Edukira joan

Ferraren teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferraren teoriaren arabera, eskuin muturra eta ezker muturra eurek uste dutena baino gertuago daude.

Zientzia politikoan, ferraren teoria deritzonak eskuin muturrak eta ezker muturrak, egiazki, bata bestearen antza dutela baieztatzen du (zenbait alderditan), ferra baten muturren oso antzera. Teoria, beraz, eskuinaren eta ezkerraren arteko espektro politikoaren irudikapen lineal tradizionalaren aurka dago.

Teoria hau Jean-Pierre Faye idazle frantsesari agozten zaio[1]. Bere teorian ezkerraren eta eskuinaren arteko kontzepzio lineal tradizionala ukatzen du, baita espektro politikoa zehaztasun handiagoz edo txikiagoz definitzen saiatzen diren dimentsio anitzeko sistema batzuk ere.

Teoria honen defendatzaileek, bi muturren artean dauden antzekotasunetara jotzen dute (hauek, batzuetan, ia elkar ukitzen dutelarik), eta, bereziki, hauek bereizten dituen elementu autoritarioa edo, zehazkiago, totalitarioa nabarmentzen dute. Ezker muturreko erregimen politikoetan, hala nola komunismo sobietarrean (eta gaur egungo Txinan ez bezala), gobernuak baliabide ekonomiko edo produkzio baliabide guztien kontrola hartzen du (Estatu kapitalismoaren muturreko aldaera bat sortuz). Hala ere, eskuin muturreko sistema politikoetan (hala nola faxismoa eta nazismoa XX. mendearen lehen erdian), gobernuak bere gain hartzen du bizitza ekonomikoaren kontrola, nahiz eta ez duen zertan enpresa pribatuak estatizatu edo formalki nazionalizatu. Beraz, erregimen mota horietan, gero eta zentralki planifikatuagoa dagoen ekonomia bat sortzen da. Horri dagokionez, esan daiteke ultraeskuinak izaera kontserbadorea duen totalitarismoa ordezkatzen duen bitartean, eltraezkerrak erradikal batekiko egiten duela.

Teoria honen arabera, bi alde politiko horien artean, boterea duen talde hautatua hauteskunde orokor garbi eta gardenak egitearen, adierazpen- eta prentsa-askatasun egiazkoaren (bigarrena lehenengoaren azpiespeziea izanik) eta erdigune politikoaren ezaugarri diren antzeko erakunde demokratikoen aurka dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]