Ianire de Andres
Itxura
Ianire de Andres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa Kataluniako Unibertsitate Irekia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Kidetza | Aldiri. Arkitektura eta abar Udako Euskal Unibertsitatea |
Ianire de Andres Olabarria (Markina-Xemein, 1986) euskal arkitektoa da, "Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko dinamizatzaileetako bat da eta erredakzio-kontseiluko kide.[1] Arkitekturaz gain beste hainbat diziplina ere ukitzen ditu aldizkariak, besteak beste, hirigintza, artea, ekologia, paisaia, eraikuntza, geografia eta soziologia.[2][3]
TIPI kooperatiban ere aritzen da, komunitateetarako hirigintza lantzen, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren; adibidez, artikulu hauetan idatzi du gai horri buruz:
- Zenbateko eragina du iruditegi kolektiboak gure espazioen erabileran? Markina-Xemeingo "Zelaia" espazio publikoaren azterketa-kasua (2019)[4]
- Haurren hiria, sorleku ala gotorleku? jolaslekurik gabeko hirian ezin haurrik hezi (2016)[5]
- Leku komun gutxi hainbeste espazio publikoren artean (2015)[6]
Hezkuntza eta espazioari buruzko zenbait jardunalditan ere parte hartu izan du, Iruñean, esaterako, 2018an Ula Iruretagoienarekin eta 2019an.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ianire de Andres: “Txikitasunetik aritzeak ez du oztopatu mamiaren sendotasuna” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ Larretxea, Uxua. (2010-03-07). «Eraikinek euskaraz hitz egiten dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ormaza, Anartz. (2020-02-05). Aldiri, diez años dedicados a la arquitectura. Radio Euskadi.
- ↑ 38. ZENBAKIA. “MEMORIAREN ESPAZIOA” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ 27. zenbakia: “Hezkuntzaren arkitektura” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ 23. zenbakia: “Pribatu/Publiko” – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «XXI. Jardunaldiak, martxoak 7» consejoescolar.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).