Edukira joan

Hamarkada Deitoragarria

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hamarkada Deitoragarria
Motagarai historikoa : Espainiako Erregimen Zaharra
Honen parte daEspainiako Aro Gairaikidearen Historia
Denbora-tarte1823ko abuztuaren 31 - 1833ko irailaren 29a
HerrialdeaEspainia

Hamarkada Deitoragarria edo absolutismoaren bigarren berrezarpena (1823-1833) deritzo Espainiaren historia garaikideko aro bati; berau Fernando VII.aren erregealdiaren azken fasea izan zen (1814-1833), Hirurteko Liberalaren ondoren (1820-1823), zeinetan 1812an aldarrikatutako Cadizko konstituzioa indarrean egon zen. Zenbait historialarik, Josep Fontanak adibidez, bigarren izena nahiago dute zeren eta Fernando VII.aren heriotzetik haratago luzatzen baitu iraupena, absolutismoaren amaiera arte, 1834. urtera arte, alegia[1]. Ángel Bahamonde eta Jesus A. Martinez bat datoz ideia horrekin: «1834an finkatu zen trantsizio adostuaren» barnean sartzea, eta aldi horretako «azken fasea» izatea[2].

Hamar urte horietan errepresioa eta erbestea pairatu zuten liberalek asmatu zuten Hamarkada Deitoragarria terminoa —hau da, gorrotagarria—[3]. Benito Pérez Galdós idazle progresistak Episodios Nacionales laneko atal bat 1824ko terrorea izendatu zuen. Marcelino Menéndez Pelayo bezalako autore kontserbadoreak Fernando VII.aren erregealdiko azken etapa hau «absolutismo basati, degradatzaile eta goibeltzat» jo zuen[4]. Jean-Philippe Luis hispanista frantziarrak ñabardura bat egin dio aldiaren ikuspegi horri: «Alde batetik, hamarkada deitoragarria ez da mundu baten amaierara murrizten, baizik eta estatuaren eta gizarte liberalaren eraikuntzan parte hartzen du. Bestalde, erregimena aldi berean tiranikoa eta nahita edo nahi gabe erreformatzailea da». Azken horrek osatzen du Luisek «hamarkada deitoragarriaren beste aldea» deitzen duena. «Ikuspuntu askotatik begiratuta, bost urte hauetan zehar, oso ministro talde egonkor batek erregimena instituzioetan berritzeko egindako saioa ikusten da, lehen berrezarpenarekin alderatzen bada: sei ministrotik hiruk bederatzi urte ematen dituzte jardunean»[5].

Hirurteko Liberalaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «San Luisen Ehun Mila Semeak»
Torrijos eta bere lagunen fusilamendua Malagako hondartzetan (1888).

1823eko apirilaren 7an San Luisen ehun mila semeen inbasioa gertatu zen, Angulemako duke Luis Antonio Borboi Espainia liberala menderatu zuenak gidaturiko armada frantsesaren inbasioa, alegia. Gobernu frantsesaren ekimena izan zen inbasioa, Espainiako independentzia gerran pairatutako porrotaren ordaina jaso eta, hartara, bere nazioarteko posizioa berretsi nahi baitzuen.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian izandako eraginen artean, San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioarekin erregimen absolutista ezarri zenean, Gipuzkoako hiriburutza Tolosara aldatu zen Donostiatik, eta ez zen berriro kostaldeko hirian ezarri 1854a arte, non erresuma 52 probintziatan banatu zuten.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fontana 2006, 341-385 orr. .
  2. Bahamonde & Martínez 2011, 153 orr. .
  3. Fuentes 2007, 72 orr. .
  4. Fuentes 2007, 76 orr. .
  5. Luis 2001, 86; 100-101 orr. .
  6. «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Donostia, Gipuzkoako hiriburua.» www.bngipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]