Edukira joan

Gatazka sozial

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gatazka soziala talde sozial ezberdinen arteko gatazka zabaldua da.

Heraklito izan zen gatazkari zernahi filosofikoa eman zion lehen filosofoa, bere emankortasuna agerrarazteko: gerra (polemos, grezieraz) gauza guztien ama da, unibertsoa aurkarien arteko oreka hauskorrean esertzen baita. Gaua eta eguna, bizitza eta heriotza, besteak beste. Oreka konplexu bezain harmoniatsu hori gehiegikeriek baino ezin dute apurtu.

Karl von Clausewitz[1] (Burg, Magdeburg, 1780ko ekainaren 1a edo uztailaren 1a - Breslau, 1831ko azaroaren 16a) Prusiako jenerala eta Prusiako Gerra Eskolako zuzendaria izan zenak idatzi zuen Vom Kriege (1831, Gerrari buruz) obrak erabat aldatu zuen arazo militarrei buruzko pentsaera. Frantziako Iraultzatik aurrera ideologiak eta masa-mugimenduek hartu zuten garrantziaz jabeturik, "gerra ez da politikaren jarraipena baizik, nahiz beste bitarteko batzuez baliatzen den" esan zuen. Clausewitzen arabera, gerrarako konpromisoak armada ez ezik estatu osoa ere hartzen du; gerraren lehen helburua etsaiaren armada desegitea bada ere, bigarrena etsaiaren estatua deuseztatzea, estatu horretako jendea bitartekorik gabe uztea eta azken helburua bakea ezartzea da. Honek adierazten du politika bakarrik gerraren ostean sartzen dela jokoan, bitartean bigarren mailako rol bat izango du, laguntzaile gisa. Baina, honek bi ahultasun dakartza. Alde batetik, "los puntos álgidos de la gran política son al mismo tiempo los momentos en los que el enemigo es contemplado como tal en la mayor y más completa caridad" nabarmentzen du C. Schmittek, beraz, gerrak ekartzen du politikaren desagerpena, logiko autosuntzitzailea areagotzen delarik. Politika ezinean geratuko litzateke bortxakeriaren gorakadaren aurrean, zeren eta zelanbait eremu politikotik at garatuko bailitzateke, gizartearen aniztasuna izatez problematikoa ez balitz legez, balio, uste eta jokabide guztiak politikaren bidez adostasun harmonikoan gauzatuko balira legez. Kontraesana datza arlo pribatuko arrazoiak izango liratekeela, baina, helburu kolektiboak artikulatuko lituzketeela eta amaitutzat eman orden politikoa eta publikoa. Bestaldetik, politika bakarrik jokoan sartzen bada gerra amaitzen denean, gatazkarik ez dago politikan, kanpoko dimentsio bat izango litzateke, eta orduan, autoritate publikoren joera izaten da arazo sozialak orden publikoko arazotzat hartzeko. Arazo horiek despolitizaten dituzte, eta oinarri komunak edota kolektiboak indargabetzen dira arazo horiek denon artean hausnartzeko, eta bertan parte hartzeko, demokraziak exijitzen duen moduan. Laburbilduz, gerra bada politikaren unerik gorena, eta eguneroko politikan gatazka desagertzen bada, ezin dugu gerraren arrazoiak atzeman eta pentsatu.

Michel Foucaultek, aldiz, dio politika dela gerraren jarraipena beste tresna batzuekin. Hemen politika gerraren osagai funtzionala gisa agertzen zaigu. Gatazka, beraz, politikaren adierazpena da. Hala ere, gatazka horren jatorria beste dimentsio batean kokatzen du; interes, diskurtso, esperientzia eta praktika indibidual eta kolektiboen arteko konfrontazioa politika agertu baino lehen artikulatzen da. Arrazoi ekonomikoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Karl von Clausewitz. 2019-02-24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]