Great Internet Mersenne Prime Search
Great Internet Mersenne Prime Search (GIMPS) Mersenneren zenbaki lehenak bilatzeko boluntariotza-proiektu bat da.
Aurkitutako zenbaki lehenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mersenneren zenbaki lehen guztiak Mp = 2p − 1 formakoak dira, non p zenbaki lehen bat den. Hortaz, hurrengo taulako zenbaki lehenik txikiena 21398269 − 1. da.
Mn Mersenneren zenbaki lehenaren sailkapena da, berretzailearen araberakoa. 35etik aurrerako Mersenne zenbaki lehen guztiak GIMPSek aurkitu ditu.
Izena Mn | Aurkitze-data | Zenbaki lehena Mp | Digitu-kopurua | Prozesadorea |
---|---|---|---|---|
M35 | 1996ko azaroaren 13an | M1398269 | 420.921 | Pentium (90 MHz) |
M36 | 1997ko abuztuaren 24an | M2976221 | 895.932 | Pentium (100 MHz) |
M37 | 1998ko urtarrilaren 27an | M3021377 | 909.526 | Pentium (200 MHz) |
M38 | 1999ko ekainaren 1ean | M6972593 | 2.098.960 | Pentium (350 MHz) |
M39 | 2001eko azaroaren 14an | M13466917 | 4.053.946 | AMD T-Bird (800 MHz) |
M40 | 2003ko azaroaren 17an | M20996011 | 6.320.430 | Pentium (2 GHz) |
M41 | 2004ko maiatzaren 15ean | M24036583 | 7.235.733 | Pentium 4 (2,4 GHz) |
M42 | 2005eko otsailaren 18an | M25964951 | 7.816.230 | Pentium 4 (2,4 GHz) |
M43 | 2005eko abenduaren 15ean | M30402457 | 9.152.052 | Pentium 4 (2 GHz, 3 GHz-ra overclock eginda) |
M44 | 2006ko irailaren 4an | M32582657 | 9.808.358 | Pentium 4 (3 GHz) |
M45 | 2008ko irailaren 6an | M37156667 | 11.,185.272 | Intel Core 2 Duo (2,83 GHz) |
M46 | 2009ko apirilaren 12an | M42643801 | 12.837.064 | Intel Core 2 Duo (3 GHz) |
M47 | 2008ko abuztuaren 23an | M43112609 | 12.,978.189 | Intel Core 2 Duo E6600 CPU (2,4 GHz) |
M48 [*] | 2013ko urtarrilaren 25ean | M57885161 | 17.425.170 | Intel Core 2 Duo E8400 @ 3,00GHz |
M49 [*] | 2016ko urtarrilaren 7an | M74207281 | 22.338.618 | Intel Core i7-4790 |
M50 [*] | 2017ko abenduaren 26an | M77232917 | 23.249.425 | Intel Core i5-6600 |
M51 [*] | 2018ko abenduaren 7an | M82589933[**] | 24.862.048 | Intel Core i5-4590T |
^ * Sailkapen hau behin-behinekoa da. Izan ere, 2018ko abenduaren 21a arte, bi aldiz egiaztatu dira 46.118.053tik beherako berretzaile guztiak. Beraz, aurkitu gabeko beste Mersenneren zenbaki lehenen bat ager liteke sailkapeneko 47. (M43112609) eta 50. (M77232917) postuen artean. Horrez gain, gutxienez behin egiaztatu dira 81.835.723tik beherako berretzaile guztiak. Ondorioz, sailkapeneko 51. (M82589933) Mersenneren zenbaki lehenetik beherako zenbaki batzuk egiaztatu behar dira.[1]
^ **M82589933 zenbakiak 24.862.048 digitu hamartar ditu. Hain da handia, ezen testu-prozesadore estandar batek (orrialde bakoitzeko 50 lerro eta lerro bakoitzeko 75 digitukoa) 6.629 orrialde beharko lituzkeen zenbaki hau bistaratzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ GIMPS Milestones. (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).