Ibiltzeko errota
Ibiltzeko errota (ingelesez, treadwheel) Sir William Cubitt britainiar ingeniariak asmatutako aparatu bat izan zen, eskailera zirkular jarrai moduko bat, presoak lekualdatu gabe ibili eta ibili zitezen[1].
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Presoak esklabo erabiltzea, lanean jartzea eta haien jardunari etekina ateratzea aspaldidanik egin izan zen. Antzinaroan noriei eragitera edo galeretan arraunean aritzera behartzen zituzten eta Erdi Aroan, katedralak eraikitzeko adibidez, poleei tiratu eta harriak jasotzera kondenatzen zituzten[1]..
Sir William Cubitt
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cubitt beste hainbat lanengatik egin zen ezagun, garaiko ingeniaritza obra nagusietan parte hartu baitzuen. Horri esker lortu zuen sir titulua eta Ingeniari Zibilen Institutuko presidente izatea, besteak beste. Kanalak, dikeak, trenbideak... eraikitzen lagundu zuen eta Londresko Hyde Parkeko Crystal Palace ezagunaren eraikuntzan bera izan zen ingeniari buru[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1818an, tramankulua Bristolgo kartzelan probatu zuten lehenengoz. Dozenaka preso horzdun arrabol erraldoira igotzen ziren batera eta, hankei eraginez, zilindroa biratzen hasi eta sistema martxan jartzen zen. Ingelesez treadmill edo ibiltzeko errota deitu zioten Cubitten asmakizunari. Eta gaur egun ere berdin esaten diete gimnasiotan egon ohi diren oinez edo lasterka ibiltzeko zintei[1]..
Gailuan ibiltzea ez zen hautazkoa presoentzat, zigorraren parte baizik. Iturrien arabera, presoen makinan pasatzen zuten denbora ez zen finkoa, baina hamar orduko jardunaldi luzeen berri eman izan du zenbaitek. Lan saio horietan bost kilometro egitera iristen omen ziren[1]..
Presoak gurpilari bueltaka aritzea eraginkorra zen, izan ere, tokitik mugitu gabe, kondenatuak nekatu eta otzantzea lortzen zuen arrabolak. Baina berehala konturatu ziren, presoak punitzeaz gain, bazegoela beste probetxu bat ateratzea errota hari. Ura batetik bestera mugitzeko edo alea ehotzeko erabiltzen hasi ziren, esaterako[1]..
Tramankulua gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kartzelarako asmatutako gailu hura gaur egun gimnasioetan dauden makina askoren aitzindari izan zen[1]..