Hesiodo
Hesiodo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cyme (en) , K.a. 776 |
Herrialdea | Cyme |
Lehen hizkuntza | antzinako greziera |
Heriotza | Ascra (en) , ezezaguna (2798/2799 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, Rapsoda eta mythographer (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hesiodo[1] (grezieraz Ἡσίοδος, Hêsíodos, latinez Hesiodus) poeta greziarra zen, Homeroren ondoren poeta heleniar zaharrenetakoa. Tradizioak dioenez gizon antihomerista izan zen.
Hesiodoren kronologiak arazoak sortarazten zizkien grekoei ere, baina ikerlari gehienek K.a. VIII. mendearen erdialdetik VII. mendearen hasierara kokatzen dute.
Hesiodoren garaia arkaikoa dugu, estatu aristokratikoa finkaturik dago eta magistraturak nobleziarentzat dira, kontseiluan arkonte-ohiak daude eta asanbladan hiritar lurjabeek hartzen dute parte. Polisaren sendotzearen garaia da, han hiritarrak eta nekazariak daude, isonomia ideala praktikan jarriz agoran daude boterea eta autoritatea. Kultura, idazkerari esker, gehiagoren eskura dago, eta legeak hiritar guztien berdintasuna lortzeko balio badute dira baliagarriak. Ikuspuntu kontrajarriak badaude erregeak edo nobleen kontseiluak justua denaren iritzia bota behar dute eta prozesua jarraitzen duten hiritarrek bat zein bestea oihuen bidez defendatuko. Hesiodo horrelako polis baten bizi da, nobleziak gobernatuta, oraindik ez dago legerik, baina badira nomoi-ak (nomoi), zuzena zer den edo ez erabakitzeko oinarritzat balio duten ohitura finkoak. Horregatik dio Hesiodok ez duela indartsuaren legeak agindu behar, gizakia animaliengandik bereizten duena justizia (dike) delako.
Homeroren inguruan dagoen ilunpearen aurrean, Hesiodoren lanetan bere bizitzari buruzko zenbait datu azaltzen dira. Bere aita nekazaria eta abeltzaina zen Askra herrixkan, Beozian, Helikoneko Musen ohorez jaialdiak egiten ziren gurtza gunean. Hesiodo ere hemen jaio eta nekazari izan zen, eta baita rapsoda ere. Poetak behin bakarrik gurutzatu zuen itsasoa Anfidamanteren ohorezko hileta jokoetan parte hartzeko[2]; han, legendak dioenez, Homero bera garaitu zuen eta saria irabazi.
Aita hiltzerakoan, jaraunspenaren banaketak bere anaia Persesekin haserretu zuen. Egoera gogor honek bultzatu zuen Lanak eta egunak idaztera, eta lana eta justizia giza bizitzarako oinarrizkoak direla aldarrikatzera.
Hesiodok lanari kantatzen dio justizia lortzeko. Handik aurrera lanari buruzko bi iritzi kontrajarri zabalduko dira: gizakiaren esentzia bera dela dioena (gizarte industrial eta landatarra) eta zitala eta esklaboen betebeharra dela dioena (aristokrazia).
Teogoniaren idazlea dela, unibertsoaren eta jainkoen genealogia azaltzen duena.
Gaur egungo adituek bere poesia Homerorenaren guztiz kontrakoa dela esaten dute. Homeroren obrekin batera kultura grekoaren oinarria sortu zuten.
Idazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan oso hauek iritsi dira:
Zatika iritsi dira:
- Eoiae handiak (agian Teogonia lanaren jarraipena)
- Zeixen ezteiak
- Melanpodia
- Piritooren jeistea
- Lan handiak
- Ornitomantzia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 76. araua
- ↑ «Hesiod, Works and Days, line 654-660» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hesiodo |