Glenn Ford
Gwyllyn Samuel Newton Ford (Quebec Hiria, Quebec, 1916ko maiatzaren 1a – Beverly Hills, Kalifornia, 2006ko abuztuaren 30a), Glenn Ford ezizenez ezaguna, estatubatuar antzezlea izan zen, kanadarra jatorriz. Gilda filmaren arrakastak betiko markatu zuen haren karrera. Gizon gogorrarena egin zuen gehienetan, eta paper horretan lortu zituen bere antzezpen hoberenak, baita ezohiko egoerei aurre egitera beharturik zegoen gizonarena ere, baina komedian lan egin zuenean ere, uste zitzaizkionak baino dohain handiago zituela erakutsi zuen. 1987an Donostia saria jaso zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte-gaztetik antzerkirako zaletasuna erakutsi zuen, eta lehen antzezpenak eskolan egin ondoren, konpainia ibiltari batentzat lan egin zuen Estatu Batuetako mendebaldeko kostan zehar. 1940an 20th Century Fox konpainiako film batean parte hartu bazuen ere, berehala Columbia Picturesen hasi zen lanean eta film asko egin zituen harentzat.
Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, 1946an, zinemaren historiako film ospetsuenetako batean parte hartu zuen: Gilda, Charles Vidorren gidaritzapean. Film horretan zinemaren historiako irudi famatuenetako bat agertzen da: alegia, Fordek Gildari (Rita Hayworth) ematen dion masailekoa. Film haren arrakasta zela-eta, Ford eta Hayworthek elkarrekin lan egin zuten beste bitan: The Loves of Carmen (“Carmenen amodioak”, 1948, Charles Vidor), eta Affair in Trinidad (1952, Vincent Sherman); baina film horiek ez zuten Gildak adinako arrakastarik izan, eta handik aurrera bakoitzak bere bidea hartu zuen.
1950eko hamarkadan, era askotako filmak egin zituen, westernak eta polizia filmak, besteak beste: Erosiak (1953, Fritz Lang), Gaiztakeriaren hazia (1955, Richard Brooks) eta abar. 1956an, komedia batean parte hartu zuen, Delbert Mannen Abuztuko ilargiko te etxea, eta geroxeago, Dalmer Davesen 3:10etako trena filmean. 1959an, Metro Goldwyn Mayer ekoizpen etxearentzat hasi zen lanean. Garai hartan egindako lanen artean, Cimarron (1960, Anthony Mann), Ganster bat mirari baterako (1961, Frank Capra), eta Apokalipsiko lau zaldunak (1961, Vincente Minnelli) ditu aipagarrienak. Azkeneko urteetan, arrakastarik gabeko filmak egin ondoren, bere izenaren ospeaz baliatu ziren telebista sailetan parte hartu zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1937 | Night in Manhattan | |
1939 | My Son Is Guilty | Barney |
Heaven with a Barbed Wire Fence | Joe | |
1940 | Blondie Plays Cupid | Charlie |
The Lady in Question | Pierre Morestan | |
Babies for Sale | Steve Burton / Oscar Hanson | |
Men Without Souls | Johnny Adams | |
Convicted Woman | Jim Brent (kazetaria) | |
1941 | Go West, Young Lady | Tex Miller sheriffa |
Texas | Tod Ramsey | |
So Ends Our Night | Ludwig Kern | |
1942 | Flight Lieutenant | Danny Doyle |
The Adventures of Martin Eden | Martin Eden | |
1943 | Destroyer | Mickey Donohue |
The Desperadoes | Cheyenne Rogers | |
1946 | Gallant Journey | John Joseph Montgomery |
A Stolen Life | Bill Emerson | |
Gilda | Johnny Farrell / Narratzailea | |
1947 | Framed | Mike Lambert |
1948 | The Return of October | Prof. Bentley Bassett Jr. |
The Loves of Carmen | Don José Lizarabengoa | |
The Man from Colorado | Col. Owen Devereaux | |
The Mating of Millie | Doug Andrews | |
1949 | The Doctor and the Girl | Michael Corday doktorea |
Mr. Soft Touch | Joe Miracle | |
Lust for Gold | Jacob 'Dutch' Walz | |
The Undercover Man | Frank Warren | |
1950 | The Flying Missile | William A. Talbot |
Convicted | Joe Hufford | |
The White Tower | Martin Ordway | |
1951 | The Secret of Convict Lake | Jim Canfield |
Follow the Sun | Ben Hogan | |
The Redhead and the Cowboy | Gil Kyle | |
1952 | Affair in Trinidad | Steve Emery |
Young Man with Ideas | Maxwell Webster | |
The Green Glove | Michael 'Mike' Blake | |
1953 | Appointment in Honduras | Steve Corbett |
The Big Heat | Dave Bannion detektibea | |
Plunder of the Sun | Al Colby | |
The Man from the Alamo | John Stroud | |
Time Bomb | Peter Lyncort | |
1954 | Human Desire | Jeff Warren |
City Story | Narratzailea | |
1955 | Trial | David Blake |
Interrupted Melody | Thomas 'Tom' King doktorea | |
Blackboard Jungle | Richard Dadier | |
The Violent Men | John Parrish | |
The Americano | Sam Dent | |
1956 | The Teahouse of the August Moon | Fisby kapitaina |
The Fastest Gun Alive | George Temple / George Kelby, Jr. | |
Jubal | Jubal Troop | |
Ransom! | David G. 'Dave' Stannard | |
1957 | Don't Go Near the Water | J.G. Max Siegel tenientea |
3:10 to Yuma | Ben Wade | |
1958 | Torpedo Run | Cmdr. Barney Doyle tenientea |
Imitation General | Murphy Savage sarjentua | |
The Sheepman | Jason Sweet | |
Cowboy | Tom Reese | |
1959 | The Gazebo | Elliott Nash |
It Started with a Kiss | Joe Fitzpatrick sarjentua | |
1960 | Cimarron | Yancey 'Cimarron' Cravat |
1961 | Pocketful of Miracles | Dave 'the Dude' Conway |
Cry for Happy | CPO Andy Cyphers | |
1962 | Experiment in Terror | John 'Rip' Ripley |
Four Horsemen of the Apocalypse (1962ko filma) | Julio Desnoyers | |
1963 | Love Is a Ball | John Lathrop Davis |
The Courtship of Eddie's Father | Tom Corbett | |
1964 | Dear Heart | Harry Mork |
Fate Is the Hunter | Sam C. McBane | |
Advance to the Rear | Jared Heath kapitaina | |
1965 | The Money Trap | Joe Baron |
The Rounders | Ben Jones | |
1966 | Rage | Doc Reuben |
Is Paris Burning? | Omar N. Bradley teniente generala | |
1967 | The Last Challenge | Marshal Dan Blaine |
A Time for Killing | Tom Wolcott | |
1968 | Day of the Evil Gun | Lorne Warfield |
1969 | Heaven with a Gun | Jim Killian |
Smith! | Smith | |
1973 | Santee | Santee |
1976 | Midway | Raymond A. Spruance |
1978 | Superman | Jonathan Kent |
1979 | Day of the Assassin | Christakis |
The Visitor | Jake Durham detektibea | |
1980 | Superman II | Jonathan Kent |
Fukkatsu no hi | Richardson presidentea | |
1981 | Happy Birthday to Me | David Faraday doktorea |
1989 | Casablanca Express | Williams maior generala |
1990 | Border Shootout | John Danaher sheriffa |
1991 | Raw Nerve | Gavin kapitaina |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glenn Ford |
- (Ingelesez) Argazki galeria