Edukira joan

Heroina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Drogari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».
Heroina
Formula kimikoaC21H23NO5
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(=O)O[C@H]1C=C[C@H]2[C@H]3CC4=C5[C@]2([C@H]1OC5=C(C=C4)OC(=O)C)CCN3C
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono, black tar heroin (en) Itzuli, Nitrogeno eta hidrogeno
MotaHarry (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua170 °C
Masa molekularra369,158 Da
Erabilera
Rolaopioide eta estupefaziente
Identifikatzaileak
InChlKeyGVGLGOZIDCSQPN-PVHGPHFFSA-N
CAS zenbakia561-27-3
ChemSpider4575379
PubChem5462328
Reaxys99261
Gmelin27808
ChEMBLCHEMBL459324
EC zenbakia209-217-7
ECHA100.008.380
MeSHD003932
RxNorm3304
UNII70D95007SX
KEGGD07286

Heroina edo diazetilmorfina konposatu kimikoa da (C21H23NO5) formula duena. Opiazeoen familiako legez kanpoko droga bat da munduko herrialderik gehienetan, menpekotasun handia sortzen duena. Morfina, lo-belarretik ateratzen den sustantzia bat, oinarri harturik sortzen da. Normalean hauts zuri edo arre moduan saltzen da, edota "goma" edo "galipot beltz" izenarekin ezagutzen den gai beltz itsaskor batean.

Kontzentrazio handiagoko heroina sarriago aurkitzen ari den arren, heroina gehiena beste droga edota hainbat sustantziarekin (azukrea, almidoia, esne-hautsak...) nahastuta saltzen da kaleetan. Speedball izeneko droga heroina kokainarekin nahastean sortzen da.Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.

1874. urtean sortu zen botika bat izateko nahian baina laster konturatu ziren beren efektuak oso gogorrak eta arriskutsuak zirela, morfina bera baino askoz ere gogorragoak. Beraz, herrialde gehienek debekatu egin zuten honen erabilera.

Kalitate handiko heroina asiarra

Heroina mendekotasuna lortzeko kapazitate handienetariko substantzia da. Gaur egun, inhalatuz hartzen da batez ere. Heroina, aluminiozko paper baten gainean jartzen da, ondoren, sugar bat aplikatzen zaio heroina isurkari bihurtuz sortutako bapore batzuk xafla mehe baten bidez esnifatzeko.Heroinak antidepresibo moduan jokatzen du, eta, horren ondorioz, kontsumitu eta berehala euforia eta estasi sentipena sorrarazten ditu. Ondoren, ordea, sentipen hori igaro egiten da, eta logura, zorabioak eta erritmo kardiakoa jaistea eragiten du. Gaindosia gertatzen bada, arnas gutxiegitasuna eragin dezake, eta, horren ondorioz kordea galtzen da. Kasu batzuetan, heriotza ere eragiten du. Droga honek berehala sorrarazten du mendetasuna, eta kontsumitzaileen beharrak ugaldu egiten dira.

Hartzeko erak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroina erre, injektatu edota esnifatu daiteke. Lehenengo bietan droga honek askoz azkarrago ailegatzen da gure burmuinetara, ondorioz, efektuak azkarrago sortuko dira baita ere. Gehienetan gazteek droga hau kontsumitzen hasten direnean erre edo esnifatu egiten dute, baina gorputza ohitzen doan heinean efektuak gutxitu egiten dira eta azkenean injektatzen dira emaitza hobeak lortzeko.

Droga hau hartzen dutenek ez dute bere indarra edota benetako edukia ezagutzen, eta horregatik gaindosi bat nozitzeko arriskua dute.

Xiringak elkarbanatzen dituzten erabiltzaileek (gero eta gutxiago ematen den praktika) GIBa, hepatitisen bat edo edozein gaixotasun kutsagarri harrapatzeko arriskua dute.

Abstinentzia-sindromea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abstinentzia-sindromea menpekotasun fisikoa eta psikologoa da ( heroina hartzen uzten denean sortzen diren sintomen multzoari deritzo). Heroinaren kasuan, lehenengo sintomak azken injekzioaren ondorengo 8-12 orduetan azaltzen dira eta iraupen osoa 7-10 egun bitartekoa izaten da tratamendurik gabe. Sintomen azkartasuna hainbat faktoreen arabera aldatzen dira: hartutako drogaren dosia, erabilitako droga mota, menpekotasunaren iraupena... Sintomak honako hauek dira: muki eta negar jarioa, karranpak, giharretako mina, gripearen sintomak eta antsietatea. Denbora pasa ahala, efektuak gogortu egiten dira eta konbultsioak eta eldarnioak ager daitezke. Sintomak fisikoak 4. edo 5. egunean errepikatu ohi dira. Bestetik sintoma psikologikoak, denbora gehiago irauten dute.

Erabilera terapeutikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heroina agertu bezain laster, tuberkulosia tratatzeko erabiltzen hasi zen, eztula gelditzeko zuen gaitasunari esker. Laster konturatu ziren heroinak eragindakoa ez zela morfinak egiten zuena baino hobea, eraginkorragoa baizik. Horregatik, dosi txikiagotan erabiltzen hasi ziren. Dena dela, beste alderdi bat desberdintzen zuen morfinatik: eragin estimulatzaileak eta analgesikoak. Honen ondorioz, morfinak eragindako mendekotasunari aurre egiteko erabili zen. Gaur egun heroinaren erabilera oso mugatuta dago eta gutxitan erabiltzen da. Bere efektua eraginkorragoa da, baita motzagoa ere.

Sortutako efektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira sortu ditzaketen efektu batzuk: logalea, konbultsioak, koma (dosi altuekin), miosi simetrikoa, midriasia (begi-niniaren dilatazioa) anoxia-egoeran, hipertentsioa, bradikardia... Xiringaren orratzak partekatzen dituztenak, arriskua dute HIESa edo hepatitis eskuratzeko.

Drogen artean menpekotasun handiena sortzen duena da. Modu guztietan kontsumitu daiteke , eta horrek handitzen du kontsumitzaile kopurua. Heriotza-kopuru handiak eragiten ditu, horregatik, "droga hiltzaile" bezala ezagutzen da.

Heroina trafikoaren ibilbide nagusiak
Heroina trafikoa Espainiara

Europan, 2017an, opioideen erabileraren urteko prebalentzia 15 eta 64 urte bitarteko populazioaren % 0,7koa da eta heroina opioide erabiliena da oraindik ere eskualdean. Ekialdeko eta hego-ekialdeko Europan opiazeoen (heroina eta opioa) kontsumoaren prebalentziak beste azpi-eskualde batzuetan baino handiagoa izaten jarraitzen du (% 0,7). 2006az geroztik, Estatu Batuetako zati batzuetan heroina gero eta gehiago kontsumitzen dela antzeman da. Opiazeoen kontsumoaren urteko prebalentzia (batez ere heroina) ere handiagoa da (% 0,7) Ipar Amerikan munduko batez bestekoa (% 0,6) baino.[1]

Heroina opiazeo trafikatuena izan dela dirudi. Bigarren urtez jarraian, 2017an konfiskatutako heroina eta morfina kopuru handienak Afganistan, Iran eta Pakistanen izan ziren.[2] Munduko heroina trafikoaren ibilbide handiena Balkanetako ibilbideak izaten jarraitzen du. Afganistanetik, Iran, Turkia eta Balkanetako herrialdeetan zehar, Mendebaldeko eta Erdialdeko Europako hainbat helmugatara garraiatzen da droga kontrabandoa. Beste ibilbide batzuek Afganistanetik Pakistan zehar heroina ateratzen dute Hego Asiarantz edo Afrikarantz (Hegoaldeko ibilbidea); edo Asia Zentraletik, Errusiako Federazioko merkatuetara (Iparraldeko ibilbidea). Hala ere, badirudi ibilbide horiek ez direla hain garrantzitsuak, eta garrantzi hori are gehiago murrizten ari da, Iparraldeko ibilbidean bezala.

Ameriketan konfiskatutako heroina kopuruak goranzko joera argia erakutsi du azken hamarkadan. Kanadak batez ere Hego-mendebaldeko Asiako heroina jasotzen du. Latinoamerikako 6 herrialdek (batez ere Mexikok eta, neurri txikiagoan, Kolonbiak eta Guatemalak) Estatu Batuei heroina gehien ematen diete, eta Hego Amerikako heroina merkatu txikia ere hornitzen dute.[3] Trafiko honen zatirik handiena Ipar Amerikan gertatzen da, normalean Mexikotik Estatu Batuetara. AEBtako heroinaren konfiskazioen analisiak frogatu du Mexikon sortzen den heroinaren nagusitasuna gero eta handiagoa dela. 2016an aztertutako heroina laginen % 80 Mexikotik zetorren.[4]

2017an mundu osoan ekoitzitako 10.500 tona opiotik, mundu osoan 700-1.050 tona heroina ekoitzi zirela kalkulatzen da, eta horietatik 550-900 tona Afganistanen ekoitzi zirela. Ekonomia handi honen hornikuntza-iturria hiru eremutan dago: Afganistan, Asia hego-ekialdea (Myanmar batez ere) eta Latinoamerika (Mexiko eta Kolonbia). Elkarrekin, munduko legez kanpoko opio eta heroina ia guztia hornitzen dute, baina Afganistan nabarmentzen da, azken urteetan legez kanpoko opioaren munduko ekoizpenaren % 90 inguru hartzen baitu. Berez, Afganistanek heroinaren eta morfinaren munduko horniduraren % 85 ematen du.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]