Ihesa
Itxura
Ihesa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Jim Thompson (1959) |
Argitaratze-data | 1958 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Getaway |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | New American Library (en) |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Ihesa |
Itzultzailea | Juantxo Ziganda |
Argitaratze-data | 1991 |
Bilduma | Sail beltza |
Orrialdeak | 247 |
ISBN | 978-84-87484-07-0 |
Ihesa (jatorrizko izenburua: The Getaway) Jim Thompson idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri bat da. 1959an argitaratu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doc McCoy hamar urteko espetxealdia betetzen ari da. Carol bere emazteari esker, gizon boteretsu batek behin-behineko askatasuna lortzen dio, banku bat lapurtzearen baldintzarekin. Lapurretan bankari bat eta lapurretako bat hiltzen dira. Docek beste lapurra, Rudy Torrento, hiltzen saiatzen da eta, nahiz eta Docek kontrakoa uste izan, bizirik ateratzen da. Doc eta Carol Kaliforniarako ihesa hasten dira, Mexikora heltzeko. Ihesean oztopo asko gainditu beharko dituzte, polizia eta Rudy atzetik dabilzkielako.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carter 'Doc' McCoy: protagonista.
- Carol McCoy: Doc McCoyren emaztea.
- Rudy Torrento: lapurretako kidea. Docek bera hiltzeko saikera egiten du, baina bizirik ateratzen da, nahiz eta Dockek hilda dagoela uste izan.
- Frank Jackson: Rudyren laguntzailea lapurretan. Rudyk hiltzen du lapurreta egin eta berehala.
- Jack Beynon: gizon boteretsu eta ustela. Doc espetxera ateratzen du banku bat lapurtzearen baldintzarekin. Carolek hiltzen du euren artean maitasuna zegoela iradokitzeagatik.
- Harold Clinton: albaitaria. Docek bahitzen du, ihes egiteko. Bere emaztearen jarrera ikusita, bere burua hil egiten du.
- Fran Clinton: albaitarien emaztea. Bera ere bahitzen du Doc McCoyk. Docez maitemintzen da.
- Ma Santis: Doci eta Caroli laguntzen dien emakumea, ihes egiteko. Gaizkile baten alaba, gaizkile baten emaztea eta sei gaizkileren ama.