Edukira joan

Hannah Collins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannah Collins
Bizitza
JaiotzaLondres, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, zinemagilea, zinema ekoizlea, artista bisuala eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
MugimenduaArte garaikidea
hannahcollins.net eta hannahcollins.net

Hannah Collins (Londres, Erresuma Batua, 1956) britainiar artista, irakaslea, argazkilaria, zinemagilea eta zinema ekoizlea da.[1]

Collinsek Londresko Slade Shool of Fine Arts-en (1974-78) eta Ameriketako Estatu Batuetan Fulbright beka batekin (1978-79) ikasi zuen. Artista plastikoa izateaz gain, irakaslea izan da Kaliforniako Davis Unibertsitatean eta Londresko Royal College of Art delakoan. 2007-2008an irakasle gonbidatua izan zen Le Fresnoyn, Roubaixen, Arts Contemporains-en Studio nazionalean.[2]

Hannah Collins Bartzelona eta Londresen artean bizi da.'[3]

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collinsen lanak oroimenaren, historiaren eta mundu modernoko egunerokotasunaren esperientzia kolektiboetan jartzen du arreta. Ezaguna da bere argazki-instalazioengatik, baina ijitoei buruzko filmak ere zuzendu ditu Espainian eta Errusiako landa-herri batean.[4]

Hainbat zinema-jaialditan eta nazioarteko ekitaldietan parte hartu du, hala nola Veneziako (1988 eta 2011) eta Istanbuleko (1992) biurtekoetan.

Bereziki aipatzekoak dira bere erakusketak, besteak beste, Institute of Contemporary Arten (Londres, 1989); Tate Gallery (Londres, 2000); Centre for Contemporary Art (Varsovia, 1993); Centre d’Art Santa Mónica (Bartzelona, 1993); Centre for Contemporary Arts (Glasgow, Erresuma Batua, 1996); Irish Museum of Modern Art (Dublín, 1996); Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 1996); Peer Foundation (Londres, 2003); Malagako Arte Garaikideko Zentroa (2003); Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Museoa-Museoa (2008); Centro Georges Pompidou (Paris, 2009); Suñol Fundazioa Bartzelonan (2012), Sprengel Museum (Hanóver, Alemania, 2015), Reina Sofía Museoa (Madril), MACBA (Bartzelona), Dallas Museum of Art, MNHA Luxemarte,edo Arte Garikideko Helga de Alvear Museoa.[5][6][7][8][2]

  • 2001 Abeslaria, Basilisk Communications-ek ekoitzia, Londres.
  • 2006 Current History, Hannah Collinsek ekoitzia.[9]
  • 2006 Beshencevo – A Current History – Hannah Collinsek ekoitzia, Sevillako Biennale, Film London.[10]
  • 2007 Basilisk Communications-ek ekoitzitako Parallel, Londres.[11]
  • 2007 La Mina 2001-2007, Seacex, Spainek ekoitzia.[12]
  • 2008 Hannah Collins eta Le Fresnoyk ekoitzitako Solitude and Company, Studio National, Frantzia.[13]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1991 European Photography Award - Berlingo Europako Argazki Saria.[14]
  • 1993 Turner sarirako izendatua.[14]
  • 2004 Olympus Award.[14]
  • 2013 SPECTRUM Nazioarteko Argazki Saria, Hannoverko Sprengel Museum-ena.[14][15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]