Gerardo Diego
Gerardo Diego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1896ko urriaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1987ko uztailaren 8a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | IES Beatriz Galindo (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Musika instrumentua | Piccoloa |
Gerardo Diego Cendoya (Santander, 1896ko urriaren 3a - Madril, 1987ko uztailaren 8a) espainiar poeta izan zen, 27ko belaunaldiko kidea. 1947tik Real Academia Españolako kidea izan zen eta 1979an Miguel de Cervantes saria eman zioten.
Euskal jatorrikoa zen, bere ama, Angela Zendoia Uria, Azkoitiko Ormola baserrikoa baitzen.[1]
Bizitza eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustu, Salamanca eta Madrilen egin zituen letra-ikasketak. Rafael Albertirekin batera Espainiako Poesia Sari Nazionala sari nazionala jaso zuen Versos humanos poema bildumarekin 1925. urtean. Jose Antonio saria eta Juan March fundaziokoa jaso zituen 1946 eta 1961. urteetan. 1947an Real Academia Española erakundeko kide egin zuten
Oparotasun handiko idazlea izan zen eta bere liburuetako gai nagusiak amodioa, musika eta zezenketak dira batez ere: Imagen (1922), Manual de espumas (1924), Poemas adrede (1932), Biografía incompleta (1953), Alondra de verdad (1941), La luna en el desierto (1948), Soria (1948), Variaciones (1954), Paisaje con figuras (1956), Angeles de Compostela (1961), La suerte o la muerte (1963), El cerezo y la palmera (1964), Vuelta del peregrino (1967), Versos divinos (1971), Cemento civil (1972), Un jándalo en Cádiz (1974), Manuel Machado, poeta (1974), Lola (1977), Socia sucedida (1977) eta Carmen (1977).
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ ARANBARRI ETXANIZ, Simon: ''Azkoiti. Musikalariak, idazleak, pentsalariak (Musikari, literaturari, politikari, filosofiari eta teologiari buruz azterketa saioa)''. Oiartzun: 1990. 398. orrian.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerardo Diego |
- Euskarari ekarriak: Gerardo Diego Ekarriak.armiarma.eus
- (Gaztelaniaz) Gerardo Diego Fundazioaren webgunea Fundaciongerardodiego.com
- 1896ko jaiotzak
- 1987ko heriotzak
- Espainiako poetak
- Gaztelaniazko poetak
- Santandertarrak
- 27ko Belaunaldia
- Cervantes saridunak
- Deustuko Unibertsitateko ikasleak
- Literatura abangoardista
- Kantabriako idazleak
- Real Academia Españolaren akademikoak
- Madrilen hildakoak
- Espainiako piano-jotzaileak
- Musika kritikariak
- Espainiako literatura kritikariak