Edukira joan

Genero-trantsizio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Genero-trantsizioa genero-adierazpena edo sexuaren ezaugarriak aldatzeko prozesua da, genero-identitatearen barne-zentzuarekin bat egiteko.[1] Pertsona transgeneroen eta transexualen kasuan, prozesu horrek berresleitze-terapia eskatzen du oro har (hormona-ordezkapenaren terapia eta sexua berresleitzeko ebakuntza barne har ditzake), ez direlako identifikatzen jaiotzean esleitutako generoarekin. Trantsizioak tratamendu medikoa eska dezake, baina ez beti. Travestiek, drag queenek eta drag kingek ez dute trantsizioa egiteko joerarik izaten, genero-aldaketa tarte baterako baino ez baitituzte hartzen.

Trantsizioa, trantsizioa egiteko erabakiarekin hasten da, jaiotzean esleitutako generoa ez duelako bat egiten norbera identifikatzen den generoarekin. Trantsizioaren zati ohikoenetakoa da lehen aldiz besteei jakinaraztea[1] eta hilabeteak edo urteak iraun dezake. Pertsona batzuek, bereziki pertsona ez-bitarrek edo genderqueerek, trantsizioan igaro dezakete bizitza osoa, eta denbora pasa ahala beren generoa birdefinitu eta berrinterpretatu dezakete. Trantsizioa, normalean, pertsona eroso sentitzen den tokian hasten da: batzuentzat, bere familiarekin hasten da eta gero lagunengana iristen da, edo lehenengo lagunekin eta geroago familiarengana heldu.

Genero-trantsizioa batzuetan nahasten da Sexua Berresleitzeko Kirurgiarekin (SBK), baina hori trantsizio-elementu posibleetako bat besterik ez da. Pertsona askok erabakitzen dute SBKrik ez egitea, edo ez dute horretarako baliabiderik. SBK prozedura kirurgikoa da, baina trantsizioa holistikoagoa da, eta aldaketa fisiko, psikologiko, sozial eta emozionalak izaten ditu. Pertsona transgenero eta ez-bitar batzuek beren gorputza aldatzeko ebakuntza egiteko gogo gutxi edo batere ez dute, eta beste modu batzuetara egiten dute trantsizioa.[2]

Pasatzea (Passing) beste pertsona batzuek zure generoa hautematea eta onartzea da. Kasu honetan ez pasatzeak ondorio negatiboen aniztasuna ekar dezake; misgendering, indarkeria, abusua edo profesional medikoek zerbitzu egokiak emateari uko egitea.[3]

Oharkabean pasatzea esan nahi du pertsona batek bizitzea besteek konturatu gabe trans dela.[4] Isilean egoten dira jendaurrean, baina ez familiarekin, ikaskideekin edo lagun minekin.

Detransitioning, genero- edo/eta sexu-ezaugarriak berriro jaiotzean esleitutakoei aldatzeko prozesua da.[5]

Zenbait alderdi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizioa prozesu konplexua da, eta pertsona baten bizitzako edozein alderdi hartzen ditu bere baitan; besteak beste, estetika, gizarte-rolak, egoera-legala eta gorputzaren alderdi biologikoak. Esperimentazio-maila ezberdinak erabiltzen dira, zer aldaketei hobeto egokitzen diren jakiteko. Trantsizioa ere aldatu egiten da kultura eta azpikulturen artean, gizarteen genero-ikuspegien arabera.[6]

Alderdi sozialak, psikologikoak eta estetikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi soziala hasten da besteei jakinarazten prozesua. Hortik aurrera, trans pertsonak beste izen bat har dezake, eta besteei eska diezaioke modu batera edo bestera hitz egiteko.[7][8] Harreman pertsonalek, sarritan, dinamikak hartzen dituzte generoaren arabera, eta trantsizioak aurrera egin ahala, rolak eta espektatibak aldatu egiten dira. Estetika eta moda ere garrantzi handia dute trantsizioan. Trantsizioa egiten duten pertsonek maiz aldatu egiten dute erabiltzen duten arropa, ilea beste era batera izaten dute eta itxura hobetzeko teknika berriak erabiltzen dituzte.

Alderdi juridikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko leku askotan, pertsona transgeneroek legez alda dezakete beren izena eta genero-identitatea.[7] Eskualde batzuek legezko sexua aldatzeko aukera ere ematen dute; gidabaimenetan, jaiotza-ziurtagirietan eta pasaporteetan. Baldintza zehatzak jurisdikziotik jurisdikziora aldatzen dira; batzuek sexua berriz esleitzeko kirurgia behar dute, eta beste askok ez. Gainera, sexua berriz esleitzeko kirurgia behar duten estatu batzuek "sakoneko kirurgia" edo genitalen berreraikitze-kirurgia bakarrik onartuko dute; beste estatu batzuek, berriz, generoa baieztatzeko beste kirurgia-mota batzuk onartzen dituzte pertsonak beren jaiotza-ziurtagiriei buruzko informazioa aldatzeko.[9][10]

Alderdi fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero-trantsizioaren alderdi fisikoak gizarte-alderdien araberakoak izan daitezke; arropa zehatza erabiltzeaz gain, trans pertsonak, maiz, beren ezaugarriak ezkutatzen dituzte. Trantsizioaren beste alderdi fisiko batzuek esku-hartze medikoa eskatzen dute, hala nola transgeneroko hormonoterapia edo kirurgia.

Genero-identitatearen dolua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trantsizio prozesua ematen den bitartean, trantsizioan dagoen pertsonatik hurbil dauden pertsonek galera-sentsazioa izan dezakete, eta dolu-prozesu baten bidez garatu.[11] Galera mota honi galera anbiguoa deitzen zaio, eta dolu-sentimenduak ditu ezaugarri. Honek eragin dezake trantsizioa egiten ari den pertsona baztertuta sentitzea senideen duelu-beharragatik.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Brown, M. L. & Rounsley, C. A. (1996) True Selves: Understanding Transsexualism – For Families, Friends, Coworkers, and Helping Professionals Jossey-Bass: San Francisco ISBN 0-7879-6702-5
  2. K. Auer, Matthias. (October 2014). «Transgender Transitioning and Change of Self-Reported Sexual Orientation» PLOS ONE 9 (10): e110016.  doi:10.1371/journal.pone.0110016. OCLC .4192544 PMID 25299675. Bibcode2014PLoSO...9k0016A..
  3. «Transgender-Specific Issues: Passing | Responding to Transgender Victims of Sexual Assault» www.ovc.gov.
  4. (Ingelesez) Urquhart, Evan. (June 29, 2018). «For Many Trans Men in the South, Going "Stealth" Makes the Most Sense» Slate Magazine.
  5. «Detransitioning: Going From Male To Female To Male Again» Vocativ 15 June 2015.
  6. Elliot, Patricia. (1 October 2008). «Book Review: Sally Hines, Transforming Gender: Transgender Practices of Identity, Intimacy and Care. Bristol: The Policy Press,2007.227 pp.ISBN 978-1-86134-9170 £24.99 (pbk).ISBN 978-1-86134-9163 £60.00 (hbk)» Sexualities 11 (5): 646–648.  doi:10.1177/13634607080110050603..
  7. a b Jerry J. Bigner, Joseph L. Wetchler, Handbook of LGBT-affirmative Couple and Family Therapy (2012, ISBN 0415883598), page 207: "gender transition can be achieved through the use of clothing, hairstyle, preferred name and pronouns,..."
  8. Sie Hir, Now: Terms for Gender Variant People. .
  9. «Movement Advancement Project | Snapshot: LGBT Equality by State» www.lgbtmap.org.
  10. (Ingelesez) Human Rights Community - LGBT Issues, Equality, Diversity. (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  11. Norwood, Kristen. (March 2013). «Grieving Gender: Trans-identities, Transition, and Ambiguous Loss» Communication Monographs 80 (1): 24–45.  doi:10.1080/03637751.2012.739705. ISSN 0363-7751..
  12. McGuire, Jenifer K.; Catalpa, Jory M.; Lacey, Vanessa; Kuvalanka, Katherine A.. (September 2016). «Ambiguous Loss as a Framework for Interpreting Gender Transitions in Families: Ambiguous Loss in Gender Transition» Journal of Family Theory & Review 8 (3): 373–385.  doi:10.1111/jftr.12159..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]