Garbitoki (erlijioa)
Itxura
Garbitokia, halaber garbilekua, garbitegia edo purgatorioa, teologia katolikoaren sinesmen bat da. Horren arabera, bekatu larririk (Jainkoaren kontrako zuzeneko ekintzarik) ez dutenek, hau da, guztiz garbitu gabeko bekatuak soilik dituztenek, garbitokian penitentzia egin behar dute, ondoren Zerura joateko.
Garbitokian dauden arimak Zerura joango dira bere garaian; beraz, ez da Infernuaren atal bat, aparteko leku bat baizik. Garbitokiko arimen alde biziek egiten dituzten otoitz eta errukizko ekintzek garbitokian egin beharreko denbora labur dezakete. Purgatorioko arimek bi gaitz jasan behar dituzte:
- Aintzaren atzerapena: bekatuetatik guztiz askatu eta garbitu arte, ezin dute Jainkoaren Zoriontasuna aurrez aurre ikusi.
- Zentzumenen mina: idazle gehienek su berritzailea aipatzen dute, baina hori ez da dogmaren barruan sartzen.