan jokatu zuen.

Futbolari karrera eta gero, Espainiako Futbol Federazioan aritu zen lanean, kirol-zuzendari gisa. Ondoren, Málaga Club de Fútbolen aritu zen, 2011tik 2012ra bitarte. Carlo Ancelotti Real Madrileko entrenatzaile zela, bigarren entrenatzaile gisa lan egin zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «OFICIAL | Fernando Hierro asumirá el cargo de seleccionador nacional durante el Campeonato del Mundo de Rusia» www.sefutbol.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Fernando Hierro, el mejor defensa español de la historia» Colgados por el Futbol 2014-01-22 (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).