Edukira joan

Flatland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flatland: A Romance of Many Dimensions
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaEdwin Abbott Abbott (1884)
Argitaratze-data1884
GeneroaZientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburuaFlatland: A Romance of Many Dimensions
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaEdwin Abbott Abbott
OCLC2306280

Flatland: A Romance of Many Dimensions (euskaraz Planilandia: Dimentsio Askoko Eleberria) 1884an Edwin Abbott Abbott britainiarrak "A Square" ("Karratu") ezizenez idatzitako satira eleberri bat da, Seeley & Co. argitaletxeak argitaratu zuen. Matematika, Fisika eta Konputazio Zientzietako ikasleen artean bereziki ezaguna den idazlana da, bere irakurketa dimentsio anitzen kontzeptua ikasteko erabilgarria baita. Literatur idazlan gisa berriz, Viktoriar Aroa nagusi zen hierarkia sozialaren inguruko satiraren adibidea da.

2007an eleberri honetan oinarritutako Fatland filma eta Flatland: The Movie laburmetraia estreinatu ziren.

Liburua Planilandia deritzon mundu bidimentsional bati buruz mintzo da. Narratzaileak, karratu apala, bere bi dimentsioko bizitzaren gorabeheretan barna gidatzen gaitu. "Karratuk" mundu unidimentsinal bat ("Lerrolandia") bisitatzen duen ametsa edukiko du), eta Lerrolandiako erregea bigarren dimentsio baten izateaz konbentzitzen saiatuko da, Lerrolandiako biztanleak ulertzera iristen ez diren dimentsioa. Orduan "Karratuk", esfera tridimentsional baten bisita jasoko du, baina berak ere bere kasaz begiztatu arte ez du hirugarren dimentsio horren izatea ulertuko. Handik gutxira, Puntulandia bisitatzeari buruzko amets bat izango du, alegia, bere izateaz konsziente den puntu bakar batez osatutako dimentsioa, puntu horrek guztia okupatzen du eta beraz gain ez du beste ezagutzarik. "Karratuk" esferarekin batera zera ikasiko du, puntua bere autosatisfazio egoeratik ezin dezaketela erreskatatu. Asmoak izaten ikasi eta besteei ere asmoak izaten irakatsiko die.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]