Gentile Bellini
Itxura
Gentile Bellini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1429 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1507ko otsailaren 23a (77/78 urte) |
Familia | |
Aita | Jacopo Bellini |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | Bellini family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Jacopo Bellini |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea eta domina-egilea |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Gentile Bellini (Venezia, 1429 - ib., 1507ko otsailaren 23a) italiar margolaria izan zen, Jacoporen semea eta Giovanniren anaia.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren eta Andrea Mantegnaren dizipulua izan zen eta bion irakatsiak jaso zituen; bere eragina nabarmena da Vittore Carpaccioren margolaritzan. Erretratu egile bikaina izan zen (Francesco Foscari Duxa; Frederiko III. Enperadorea). Veneziako margolari ofiziala, 1479an Istanbula bidali zuten; bertan Mehmet II.aren erretratua margotu zuen. Handik itzultzean exotismoa eta orientalismoa sartu zituen Veneziako margolaritzan (San Markoren Predikua Alexandrian). Halaber bizitza publikoaren lekukotza eman zuen neurri handiko koadroetan (San Marko plazako prozesioa).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/09/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gentile Bellini |