Gonzalo Martinez de Bizkargi
Gonzalo Martinez de Bizkargi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1460 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Azkoitia, 1528 (67/68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, musikologoa eta musikagilea |
Gonzalo Martinez de Bizkargi (Azkoitia, c. 1440 - Ibidem., 1528/29) musikologoa, tratatu-idazlea eta musika konpositorea izan zen. Familia aberatsekoa zen baina horrez gain oso informazio gutxi iritsi da bere heziketaren inguruan[1].
Burgosko Ikustaldiko elizako kapilaua izan zen. Musikaren teoriari buruzko bi liburu idatzi zituen: Arte de Canto llano y Contrapunto y Canto de Órgano (Zaragoza, 1508) eta Intonationes según uso de los Modernos (Burgos, 1515). Liburu hauetan entzumenaren zentzua goraipatzen du beste gainerako guztien aurretik. Jarrera aurrerakoia zuen, eta adibidez, pentagrama eta mnemoteknika-arauak helburu didaktikoekin erabiltzearen aldeko zen. Horrek arazoak ekarri zizkion garaiko beste adituekin, bereziki Francisco Tovar eta Juan de Espinosarekin.[2]
Ezagutzen zaion sorkuntza lan bakarra Burgosko Katedralean gorderik dagoen lau ahotsetarako Salve Regina da.
Gaur egun Azkoitiko Gastan-Enea jauregian dagoen musika eskolak Bizkargi izena darama haren omenez.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gonzalo Martínez de Bizcargui | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ «Martínez de Bizcargui, Gonzalo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
- ↑ «musicaeskola» www.kz3.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).