Frederick Sanger
Itxura
Frederick Sanger (Rendcomb, Gloucestershire, Ingalaterra, 1918ko abuztuaren 13a - Cambridge, Ingalaterra, 2013ko azaroaren 19a) biokimikaria zen. Cambridgeko Unibertsitatean doktoretza egin zuen, eta 1939. urteaz geroztik unibertsitate berean kimika biologikoaren alorrean ikertzaile izan da. Ikerketa nagusiak proteinen egiturari buruz egin ditu. 1955ean intsulina osatzen duten aminoazidoen segida zehaztu zuen. 1958 eta 1980ko Kimikako Nobel sariak jaso zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]