Gipuzkoako Herrialde Txapelketa
Gipuzkoako Herrialde Txapelketa | |
---|---|
Antolatzailea | Gipuzkoako Futbol Federazioa |
Sorrera | 1918 1940 (azkena) |
Eremua | Gipuzkoa + beste probintzia batzuk tarteka |
Garaipen gehien | Real Unión (8 txap.) |
Txapelduna | Zaragoza (1940) |
Gipuzkoako Herrialde Txapelketa 1918 eta 1940 artean Gipuzkoako taldeen artean jokatu zen futbol txapelketa izan zen, bide batez Espainiako Futbol Errege Koparako sailkatzeko balio zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1913 eta 1918 artean Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa jokatu zen baina talde bizkaitar eta gipuzkoarren arteko desadostasunak medio bakoitzak bere txapelketa antolatzea erabaki zuen.
Talde gipuzkoarrentzako txapelketa izan arren sarritan aritu izan ziren inguruko probintziatako taldeak, hala nola, Osasuna, Deportivo Alavés edo Logroñés.
1931-32 denboraldian Espainia mailan berrantolaketa bat egin zen eta ikusirik gipuzkoarrak eta bizkaitarrak gaizki moldatzen zirela Gipuzkoa eta Aragoeko txapelketa antolatu zen, talde gipuzkoar, nafar, arabar, aragoetar eta errioxarrek parte hartu zutelarik.
1935 eta 1938 artean ez zen txapelketarik izan, 1935 eta 1936an Euskal Kopa jokatu zelako eta 1937 eat 1938an Espainiako Gerra Zibilaren erruz.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako txapelketa (1919-1929)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A eta B mailak osatu ziren. Aurreneko urteetan lau taldek osatu zuten A maila eta azken postuan gelditzen zena jeitsi eta B mailako irabazlea igotzen zen.
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Gainerakoak | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1918-19 | Real Sociedad | Real Unión | Esperanza KE | Club Izarra (Eibar) | |
1919-20 | Real Unión | Real Sociedad | Esperanza KE | Club Eibar | |
1920-21 | Real Unión | Real Sociedad | Esperanza KE | UD Eibarresa | 1921-22ko A mailan bi talde mantentzea erabaki zen eta beraz bi talde jeitsi ziren |
1921-22 | Real Unión | Real Sociedad | |||
1922-23 | Real Sociedad | Real Unión | 1923-24ko A mailan lau talde berreskuratzeko bi igo ziren | ||
1923-24 | Real Unión | Real Sociedad | Esperanza KE | Tolosa | 1924-25eko A mailan bost talde izateko ez zen azkena jeitsi eta bat igo zen |
1924-25 | Real Sociedad | Real Unión | Osasuna | Esperanza KE Tolosa |
1925-26ko A mailan sei talde izateko ez zen azkena jeitsi eta bat igo zen |
1925-26 | Real Unión | Real Sociedad | Osasuna | Esperanza KE Tolosa | |
1926-27 | Real Sociedad | Real Unión | Osasuna | Esperanza KE Tolosa Pasayako Lagun Ederrak |
1927-28ko A mailan zazpi talde izateko ez zen azkena jeitsi eta bat igo zen |
1927-28 | Real Unión | Real Sociedad | Osasuna | Esperanza KE Tolosa Pasayako Lagun Ederrak UD Eibarresa |
1927-28ko A mailan bost talde izateko hiru jeitsi eta bat igo zen Osasunak utzi egin zuen txapelketa Nafarroako Federazioa sortu zelako. |
1929 | Real Sociedad | CD Logroño | Real Unión | Tolosa Pasayako Lagun Ederrak |
Gipuzkoa-Nafarroako txapelketa (1929-1931)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Gainerakoak | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1929-30 | Real Unión | Real Sociedad | Osasuna | CD Logroño Tolosa Pasayako Lagun Ederrak |
Pasaya jeitsi eta Euskalduna igo zen. |
1930-31 | Unión Club (Real Unión) | CD Logroño | Real Sociedad | Osasuna Tolosa Euskalduna (Andoain) |
Tolosa jeitsi eta Zaragoza CD igo zen. |
Gipuzkoa-Nafarroa-Aragoeko Txapelketa (1931-1934)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Gainerakoak | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1931-32 | CD Logroño | Donostia CF (Erreala) | Unión Club (Real Unión) | Osasuna Euskalduna (Andoain) Zaragoza CD |
Bi talde jeitsi eta bi igo ziren. Zaragoza CD-k ez zuen liga amaitu |
1932-33 | Donostia CF (Real Sociedad) | CD Logroño | Osasuna | Unión Club (Real Unión) Zaragoza FC (Real Zaragoza) Tolosa |
Gipuzkoako B serieko txapeldunak uko egin zion igotzeari eta Tolosa mantendu zen. Zaragozak Aragoeko B mailako txapeldunaren aurkako promozioa irabazi zuen. |
1933-34 | CD Logroño | Donostia CF (Erreala) | Zaragoza FC (Real Zaragoza) | Osasuna Unión Club (Real Unión) Tolosa |
Gipuzkoako Txapelketa (1938-39)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Gainerakoak | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1938-39 | Deportivo Alavés | Donostia CF (Real Sociedad) | Gasteizko Aurrera | Real Unión Tolosa UD Errenteria |
Gipuzkoa-Nafarroa-Aragoeko Txapelketa (1939-1940)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Gainerakoak | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1939-40 | Zaragoza FC (Real Zaragoza) | Osasuna | Real Sociedad | Deportivo Alavés Tolosa Real Unión |
Garaipenak guztira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Unión | 8 | 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930, 1931 |
Real Sociedad | 6 | 1919, 1923, 1925, 1927, 1929, 1933 |
CD Logroño | 2 | 1932, 1934 |
Deportivo Alavés | 1 | 1939 |
Zaragoza FC | 1 | 1940 |
Partehartzeak guztira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Garaipenak |
---|---|
Real Unión | 12 |
Real Sociedad | 12 |
Tolosa | 10 |
Esperanza KE (Donostia) | 8 |