Haribo
Haribo | |
---|---|
Haribo macht Kinder froh und Erwachsene ebenso. | |
Datuak | |
Mota | confectionery company (en) eta negozioa |
Jarduera sektorea | confectionery industry (en) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Food Federation Germany (en) |
Enplegatuak | 7.000 (2020) |
Ekoizpena | litxarreria eta gozoki |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | GmbH & Co. KG (en) |
Zeren jabe | Haribo Sweet Museum (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 2.889.000.000 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1920ko abenduaren 13a |
Sortzailea | Hans Riegel (en) |
Sorlekua | Bonn |
webgune ofiziala |
Haribo mundu osoan ezaguna den gozokien lantegi alemaniarra da. Marka akronimo bat da, 1920ko abenduaren 13an sortzaileak asmatutakoa: Hans Riegel. Ha eta Ri , egilearen izen-abizenak eta Bo lehen lantegia jarri zuen hiriarena, Bonn. Lantegiaren produktu nagusia gomazko hartzatxoak dira.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haribo sortu eta bi urtera, haren sortzaile Hans Riegelek gomazko hartzak sortu zituen, garai hartan Tanzbären (hartz dantzariak) deitzen zirenak. Haien formula ez da publikoa. Gaur egun, Haribok mota guztietako gozokiak egiten ditu, gomazko hartzez gain, hala nola gozokiak, erregaliza eta abar.[2] Hans Riegel hil ondoren, enpresa Hans eta Paul semeen esku geratu zen eta Hans Riegel semeak zuzendu zuen negozioa. Paul Riegel, berriz, bilaketaz eta garapenaz arduratu zen eta ez zen inoiz jendaurrean agertzen.
Enpresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haribok 6.000 langile baino gehiago ditu, 5 lantegi Alemanian eta 13 gehiago Europako gainerako herrialdeetan. Enpresaren egoitza soziala Bonn da, sortu zenetik. 2003ko ekainean, Hariboko produktuak ehun herrialdetan baino gehiagotan saltzen ziren. 2003ko urrian, Hans Riegel semeak bere oinordeko Hans-Jürgen Riegel ilobaren izena eman zuen ezagutzera telebistaz.
Enpresaren eslogana, 1962. urteaz geroztik, Haribo macht Kinder froh und Erwachsene ebenso (Haribok zoriontsu egiten ditu haurrak eta baita helduak ere) da. Kabel telebista-katearen inkesta baten arabera, Alemaniako esloganik ezagunena da. Egileak 20 marko zahar (Reichsmark) kobratu zituen 1935ean sortutako eslogan honengatik, hizkuntza askotara itzuli dena.
Eslogana herrialdez herrialde moldatua izan da. Gaztelaniaz, errima zaintzeko, "Haribo, dulces sabores / para pequeños y mayores" bihurtzen da; frantsesez, berriz, "Haribo, c 'est beau la vie/pour les grands et les petits" esloganera itzultzen da, eta italieraz, "Haribo è la bontà/ogetà ni gusta. Ingelesez "Kids and grown-ups love it so/the happy world of Haribo" da eta nederlanderaz "haribo maakt kinderen blij/volwassenen horen ook daarbij".
1991tik, Thomas Gottschalk telebistako aurkezlea da enpresaren irudi publizitarioa. 2006ko urtarrilean, publizitate-lankidetza luze hori Errekorren Guinness Liburuan sartu zen.
Haribo taldea sektoreko beste enpresa batzuen jabea ere bada, hala nola Maoam, BärenSchmidt eta Dulcia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Erreportaia XL Semanal aldizkarian.
- (Frantsesez):Frantziako webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Espainiako webgune ofiziala.