Hammersmith eta Fulham
Hammersmith eta Fulham | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Stephen Cowan (en) | |
Posta kodea | NW, W, SW eta W6 9JU | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°29′33″N 0°14′05″W / 51.4925°N 0.2347°W | |
Azalera | 16,3976 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 185.426 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 11.308 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Neukölln, Boulogne-Billancourt eta Anderlecht | |
lbhf.gov.uk |
Hammersmith eta Fulham (ingelesez: London Borough of Hammersmith and Fulham) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 179.400 zituen 16,4 kilometro koadroko azaleran.
Nazioarteko enpresa askok egoitza dute udalerri hontan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira indusketatan eta erromatarren garaiko asentamendu bat ere aurkitu da. Aspaldian interes handia dago Fulhamen aintzinako historia berreskuratzeko.
Aurreneko aipamenetan Fulanhamme izena agertzen da. 1154ko agiri batean agertzen da lehenengo eliza eta 1242an parrokia dela aipatzen da. Garai beretsukoa da Londresko apezpikuen egoitza izandako Fulham jauregia. XV mendean errotak ezarri ziren ibaiertzean, industriari hasiera emanez. Hurrengo urteetan papergintza eta garagardogintza nagusitu ziren Fulhamen.
1729an Fulham zubia eraiki zen Tamesis ibaia gurutzatzeko eta 1886an Putney zubiak ordezkatu zuen. XVIII mendean Londresko aberatsentzako dibertimentu auzoa bihurtu zen putetxeak eta garagardotegiak ireki zirenean. XIX mendean trenbideak Londresko gainerako udalerriekin lotu zuen.
1900 urtean Fulham udalerria eratu zen eta 1965ean iparralderago dagoen Hammersmith udalerriarekin egin zuen bat. 1960 urtean BBC telebista katean bertan ezarri zuen egoitza nagusia.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria osatzen duten auzoak honakoak dira:
|
|
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri txikia bada ere hiru futbol talde nagusiren egoitza dago bertan, Chelsea, Fulham eta Queens Park Rangers. Bertan ere badago White City Estadioa, 1908ko Londresko Olinpiar Jokoak ospatzeko eraiki zena.
Oxford-Cambridge estropadaren lehenengo zatia udalerriaren barnean jokatzen da, Tamesis ibaian.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
BBC-ren egoitza nagusia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hammersmith barrutiko kontseiluaren webgunea.