Goi Paleolitoa
Historiaurreko aroak |
---|
Goi Paleolitoa Paleolitoko hirugarren eta azken garaia da Europa, Afrika eta Asiarako. Hasiera eta bukaera datak duela 35.000 eta 10.000 urte inguru kokatzen dira, azken glaziazioaren garaian. Erdi Paleolitoa du atzean, lehenago denbora lerroan, eta Mesolitoa aurrean, geroago denboran.
Goi Paleolitoaren ezaugarri nagusiak Europara gizaki modernoaren, homo sapiens delakoaren etorrera, lanabesak lantzeko teknika berrien agerpena (jaurtigailua, hezurrezko industria...) eta historiaurreko artearen leherketa (haitzuloetako marrazkiak garai honetan egin ziren) dira.
Gizaki modernoa Ekialde Hurbiletik etorri zen duela 35.000 urte inguru, behin-behineko klima beroketa aprobetxatuz. Neanderthalgo gizakiarekin batera bizi zen, harik eta duela 30.000 urte inguru neanderthalak desagertu ziren arte. Desagerpen horren zioak ez dira ezagutzen. Bi adarren arteko nahasketa garai honetan eman behar izan zen [1].
Giza eboluzioa Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europarren gorpuzkien ikerketa genetikoak bide berri bat zabaldu du kontinenteko historiaurrean. Ikerketa batek orain dela 45.000urtetatik 7.000 urte arte bitartean gertatu ziren eta hainbat gertakizunen berri eman du. David Reich Harvard Unibertsitateko genetistak dioenez, garai horretan klima aldakorra zegoen eta immigrazio eskalak azkar goratu ziren[2].
Ikerketatik atera zuten lehenengo ondorioa, bateraezintasun ebolutiboa zegoela da. Hau da, neandertalak eta gizaki modernoaren garaian agertu zen beste espeziea, oso azkar gutxitu zen, % 6tik % 2ra.
Garai honetan, Europak azkeneko izotz aroa jasaten zuen eta herri askok migratu beharra zuten. Datuen arabera, orain dela 33.000 urte talde berri bat agertu zen Gravettiar kultura, Aurignac kultura ordezkatu zuena.
Orain dela 19.000 urte Aurignac kulturaren ondorengoak agertu ziren, Kantabrian aurkitu diren giza arrastoen arabera. Hau azaltzeko ondorengo azalpen posiblea eman dute, herri honek babesleku beroetara migratu zuela, Ipar Europara hain zuzen ere, lurralde galduak berreskuratu nahian.
Azkenik, orain dela 14.000 urte Ekialde Hurbiletik etorritako beste herrialde bat kontinentean sartu eta nagusitu zen. Berri hau Villabrunan (Italia) aurkitu diren ehiztari baten aztarnetatik jakinarazi da. Talde honen aztarna genetikoak urte asko iraun zuen. Gene hauen arabera, gizakiak azal beltza eta begi urdinak zituen, orain dela 14.000 urte arte, Europar arbasoen iritsiera arte.
Kultur aztarnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi Paleolitoko gizakiek egiten zituzten lanabesak silex puska arinekin eta hezurrekin edo adarrekiin. Egurrezko lanabesak ere egingo zituzten, baina horiek apenas ez dira indusketetan agertzen.
Goi Paleolitoko gizakiek hainbat artelan egin izan zituzten. Harrizko, hezurreko eta bolizko estatuak, esaterako. Gizaki haiek grabatu egiten zuten harrietan, hezurretan eta bolian bai animalien irudiak, bai gizakien irudiak, nahiz eta gutxiagotan. Eskulturak eta grabatze lanekin batera, margo lanak ere egiten zituzten eta horietako batzuk mendeak joan eta mendeak etorri eta hortxe topatu dira leizezulo edo haitzulo eta harpe batzuetako horma eta sabaietan. Gizaki haiek bitxiak izan zitezkeen objektuak egin zituzten bolia erabiliz, hezurrak erabiliz, hainbat harri mota erabiliz edo oskolak erabiliz.
-
Hezur grabatua, Sous-Grand-Lac aldean topatua, Frantzian.
-
Pech Merle haitzuloko eskua.
-
Euskal Herriko labar-artea: zaldiak (Pottokak?) Ekaingo haitzuloaren paretan, Deban.
-
Lausseleko Venus, (Aurignac kultura).
-
Hohlensteineko (Lonetal, Baden-Wurtemberg) Stadel leizean aurkitutako "lehoi-gizonaren" eskultura.
-
Dolní Věstonice-ko Venusa. Dolní Věstonice, Moravia, Txekia.
Topatutako aztarnak ea noizkoak diren kalkulatu egin da. Garaiei eta topatutako lekuei erreferentzia eginez, historiaurreko ikerlariek Goi Paleolitoa hainbat kultura arkeologikotan zatitu dute. Goi Paleolitoko kultura arkeologiko horiek garai jakin bati egiten diote erreferentzia, inguru bati, bizitzeko era edo ekonomia modu bati, edo aurkitutako objektu esanguratsu batzuen estilo bati.
Europa mendebaldean hauek dira kultura nagusiak:
- Châtelperroniense (40 000-35 000 BP[oh 1]): Frantziako erdialdean eta hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean identifikatua. Dirudienez, Musteriar aldiko kulturatik eratorria zen, eta hurrengorako trantsizio-fasetzat hartzen da.
- Aurignac aldia (38 000-25 000 BP): Europan eta Asiako hego-mendebaldean dago, eta Gravette adliaren garaikidea izan zitekeen. Harraskagailu, bizkar-xafla eta azagaia ugari ematen ditu indusketetan Gravette aldia (25 000-20 000 BP): Frantziatik Errusiara. Puntaz bukatutako bizkarraldeko tresnak, harraskagailuak eta arte higigarriaren hedapen handia ditu ezaugarri.
- Solutre aldia (20 000-17 000 BP): Iberiar penintsulan eta Frantzian bakarrik zabaldu zen. Bere artefaktu bereizgarriak erramu- edo ereinotz-hostoa, sahats-hostoa edo hegats-formako puntak dira, ukitu lauarekin eginak.
- Madelein aldia (17 000-10 000 BP): gubilak, harraskagailuak eta xaflak edo laminak daude, baina, batez ere, hezurrez edo adarrez egindako instrumentuen kopurua asko handitzen da.
Goi Paleolitoa bukatzean, ezaugarri kultural batzuk bizirik jarraitzen dute Epipaleolitoan, eta bereziki fase berri horretako Azil aldian.
Gainerako Europako eta mundu osoko Goi Paleolitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleolitoa kontzeptua, Europa mendebaldeko (frantsesak batez ere) lehen historiaurrelariek erabiltzen zuten hitza da, beraiek ikertzen zuten kulturei aplikatua, hau da, Frantzia hegoaldekoak, batez ere. Bestalde, eta Europa historiaurreari buruzko ikerketak ingurune horretan eman dira, hain zuzen, eta munduko beste lurraldeetan berrikiago hasi ziren indusketa eta azterketa sakonak. Horregatik, kontzeptua kultural eta kronologikoa den heinean, ez da zuzena munduko beste kulturei aplikatzea. Dena den, eta kronologikoki ulertuta, munduko beste aldeetan beste kultur garaikide garrantzitsuenak hauek dira:
- Europa erdialdea eta Europa ekialdean :
- 33,000 BP, Gravette kultura Ukainia hegoaldean
- 30,000 BP, Szeletian culture
- 22,000 BP, Pavlov kultura, Aurignac kultura
- 13,000 BP, Ahrensburg kultura (Alemania mendebaldea, Holanda, Ingalaterra)
- 12,000 BP, Epigravette aldia
- Afrika iparraldea eta mendebaldea eta Sahara:
- 32,000 BP, Ateriar kultura (Algeria, Libia)
- 12,000 BP, Ibero-Maururitaniar , eta Sebiliar kultura (Egipto)
- Afrika erdialdea, hegoaldea eta ekialdea:
- 50,000 BP, Fauresmith kultura
- 30,000 BP, Stillbaya kultura
- 12,000 BP, Lupembi kultura
- 11,000 BP, Magosia kultura (Zambia, Tanzania)
- 9,000 BP, Wiltoni kultura
- Asia mendebaldea:
- 40,000 BP, Amoudi kultura
- 30,000 BP, Emireh kultura
- 20,000 BP, Aurignac kultura
- 12,000 BP, Kebara haitzuloko kultura, Athliti kultura
- Asia hegoaldea, erdialdea eta iparraldea:
- 30,000 BP, Angara kultura
- 11,000 BP, Khandivili kultura
- Asia ekialdea eta hego-ekialdea:
- 30,000 BP, Sen-Doki kultura
- 16,000 BP, Jōmon aldia Japonen
- 12,000 BP, pre-Jōmon zeramikaren kultura(Japon)
- 10,000 BP, Hoabinhian kultura (Vietnam iparraldea)
- 9,000 BP, Jōmon kultura (Japon)
- Ozeania:
- 40,000 BP, Whadjuk eta Noongar kultura (Perth, Australia)
- 35,000 BP, Wurundjeri, Boonwurrung eta Wathaurong kultura (Melbourne, Australia)
- 30,000 BP, Eora eta Darug kultura (Sydney, Australia)
- 30,000 BP, Arrernte kultura (Alice Springs, Australia erdialdea)
- Amerika:
- Hego Amerikako kulturak, Txilen eta Brasilen aurkitutakoak 30,000 and 20,000 BP urteen artean garatu ziren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ BP Before Present terminoaren siglak dira, eta Orain baino lehen esan nahi du. Orain une hori, 1950. urtea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Neandertalengandik jasotako geneen eta osasunaren arteko harremana aztertu dute. (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 20a).
- ↑ «The genetic history of Ice Age Europe» Nature (17993) (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 20a).