Edukira joan

Gustavo Gutiérrez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustavo Gutiérrez

Bizitza
JaiotzaLima1928ko ekainaren 8a
Herrialdea Peru
BizilekuaPeru
HeriotzaLima2024ko urriaren 22a (96 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaNational University of San Marcos (en) Itzuli : medikuntza
Catholic University of Paris (en) Itzuli
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Lyongo Unibertsitate Katolikoa
Tesi zuzendariaChristian Duquoc (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Irakaslea(k)Henri de Lubac
Marie-Dominique Chenu (mul) Itzuli
Yves Congar
Ikaslea(k)
Jarduerak
JarduerakCatholic theologian (en) Itzuli, filosofoa, apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta teologoa
Enplegatzailea(k)Notre Dameko Unibertsitatea
Pontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Peruvian Academy of Language (en) Itzuli
MugimenduaAskapenaren teologia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Gustavo Gutiérrez (Lima, Peru, 1928ko ekainaren 8aibidem, 2024ko urriaren 22a) teologoa izan zen. 1959an apaiztu zen. Teologia-ikasketak egin zituen Lyon eta Lovainako unibertsitateetan. Gero teologiako eskolak eman zituen Limako Unibertsitate Katolikoan. 1971n Teología de la liberación (Askapenaren teologia) argitaratu zuen, XX. mendeko bigarren erdiko obra teologiko zabalduena eta eztabaidatuena, segur aski. Obra horretan Gutiérrezek dio justiziaz aritzea dela kristauaren eginbide nagusia eta salbamena lortzeko bidea. Justiziaz aritzeko gizabanakoek elkartasuna agertu behar diete injustizia pairatzen dutenei: pobreei. Liburua marxismoak pobretasunaz egiten duen azterketan oinarritzen da. Horrek, batetik, eta klase borrokaren alde agertzeak, bestetik, Vatikanoaren haserrea piztu zuen. Gutiérrezen lanak gero eta babes gutxiago izan du erakundeen aldetik, batez ere Liman artzapezpiku berria izendatu zutenez geroztik, Gutiérrezen ikuspegiaren guztiz kontrakoa baita hura. Lan nagusiak: Reinventar el rostro de la Iglesia (1968, Elizaren aurpegia berrasmatu), Teología de la liberación (1971, Askapenaren teologia), La fuerza histórica de los pobres (1979, Pobreen indar historikoa), La liberación por la fe (1983, Askapena fedearen bitartez), Job. Hablar de Dios a partir del sufrimiento del inocente (1986, Job. Jainkoaz hitz egitea hobengabearen sufrimendutik) eta Dios o el oro de las Indias occidentales: 1492-1992 (1989, Jainkoa edo Mendebaldeko Indietako urrea: 1492-1992). 2009. urtean, Yaleko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen.

  • Líneas pastorales de la Iglesia en América Latina (Montevideo, 1969)
  • Teología de la liberación (Lima, 1971)
  • La fuerza histórica de los pobres (Lima, 1979)
  • Beber un su propio pozo. En el itinerario espiritual de un pueblo' (Lima, 1983).
  • Hablar de Dios desde el sufrimiento del inocente. Una reflexión sobre el libro de Job (Lima, 1986)
  • La verdad los hará libres (Lima, 1986)
  • Dios o el oro de las Indias (Lima, 1989).
  • El Dios de la vida (Lima, 1989).
  • Entre las calandrias. Un ensayo sobre José María Arguedas (Lima, 1990)
  • En busca de los pobre de Jesucristo, el pensamiento de Bartolomé de Las Casas (Lima, 1992).
  • Gustavo Guitérrez. Textos esenciales. Acordarse de los pobres (Lima, 2004).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo Gutiérrez Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Italieraz) Premio Capri S. Michele - XXXI Edizione