Edukira joan

Ilargia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Lurraren ilargiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «satelite».
Ilargia ☾
Ilargi betea
Ilargi betea Lurretik ikusia ipar hemisferiotik
Ezaugarri orbitalak
Perigee362600 km
(356400370400 km)
Apogee405400 km
(404000406700 km)
384399 km  (0.00257 AU)[1]
Eszentrikotasuna0.0549 [1]
27.321661 d
(27 e 7 o 43.19 min 11.5 s[1])
29.530589 d
(29 e 12 o 44 min 2.9 s)
Batezbesteko abiadura orbitala
1.022 km/s
Makurdura orbitala5.145° ekliptikara[2]
Erreboluzio orbital batetik erregresioa 18.6 urtero
Perigeearen argumentua
Erreboluzio batetik progresatzen 8.85 urtero
Zeinen sateliteLurra[3]
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
1737.1 km  (0.273 Lur)[1][4][5]
Ekuatoreko erradioa
1738.1 km  (0.273 Lur)[4]
Poloko erradioa
1736.0 km  (0.273 Lur)[4]
Zanpaketa0.0012[4]
Zirkunferentzia10921 km  (ekuatorean)
Gainazal azalera
3.793×107 km2  (0.074 Lur)
Bolumena2.1958×1010 km3  (0.020 Lur)[4]
Masa7.342×1022 kg  (0.012300 Lur)[1][4]
Batezbesteko dentsitatea3.344 g/cm3[1][4]
0.606 × Lurra
Gainazal grabitatea
1.62 m/s2  (0.1654 g)[4]
0.3929±0.0009[6]
2.38 km/s
Errotazio periodo siderala
27.321661 d  (sinkronoa)
Ekuatoreko errotazio abiadura
4.627 m/s
Albedoa0.136[7]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Ekuatorea 100 K 220 K 390 K
85°N  150 K 230 K[8]
Diametro angeluarra
29.3 to 34.1 Arku minutu[4]
Atmosfera[9]
Gainazaleko presioa
  • 10−7 Pa (1 picobar)  (egunean)
  • 10−10 Pa (1 femtobar)   (gauean)
Osaera

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Eguzki Sistemako bosgarren sateliterik handiena da, eta handiena, orbitatzen duten planetaren tamainaren arabera. Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da (ezagutzen ditugunen artean), Jupiterreko Ioren ostean. Ilargiaren eta Lurraren artean 384.400 km daude.[1] Urtero, distantzia hori 3,82 ± 0,07 cm handitzen da, baina ratioa ez da konstantea.[10] Orbita eliptikoa du: distantziarik txikiena —perigeoa— 356.000 kilometro da, eta handiena —apogeoa— 406.000 kilometro.

Teoria nagusiak dio Ilargia orain dela 4.500 milioi urte sortu zela, Lurraren sorreratik oso gertu. Hainbat hipotesi daude jatorriaren inguruan: azalpenik hedatuenak dio Ilargia Marteren tamaina zuen Tea izeneko planeta batek Lurraren aurka kolpatzean sortutako hautsetik sortu zela.

Ilargiak Lurrarekiko errotazio sinkronikoa du, eta beti erakusten du aurpegi bera, edo gertuko aurpegia, itsaso ilun bolkaniko eta inpaktuzko kraterren eremu altuen artean. Eguzkiaren ostean ikus daitekeen objekturik distiratsuena da, Lurraren gainazalaren argiztatzeari dagokionez. Haren gainazala benetan iluna da (oso zuri argia dela eman badezake ere), asfalto gastatua baino distira pixka bat handiagoarekin. Ilargia Lurretik itxura desberdinekin ikus daiteke eta fase direitze: ilgora[11], ilbehera, ilberria eta ilbetea dute izena.[12] [13] Ilargialdiak 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo ditu. Ziklo erregular horiek Ilargia kultur eragin esanguratsu bilakatu dute, Antzinarotik hizkuntza, egutegi, arte eta mitologian handia baita.

Ilargiaren grabitazioaren eraginak itsasoko mareak, lur mareak, eta egunaren luzatze txikiak sortzen ditu. Ilargiaren gaur egungo distantzia orbitala Lurraren diametroaren tamaina baino hogeita hamar aldiz handiagoa da, eta zeruan duen tamaina erlatiboa ia-ia Eguzkiaren parekoa da. Horregatik, eguzki eklipse bat gertatzen denean, Ilargiak osorik estaltzen du Eguzkia. Fenomeno horrek ez du etorkizun urrunean segituko. Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia zuzena 3,82 ± 0,07 zentimetro handitzen da urtero, baina ratio hori ez da konstantea.

1959an Sobietar Batasunaren Luna programa Ilargira espazio-ontzi ez-tripulatu bat bidali zuen lehenengo herrialdea izan zen; Ameriketako Estatu Batuek NASAko Apollo programarekin gizaki bat jarri zuen Ilargian, lehen bidaia tripulatuaz (Apollo 8, 1968an) eta sei Ilargiratzez, 1969 eta 1972 artean, horietatik lehenengoa Apollo 11rena. Misio horiek 380 kg Ilargi arroka ekarri zituzten, Ilargiaren historia geologikoa ulertzeko oso baliagarriak. 1972ko Apollo 17aren ostean ez da berriro gizakirik joan Ilargira, nahiz eta hainbat misio egon diren, baita Europa zein Txinaren aldetik ere.

Ilargi hitzaren inguruan hainbat etimologia proposatu dira. Il- eta -argi hitzen baturatik etor litekeelako ustea hedatuta dago, baina eztabaidak egon dira il edo hil hitzak zer esan nahi duen zehaztean. Koldo Mitxelenak dioenez, aitzineuskaraz *(h)il(e)-argi esaten zen.[14]

C. C. Uhlenbecken arabera, ilargi hitzetik eratorria da hila,[15] baina Yuri Zitsarren iritziz, ez[16]: haren ustez, hil hitzak heriotza esan nahi du hor, eta heriotza bera gauaren baliokide izan liteke. Hau da, agian esanahia gaueko argia da.

Azken etimologia horren arabera, ilargia hitza hildakoen gurtzarekin lotuta egon liteke, sinonimo gisa erabiltzen baitira, ilargia tabua bailitzan, argizari eta goikoa hitzak. Argizaria ere hildakoak gogoratzearekin lotuta dago.

Azkue[17], Schuchardt[18] eta Vinsonen[19] arabera, ill hitza bera aitzinako ilargi hitzaren sinonimoa da, eta argi hitza gehitu bide zitzaion ondoren, ilargiaren argia esateko (gaztelaniaz: luz de luna, ingelesez: moonlight). Zitsarren arabera, argia gehitzea ez da oso logikoa objektua bera izendatzeko, eta hilabete hitza ilgora eta ilbeheraren parekoa izan liteke.

Mailegu bidez iritsi dira halaber Ilargia izendatzeko erabiltzen diren hainbat adjektibo, hala nola lunar eta selenita. Lehenengoa latinezko Lunatik dator: hortik eratortzen da apoluna terminoa, adibidez. Bigarrena antzinako grezieratik dator, Σελήνη: bertatik Ilargia aztertzen duen zientzia eratorri da, selenografia, adibidez.

Greziarren arteko Artemisa Ilargiaren andregoikoa eta Antzinako Erromako Diana parekoak dira, eta askotan Cynthia gisa izendatzen ziren. Hortik periziontio hitza, adibidez, eratorri da.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ilargiaren gaineko zortzi datu.
Ilargiaren eboluzioa eta ibilbide bat Ilargitik (euskarazko azpitituluak)

Ilargiaren sorrerarako hainbat mekanismo proposatu izan dira. Sorrera hori orain dela 4.527 ± 10 milioi urte izan zen, Eguzki Sistemaren sorreratik 30-50 milioi urte pasa ondoren.[20] Rick Carlsonek egindako azken ikerketen arabera, agian adin hori txikiagoa da, 4.400 eta 4.450 milioi urte artekoa.[21] [22] Proposaturiko mekanismo horietako batean, Ilargia Lurraren azaletik banatu zen indar zentrifugoaren eraginez[23] (proposamen horrek Lurraren hasierako biraketa abiadura oso handia eskatuko luke).[24] Beste baten arabera, Ilargia aurretik sortu zen eta Lurrak grabitazionalki harrapatu zuen[25] (horretarako, Lurraren atmosfera ikaragarri handia beharko litzateke, pasatzen den Ilargiaren energia disipatzeko).[24] Hirugarren hipotesi batek dio Lurra eta Ilargia aldi berean sortu zirela, disko akrezional beretik (baina horrek ez du azaltzen zergatik diren Ilargian metal gutxiago).[24] Hiru hipotesiok ez dute ondo azaltzen Ilargia-Lurraren arteko momentu angeluarra.[26]

Gaur egungo hipotesi hedatuenak dio Lurra-Ilargia sistema inpaktu erraldoi baten ondorioz sortu zela: Marteren tamaina duen gorputz batek (Tea izenekoa) proto-Lurra sortu berriarekin talka egin zuen, materiala orbitara bidaliz eta hortik Ilargia sortuz.[27][28]

Ilargiko antzinako rift haranak

Hipotesi horrek dugun froga hobeto azaltzen du, baina ez da perfektua. 1984ko urrian ospatu zen Ilargiaren jatorriari buruzko konferentzia baten aurretik, Bill Harmann, Roger Phillips eta Jeff Taylorrek ilargia ikertzen duten beste zientzialari batzuei erronka bota zien: "Hemezortzi hilabete dituzue. Itzul zaitezte Apolloren datuetara, itzul zaitezte zuen ordenagailuetara, egin ezazue egin beharrekoa, baina zeuen burua berreraiki. Ez etorri gure hitzaldira, ez baduzue Ilargiaren jaiotzari buruz ezer ere esateko." 1984an Konan (Hawaii) ospatutako konferentzian inpaktu erraldoiaren hipotesia atera zen garaile.

« Konferentziaren aurretik hiru teoria "tradizionalen" defendatzaileak zeuden, eta pertsona gutxi batzuek inpaktu erraldoiaren teoria serioski hasten hasian ziren, baina erdian gehiengo apatiko bat zegoen, eztabaida hori inoiz konponduko ez zela uste zuena. Ondoren funtsean bi talde zeuden: inpaktu erraldoiaren eremua eta agnostikoa. »

—Dana Mackenzie[29]


Inpaktu erraldoiak Eguzki Sistemaren hasierako fasean oso ohikoak zirela uste da. Ordenagailu bidez egindako simulazioek erakusten dute teoria hori Lurra-Ilargia sistemaren momentu angeluarra eta ilargiaren nukleo txikiarekin dela. Simulazio horiek halaber erakusten dute Ilargiaren aurka talka egin zuen gorputzetik datorrela batik bat, eta ez proto-Lurretik. [30] Hala ere, azken aldiko datuek proposatzen dute Ilargia Lurreko materialetik osatu zela, eta ez talka egin zuen gorputzetik.[31][32][33][34] Meteoritoek erakusten dute Eguzki Sistemako barne objektuek, hala nola Martitzek eta Vestak, Lurraren konposaketa ezberdina dutela oxigeno eta wolframio isotopoei erreparatuta, baina Lurrak eta Ilargiak konposaketa isotopiko ia bera dute. Sortzen ari zen Lurraren eta Ilargiaren arteko talka ondoko material baporizatuaren nahasketak konposaketa isotopikoa berdinduko zuela kalkulatzen da,[35] nahiz eta horren gaineko eztabaida irekita dagoen[36]

Inpaktu erraldoi horretan askatu zen energia kopuru ikaragarriak, eta Lurraren materialaren berrelkartzeak Lurraren kanpoko geruza urtu eta magmazko ozeano bat sortuko zen. [37][38] Ilargi soru berriak ere bere ilargiko magma ozeanoa izan bide zuen. Hainbat kalkuluk diote agian haren sakonera 500 kilometrotik Ilargi osoraino izan zela (1.737 km).[37]

Froga ildo asko azaltzeko duen gaitasuna izanda ere, inpaktu erraldoiaren hipotesiak oraindik ere hainbat zailtasun ditu hainbat gako azaltzeko, batez ere Ilargiaren konposizioaren ingurukoak.[39]

2001ean Washingtongo Carnegie Instituteko talde batek inoiz egindako ilargiko arroken neurketa isotopikorik zehatzena argitaratu zuen.[40] Euren harridurarako, talde horrek aurkitu zuen Apollo programak ekarritako arroken sinadura isotopikoa Lurreko arroken bera zela eta, aldi berean, Eguzki Sistemako beste gorputz guztiekiko ezberdina. Ilargiaren material gehiena Tea planetatik zetorrela uste zenez, aurkikuntza ez zen espero zutena. 2007an Kaliforniako Teknologia Institutuko ikerlari talde batek adierazi zuen Tea eta Lurraren artean sinadura isotopiko bera edukitzeko aukerak % 1 baino txikiagoak zirela.[41] 2012an Apolloren laginen titanio isotopoen gaineko analisia argitaratu zen, eta hor ere Lurreko konposaketa bera zegoela aurkitu zuten: horrek zalantzan jarri zuen inpaktu erraldoiaren teoria. Hala ere, teoria horren gainean dauden aldaerek datuok azal ditzakete.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilargiaren barne-egitura
Ilargiaren azalaren regolito baten osaketa[42]
Konposatua Formula Osaketa
Maris Terrae
silizea SiO2 % 45.4 % 45.5
alumina Al2O3 % 14.9 % 24.0
Kare CaO % 11.8 % 15.9
burdin oxido (II) FeO % 14.1 % 5.9
magnesia MgO % 9.2 % 7.5
titanio dioxido TiO2 % 3.9 % 0.6
sodio oxido Na2O % 0.6 % 0.6
Guztira % 99.9 % 100.0

Ilargia diferentziatutako gorputz bat da: lurrazal, mantu eta nukleo planetario geokimikoki bereziak ditu. Ilargiak nukleo burdintsu bat du, 240 kilometroko erradioarekin, eta kanpo nukleo fluido bat, burdin urtuz osatua, gutxi gorabehera 300 bat kilometrokoa. Nukleo horren inguruan partzialki urtua dagoen 500 kilometroko erradioko geruza bat dago.[43] Egitura hori kristalizazio frakzionatuaren ondorioz sortu zela uste da, orain dela 4.5 milioi urte sortutako magma ozeano batetik.[44] Magma ozeanoaren kristalizazioak mantu mafiko bat sortu zuen olibino, klinopiroxeno eta ortopiroxenoen prezipitazioaren bidez. Magmaren hiru laurden kristalizatu zirenean, dentsitate txikiagoko plagioklasa mineralak sortu ziren eta lurrazalean flotatzen hasi.[45] Kristalizatu ziren azken likidoak hasieran lurrazala eta mantuaren artean geratu ziren txertatuta, beroa sortzen duten elementu askorekin.[1] Orbitatik egindako mapa geokimikoek erakusten dute gainazala batez ere anortositaz osatuta dagoela,[9] eta ilargi arroken laginek erakusten dute erupzioetako labek mantuko urtze partzialaren eraginez sortu zirela, mantuaren egitura mafikoaren konposizioa baieztatzen dute. Lurraren mantuan baino burdin gehiago dago Ilargian.[1] Teknika geofisikoek erakusten dute Ilargiaren gainazaleko geruzak gutxi gorabehera 50 kilometroko lodiera dituela.[1]

Ilargia Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da, Ioren ostean.[46] Hala ere, Ilargiaren barruko nukleoa txikia da, 350 kilometro inguruko erradioarekin (edo gutxiago),[1] Ilargiaren erradioaren % 20. Haren konposaketa ez da ondo ezaguna, baina ziurrenik burdin metalikoa da, sufre eta nikel aleazio txikiarekin. Ilargiaren errotazioaren inguruko analisiek haren nukleoa partzialki urtuta dagoela erakusten dute.[47]

Azaleko geologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ilargiaren geologia»

Ilargiaren geologiak hainbat antzekotasun ditu Lurrarekiko, batez ere konposizioari dagokionez, baina alde esanguratsuak daude. Ilargiak ez du atmosfera garrantzitsurik[48] eta, beraz, ez dago klimari loturiko higadurarik, grabitate indarra txikiagoa da eta Lurra baino azkarrago hozten da. Ilargian, gainera, krater ugari daude, inpaktuen ondorioz.

Ilargiaren historia geologikoa 6 ataletan banatzen da. Lehenengoa orain dela 4.600 milioi urte hasi zen, Ilargia Lurraren inguruan biraka hasi zenean[49]. Lurraren grabitatearen eraginez Ilargia elipsoide bihurtu zuten.

Ondoren, ozeanoko magma kristaldu zen. Momentu horretan, olibino eta piroxeno mineralak sortu ziren. Dentsitatea zela eta, hondoratu eta gainean feldespatoak mendiak sortu zituen. Oraindik ezagutzen ez den sakoneran norita eta troktolita magmak sortu ziren eta horiek plutoiak sortu zituzten. Orain dela 4.000 milioi urte krater erraldoiak sortu ziren. Gaur egungo ilargi-itsasoak arroka plutonikoz osatuta daude. Goi Inbriar garairaino hedatu zen hori, orain dela 3.200 milioi urte. Garai hartan bulkanismoa egon zen, piroklastoak ehunka kilometrora jaurtitzen. Horren ondoren, meteoritoen inpaktuak baino ez dira gertatu, adibidez Copernicus kraterra eta Tycho kraterra.

Sakontzeko, irakurri: «Ilargiko itsasoak» eta «Ilargiko itsasoen zerrenda»

Begi hutsez ikusita, Ilargiko itsasoak gune ilunak dira, basaltoz eginikoak. Haien formazioa Geologia atalean deskribatuta dago. Ilargiaren azaleraren % 16 estaltzen dute eta ilunagoak dira, gainontzeko aldeetan dagoen erregolitoak baino distira gutxiago ematen duelako. Erregolito hori meteoritoen inpaktuz sortu da.

Kontrakoa pentsa badaiteke ere, Ilargiko itsasoak ez daude modu uniforme batean sakabanatuta, ia guztiak guk ikusten dugun Ilargiaren aldean baitaude. Hori Lurraren grabitatearen efektua da, itsasoko lurrek dentsitate handiagoa izanda, errazagoa baita grabitate zentrorantz jotzea.

Itsasoez gain, ozeano bat, badiak eta urmaelak ere izendatzen dira, tamainen arabera. Izena antzinako ikerlariek emanak dira, benetako itsasoak zirela uste baitzuten. Handiena Oceanus Procellarum edo Ekaitzen Ozeanoa da, 2.568 km-ko diametro maximoarekin.

Ilargiaren alde ezkutuan kokatzen den Daedalus kraterra.

Kraterrak asteroide batek ilargia jotzean sortzen dira[50]. Txikienek metro bateko tamaina dute eta handienek, 1000 km. Apollo misioak arrokak jaso zituen arte, krater askoren jatorria agian sumendiak zirela uste zen. Inpaktuak 20 km/s-ko abiaduran gertatzen dira eta modu horretan meteoritoa bera suntsitzen da. Hala ere, haren masa baino 10.000 aldiz arroka gehiago jaurtitzen du kanpora, kraterra eta inguruko erregolitoa sortuz[51].

Talka kraterren eraketa Ilargiko prozesu geologiko nabarietako bat da, haren lurrazalean berebiziko eragina duena.[52] Talka krater deritzogu kometa batek edo asteroide batek satelitearen lurrazalaren aurka talka egitean sortzen den kraterrari. Lurretik beha dezakegun Ilargiaren aldean, kilometro bat baino gehiago duten 300.000 krater inguru daudela baieztatzen dute zientzialariek.[53] Krater horiek Ilargiaren denbora lerro geologikoan garai bati hasiera edo amaiera emateko baliatzen dira sarritan, Nectaris, Imbrium eta Orientale adibidez. Horiek altxarazitako materialez osaturiko eraztun inguratzaileek bereizgarri egiten dituzte, ehunka edo milaka kilometroko diametroa dutenak eta eiekzio-biltegiez osaturiko plataforma zabal batekin lotura dutenak.[54]

Bestalde, atmosferarik ez izateak, eguraldi aldaketen gabeziak eta martxan dauden prozesu geologikorik ez egoteak mesede egin die kraterrei, hobeki iraunarazi baititu. Eraztunetako arro gutxi batzuk datatu badira ere, nahikoak izan dira garai geologikoen arteko banaketa erlatiboak egiteko. Talka kraterrak oso garrantzitsuak dira lurrazalaren datazioa egiterakoan: izan ere, talka horiek erritmo ia konstantean gertatzen direnez, eremu batean dagoen krater kopurua behatuz lurrazal horren adina zehaztu daiteke.[54] Apollo misioak satelitera bertaratu zirenean, besteak beste, talken ondorioz sortutako arroka burdinurtuak bildu zituzten eta gerora, Lur planetan arroka horiei azterketa zehatzak egin zitzaizkien. Azterketa horiei esker, arroka mota horiek 3,8 eta 4,1 mila milioi urte dituztela jakin zen. Datu horietan oinarrituta, Ilargiak hainbat tamainatako gorputzen bonbardaketa berantiarra jasan zuela proposatu da.[55]

Ilargiko zirimolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Reiner Gamma Ilargiko zirimola, esan bezala, albedo altuko eremu bat izateak nabarmendu egiten du.

Ilargiko zirimolak satelitearen lurrazalean aurki daitezkeen gune bitxi edo enigmatiko batzuk dira. Gainerako guneetatik bereizten dituzten ezaugarriak albedo altua, gazte tankera (begi hutsez ikusita, haien ezaugarriak erregolito gazte batek dituenaren antzekoak dira) eta gehienek dituzten forma bihurgunetsuak dira. Sortzen duten distira sarritan nabarmendu egiten dute inguruan dituzten albedo baxuko eremuek. Eremu horiek zirimolen artean sigi-sagaka topa daitezke.

Uraren presentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur likidoak ezin du Ilargiaren lurrazalean iraun. Eguzki-erradiazioaren eraginpean dagoenean, ura azkar batean deskonposatzen da, fotolisi izeneko prozesu baten bidez. Hala, deskonposatutako ura espazioan galtzen da. 1960ko hamarkadatik aurrera, zientzialariek beste hipotesi bat azaldu zuten: talka-kometen eraginez edo oxigeno ugariko arroketako oxigenoa Eguzki haizeek ekarritako hidrogenoarekin erreakzionatzearen ondorioz, baliteke Ilargian ura izotz egoeran egotea eta beti gaua den krater hotzetan irautea.[56][57] Hipotesi hori kontuan hartzekoa da: izan ere, azken simulazioen arabera, Ilargiaren lurrazaleko 14.000 km2 inguru beti ilunpean daude.[58] Ur erabilgarria Ilargian aurkitu ahal izateak berebiziko garrantzia izan lezake etorkizunean satelitean sortu nahi diren bizilekuentarako, ura eskuratzea merkeagoa izango litzatekeelako: Lurretik hara eraman behar izatea, ziurrenik, oso garestia izango da.[59]

Urteetan zehar ikerketak egiten ibili ondoren, Ilargiaren lurrazalean uraren arrastoak daudela frogatutzat jo da.[60] 1994an Clementine zundaren radar biestatikoak lurrazalean urezko poltsa txiki eta izoztuak zeudela erakutsi zuen. Haatik, Areciboko irrati-teleskopioaren bidez geroago egin ziren behaketa batzuek aurkikuntza zalantzan jarri zuten, poltsa horiek agian talka-krater gazteetatik askatu ziren arrokak direla ikusi baitzen.[61] 1998an, Lunar Prospector espazio-ontziaren neutroi espektrometroak poloetatik hurbil zeuden zenbait lurretako erregolitoen azpian, metro batera bitarteko sakoneran, hidrogenoaren presentzia nabaria zegoela erakutsi zuen.[62] Apollo 15 misioa Ilargira joan eta bertako laba bolkanikoaren zenbait aztarna ekartzean, haietan uraren arrastoak zeudela jakin zen.[63]

2008an jaurti zen Chandrayaan-1 indiar espazio-ontziak egiaztatu zuen Ilargiaren lurrazalean ura dagoela, izotz eran. Horretarako, bere baitan zuen "Ilargiko Mineralogia Mapeatzailea" izeneko tresna baliatu zuen. Espektrometroak hidroxilora zuzendutako xurgapen-lerroak atzeman zituen islatutako eguzki-argian, hala, satelitearen lurrazalean ur izoztua dagoela egiaztatuz. Espazio-ontziak gauzatutako ikerketei esker, badakigu uraren kontzentrazioa handia izan daitekeela, zehazki, 1.000 ppm-ra iritsi daiteke.[64] 2018an, bi poloetatik 20º-ko latitudean ur izoztua dagoela jakin zen, mapeatzailearen islapen espektroak itzalpean dauden eremuetatik jaso zuen zeharkako argiari esker.[65] 2009an LCROSSek 2.300 kg-ko gorputz bat jaurti zuen beti ilunpean dagoen krater polar batera eta sortutako talkak gutxienez 100 kg ur askatu zituen espaziora, luma bat sortuz.[66][67] LCROSSek batutako datuen beste azterketa batek atzemandako ur kantitatea 155 ± 12 kg-koa izan zela dio.[68]

2011ko maiatzean, Ilargitik jaso zen 74220 laginean 615-1410 ppm ur atzeman zen, laginak zituen inklusioetan.[69] Titanioan aberatsa zen lagin hori ez zen edozein, izan ere, "Beira laranjadun lurzorua" izenarekin ospetsu egin zen, 1972an Apollo 17 misioak Lurrera ekarri bezain laster. Inklusio hauek Ilargian duela 3.7 mila milioi urte jazo ziren erupzio leherkorrei esker eratu ziren. Aipatu dugun kontzentrazioari dagokionean, alderaketak egiten hasiz gero, konturatuko gara Lurraren goi-mantuan dagoen magmaren kontzentrazioaren parekoa dela. Berri honek ez du itxaropen handirik sortuko etorkizuneko Ilargiko biztanleengan, izan ere, lagin hau sakonera handian sortu zen eta inklusioak atzematea biziki zaila da, aipatu duguna atzemateko 39 urtek igaro behar izan dute, gaur egungo teknologiarekin. Hau da, etorkizuneko Ilargiko biztanleek ura nahi badute, egun dakigunaren arabera, zaila gertatuko zaile Ilargian bertan eskuragarri atzematea. Hori bai, aurkikuntza honek Ilargiaren geologiaren esparruan garrantzi nabarmena izan zuen.

Ilargiko Mineralogia Mapeatzaileak (M3) 2018ko abuztuan, aurrez bildutako aztarnak aztertzean, Ilargiaren lurrazalean ur izoztua dagoela erakusten duen "behin-betiko ebidentzia" jakitera eman zuen.[70][71] Eskuratutako datuei esker, ur izoztuak sortzen dituen islapen "sinadura" bereizgarriak aurkitu ziren. Sinadura berezi hauei esker, aurrez bildutako edo ikusitako aztarnak hautsa edo bestelako substantzia islatzaile bat ezin izan eta zalantza barik, ura direla jakin zen.[72] Aurkikuntza egiteko baliatu ziren aztarnek Ipar eta Hego poloetan zuten jatorria, alabaina, Hego poloan ur-biltegi gehiago daude, bertako krater askotara ez delako nehoiz argia iristen eta beraz, urak ezin duelako lurrundu.[70][72] 2020ko urriaren 27an SOFIA misioak konfirmatu zuen Clavius kraterrean ura dagoela, 100 eta 412 ppm artean, gutxi gora behera litro herena arroka metro kubiko batean[73][74].

Grabitazio-eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilargiaren grabitate mapa, GRAILek eskainia.

Ilargiaren grabitazio-eremua satelitean orbitatzen diharduten espazio ontziek eta satelite artifizialek igorritako irrati-seinaleen Doppler desplazamendua aztertuz neurtu da. Ilargiaren grabitazioaren ezaugarri nagusia masa kontzentrazioak dira, grabitazio-anomalia positibo handiak dira, talka-eremu erraldoi batzuekin lotuak daudenak. Haien sorrera laba basaltikoaren fluxu dentsoek eragin zuten, arro erraldoiak bete zituztelako.[75][76] Anomalia hauek eragin nabarmena dute satelitea orbitatzen duten espazio-ontzien orbitetan. Hala ere, aipatu beharra dago zenbait misterio oraindik ere argitzeke daudela Ilargiaren eremu grabitatorioari dagokionean: esandako laba fluxuek ezin duten azaldu eremu grabitatorioa bere osotasunean eta badira zenbait masa kontzentrazio ez daudenak bolkanismoari loturik.[77]

Eremu magnetikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren eremu magnetikoaren intentsitatea 1-100 nanotesla artekoa da, Lurrak duena baino ehun aldiz ahulagoa. Ilargiak ez du bi poloko eremu magnetiko globalik, lurrazalaren magnetizazio soil bat baino ez du. Magnetizazio hori aspaldian eskuratutakoa izatea da aukerarik logikoena, dinamo bat martxan zegoen garai batean.[78][79] Bestalde, baliteke egun duen magnetizazioaren zati bat beste argizagien kontra eduki zituen talken ondorioa izatea, hauek plasmazko hodei handi bat sortzen baitute, hedatzen joaten dena. Aipatutako hipotesia behaketek babesten dute, izan ere, talka-krater handien antipodetan lurrazalaren magnetizazioa askoz handiagoa da.[80]

Apollo 17 misioko astronautek egindako zirriborroa. Ilargiaren atmosfera beranduago ikertuko zen, LADEEren bidez.[81][82]
Ilargian gizakiaren eraginak atzeman daitezke, Apollo 17 misioa bertara joan zenean sortu zituenak adibidez. Gizakiak bertan utzi zuen oinatz sinbolikoa dugu irudian. Ilargian haizerik ez dagoenez, bertan jarraituko du denbora luzez.

Ilargiak atmosfera arbuiagarri edo hutsal bat du, bere grabitate baxuak ez diolako molekulak haren lurrazalaren inguruan mantentzen uzten, hala, gasezko geruza sendo bat eratzeko.[83][84] Aipatu beharra dago, 2015ean Columbiako eta Ouluko unibertsitateetako astronomoek gure sateliteak hauts-hodei iraunkor bat duela frogatu zutela, hodei hau satelitearen ingurutik kometak igarotzean askatutako partikulei esker sortu zela baieztatu zuten.[85] Atmosferaren osaerari dagokionean, oraindik ez da bere osotasunean ezagutzen. Apollo programa dugu satelitearen atmosferaren inguruko zenbait zehaztapenen iturria, hark esan baitzuen Ilargiaren atmosferan helio eta argon atomoak daudela.[86][87] 1988an, Lurretik egin ziren zenbait behaketei esker egun badakigu sodio eta potasio ioiak ere badituela.[88] Sateliteak haren lurrazalean dituen gas gehienak bere barnealdetik datoz.[89]

Gas molekulen agitazio termikoak bi eragile nagusi ditu: eguzki-erradiazioa eta molekulen artean gertatzen diren ausazko talkak.[90] Lur planetaren atmosferako molekulek ehunka metro segundoko abiadura eduki ohi dute, baina zenbait kasu berezietan 2.000 eta 3.000 m/s bitarteko abiadura dutenak ere aurki daitezke.[91] Hala ere, planetaren ihes-abiadura 11.200 m/s-koa denez, partikula hauek ezin dute inoiz ihes egin atmosferatik.[92] Ilargiaren grabitatea gure planetarena baino sei aldiz baxuagoa denez, haren ihes-abiadura 2.400 m/s ingurukoa da, hortaz, partikularik azkarrenek ihes egin ahal izan zuten antzina, Ilargiak atmosfera egonkor bat izan bazuen. Gasen zinetikaren teoria jarraituz, partikula azkarrenek albokoen abiadura ere areagotuko lukete, hala, atmosferaren galera prozesua bizkortuz. Ilargiaren atmosfera desagertzeko prozesuak ehunka milioi urte iraun zituela kalkulatzen da.[93][94]

Ilargiaren atmosfera ia hutsala denez, gure astronautek satelitearen lurrazalean ibili nahi badute, gasen horniduraz arduratzen diren sistema autonomoak ezinbestekoak dira. Sistema hauek P.L.S.S. siglen bidez ezagutzen dira.[95] Atmosferaren gabezia dela eta, Eguzkiak igortzen dituen erradiazio ultramoreak eta gamma izpiak satelitearen lurrazaleraino iritsi daitezke, indar betean. Horregatik, astronautek ibilaldi bat egin nahi badute satelitearen lurrazalean, arropa prestatua behar dute erradiazio horiek eragiten dituzten kalteak saihesteko.[96]

Ilargiaren atmosfera ahulean, edozein aldaketa txikik ondorio nabarmenak sor ditzake. Astronautak bertan egote hutsak atmosferaren gune horretako presioa eta osaera aldatzen du, astronautek askatutako gasek edo EVA bat egiten den bakoitzean modulutik irtendakoek aberastu egiten dutelako gasezko geruza.[91] Hainbestekoak dira eragin hauek, ezen zenbait zientzialariren ustez balitekeen hirurogeita hamarreko hamarkadan lurreratu zen Ilargiko espedizioak satelitearen atmosferan kutsadura sortu izana, agian, Ilargiak berez zuen atmosferaren masaren balio berdinekoa.[91] Gas hauek, teorian, ia erabat desagerturik egon beharko luketen arren, zenbait adituren aburuz espedizioak utzitako hondarrek ez dute utziko Ilargiaren benetako atmosfera ikertzen.[91] Gainera, gizakiak Ilargian beste hainbat zakar ere utzi ditu, atmosferan eragina eduki lezaketenak, besteak beste, satelite matxuratuak, zunden arrastoak eta gizakiak sorturiko zenbait tresna.[97]

Aipatzekoa da, Ilargiaren atmosferak Eguzkitik ere zenbait partikula jasotzen dituela, egunez betiere.[98] Gaua datorrenean, satelitearen atmosferako presioa izugarri jaisten da, zehazki, Lur planetaren atmosferak duen presioaren bi bilioiren balioa edukitzeraino.[90][99] Egunez ordea, atmosfera horrek bere presioa laukoizten du, hori dela eta, Ilargiaren atmosfera ez da egonkorra, satelitearen inguruan dauden eta haren grabitazioaren mende dauden partikulen kontzentrazio bat baizik.[91][100]

Ilargiaren atmosferako ionosferak, gure planetarenarekin alderatuz gero, ez ditu ionizatutako partikula ugari, ostera, energia gutxiko elektroien kopurua handia da. Elektroi hauek satelitearen lurrazaletik askatuak izaten dira, Eguzkiak igorritako izpiek lurrazalaren kontra talka egiten dutenean. Sodioz osatuta dagoen isats bat aurkitu dute zientzialariek gure satelitean, hau Ilargitik irteten diren lurrunek sortzen dute, kometetan gertatzen denaren antzeko prozesu bat jarraituz.[100] Azken ikerketen arabera, Ilargiak ezkutu elektriko bat omen du, Ilargi betea denean bere puntu gorena lortzen duena.[101]

Airerik ez egoteak haizea sortzea galarazten du, hala, higadurarik ez da gertatzen Ilargian eta beraz, Lur planetan hain ohikoa den klastoen garraio eta sedimentazioa ezinezkoak dira bertan.[102] Honek satelitearen irregulartasunak agerian geratzea eragiten du, besteak beste, kraterrak, talken arrastoak edota gizakiak, bertara joan zenean, sortu zituen oin-lorratzak.[103] Airerik ez egoteak soinuaren hedapena ere ezinezko egiten du. Horretaz gain, atmosfera hain ahula izanik, Ilargiak ez du kometen edo asteroideen talken aurrean babes aipagarririk.

Apollo 17 misioak atzemandako hauts laranja, sateliteak antzina izan zuen bolkanismoaren arrasto garbia.

Ilargiaren inguruan bada hautsezko hodei egonkor asimetriko bat, kometetatik eratorritako partikula txikiek osatzen dutena. Jakina da, hogeita lau orduro kometetatik askatutako bost tona partikulak egiten dutela talka Ilargiaren lurrazalaren aurka. Partikula hauek satelitearen lurrazalean dagoen hautsa altxatzen dute, hala, satelitearen inguruan hautsezko hodei bat eratuz. Alabaina, hautsezko hodei hau ez dago uneoro partikula berdinez osatuta, izan ere, partikula bakoitzak hamar minutu inguru irauten ditu airean; bost minutu behar ditu altxatzeko eta beste bost lurrazalera itzultzeko. Hodei aldakor hau 120 kilogramo partikulaz osaturik egon ohi da eta gainazaletik 100 km-ra bitarteko hedadura har dezake. Aipatutako datuak LADEEren Ilargiko Hauts Esperimentuaren (LDEX) bidez eskuratu genituen, zunda hau satelitearen lurrazaletik 20 eta 100 kilometro bitarteko distantzian aritu baitzen azterketak egiten, sei hilabetetan zehar. Zundak, minutuero, 0,3 mikrometroko partikula bat atzeman zuen Ilargiaren atmosferan. Hala ere, zenbait une jakinetan askoz partikula gehiago atzeman ziren, adibidez, Geminidak, Kuandrantidak, Tauridak eta Zentauridak ozar-izarrak jazo zirenean. Atmosferarekin gertatzen den moduan, hautsezko hodeia asimetrikoa da, dentsoagoa baita Ilargiaren egunaren gunearen eta gauaren gunearen arteko mugan.[104][105]

Iraganeko atmosfera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urrian, Marshall Espazio-hegaldien Zentroko eta Houstongo Ilargiaren eta Lurraren Institutuko NASAren ikerlariek aurkikuntza garrantzitsu bat aditzera eman zuten: Apollo misioa Ilargira joan zenean eskuratu zituen magmaren arrastoak oinarritzat hartuz, antzina Ilargiak atmosfera erlatiboki dentso bat izan zuela aurkitu zuten, duela 3 mila edo 4 mila milioi urte, 70 milioi urteko periodo batean zehar. Atmosfera hau Ilargiaren sumendietako erupzio bolkanikoek jaregindako gasen bidez sortu zen eta gaur egun Martek duen atmosferaren lodieraren bikoitza izan zuen. Ilargiaren atmosfera Eguzki haizeek suntsitu zuten eta haren osagai izan zirenak espazioan barrena barreiatu eta bakandu ziren.[106]

Ilargiaren makurdura axiala, ekliptikarekiko, 1.5424º-koa baino ez da, Lurrak aldiz 23.44º-koa du.[107] Hori dela eta, Ilargiak ez du aldaketa handirik pairatzen aldi batetik bestera, Eguzkitik jasotako argiari dagokionean. Gogora dezagun urtaroen sorkuntzan eragin nabarmena duela lurralde batek aldi jakin batzuetan pairatzen duen argiztapen aldaketak.[108] 1994an Clementine zundak hartu zituen argazkien arabera, baliteke Ilargiaren ipar poloan kokatzen diren Peary kraterraren mugako lau gune menditsuak beti argiztaturik egotea, bertan beti eguna izango litzatekeelako. Ez dago mota horretako lurralderik hego poloan. Badira ordea, betiereko gaua pairatzen duten zenbait gune poloetako kraterren hondoetan.[109] "Betiereko iluntasuneko krater" deritzen krater hauek oso hotzak dira, 35 K-eko (-238.15 °C) tenperatura eduki ohi baitute udan, Lunar Reconnaissance Orbiter zundak eginiko neurketen arabera. Hozbero hau da gizakiak sorturiko zunda batek eguzki-sisteman inoiz atzeman duen baxuena, Plutongo lurrazalean bertan atzemandakoa baino baxuagoa.[108] Ilargiaren batez besteko tenperaturak jakinak diren arren, ez dira oso esanguratsuak, izan ere, tenperatura oso desberdinak atzeman daitezke Ilargiaren lurralde batetik bestera, bertan gau edo eguna izan, hozbero arras baxuak edo arras altuak izango dira, hurrenez hurren.[110]

Lurrarekiko harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren aurpegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilargi bakarra al du Lurrak?

Ilargiak errotazio sinkronoa erakusten du, hau da aurpegi bera erakusten dio beti Lurrari. Guk ikusten dugun aurpegia, "aurpegi hurbila" izenez ezagutzen da eta gure aurka dagoena "aurpegi urruna", "aurpegi ezkutua" edo "aurpegi iluna" (nahiz eta argia era jasotzen duen). Aurpegi hurbilarekin alderatuta aurpegi urrunak ia ez du itsasorik.

90° W Aurpegi hurbila Aurpegi urruna 90° E
90° W Aurpegi hurbila Aurpegi urruna 90° E

Ilargiaren mugimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiak, beste argizagi ezagun guztiak bezala, hainbat mugimendu desberdin egiten ditu, periodikoki. Atal honetan lau bereiziko ditugu: Lurrarekiko translazioa, Eguzkiarekiko errotazioa, bere buruaren inguruko errotazioa eta librazioa.

Lurrarekiko translazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiak Lurrarekiko bira osoa egiteko 27,3 egun behar ditu. Orduro Ilargiak atzealdean dituen izarrekiko bere diametro angeluarraren antzekoa den mugimendua jasaten du, hau da, 0,5º. Ilargiak bira hau egiteko satelite gehienek ez bezala ekliptika erabiltzen du eta ez ekuatore planoa.

Gizakiak antzina bere inguruneari buruz egin zituen galderetako batek honela zihoen: Zergatik irteten da Ilargia egunez-egun ortzi-mugatik ordu bat beranduago? Hau behar bezala azaltzeko Ilargiak Lurraren inguruan orbitatzen duela ulertu beharra dago. Lurrak bere ardatzaren inguruan biratuko ez balu, Ilargiaren orbita erraz antzemango genuke, baina hau hala gertatzen ez denez, Ilargiak egunero 12º inguru egiten ditu zeruan. Hala ere, imajina dezagun Lurrak ez duela biratzen bere ardatzaren inguruan, nola ikusiko genuke Ilargia? Ikusgarria izango litzateke, izan ere, bi astetan zehar zeruan mendebaldetik ekialdera higitzen ikusiko genuke, astiro baina gelditu barik eta beste bi astetan zehar desagertuta egongo litzateke, gure planetaren beste hemisferioan ikusiko luketen bitartean.

Alabaina, Lurrak egunero bira bat ematen du bere buruarekiko, hala, Lurrak egunez egun berrogeita hamar minutu gehiago behar ditu Ilargiarekin parez pare egoteko (Ilargia zeruan ikusi ahal izateko), abantaila du, hortaz, Ilargiak. Hori dela eta, Ilargia egunero berrogeita hamar minutu beranduago irteten da zerumugatik.

Aipatutako balioa ateratzea erraza da, kontuan hartzen badugu Ilargiak 28 egun behar dituela Lurraren inguruan bira oso bat emateko eta Lurrak 24 ordu behar dituela bere ardatzaren inguruan bira bat emateko.

Hogeita lau ordu igaro ostean Lurrak bere buruarekiko itzuli oso bat emango duen bitartean, Ilargiak Lurraren inguruan gauzatzen duen orbitaren 1/28 baino ez du egingo, hortaz, arku-graduetan:

Orain Lurrak, bere errotazioaren bidez, arku hori egiteko behar duen denbora kalkulatuz:

Hau da, Ilargia egunero 51,4 minutu beranduago irtengo da ortzi-mugatik (aurrez aipatu ditugun 50 minutuak, gutxi gorabehera).

Ilargiaren mugimendua antzemateko egun batzuetan zehar, ilunabarrean, Ilargiaren kokapena ikusi eta gogoratu behar dugu, hala, alderaketak egin ahal izateko Egunak pasa ahala, bere orbitak ilunabar bakoitzean ekialderago eramango du zeruan.

Eguzkiarekiko errotazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkitik ikusita, ilargiak bere ardatzarekiko bira bat emateko 29 egun eta 12 ordu behar ditu[111]: hori baita ilargi fase batetik hurrengo ilargialdi berera dagoen denbora.

Lurretik eta Eguzkitik ikusita dagoen alde hau ilargia lurraren inguruan mugitzen den bitartean, Lurra ere Eguzkiaren inguruan mugitzen ari delako da.

Ilargiak Eguzkiarekiko deskribatzen duen mugimenduak ez du atzerako norabiderik, irudi askotan irudikatzen den bezala. Kontrara Ilargiak kurba bat deskribatzen du bere mugimenduan.

Bere buruaren inguruko errotazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ilargiak aurkezten duen mugimendua Lurretik ikusita

Ilargiak bere buruarekiko bira bat ematen Lurrarekiko errotazio bat burutzeko behar duen denbora berdina da eta horregatik ikusten zaio beti aurpegi bera. Ardatzaren okerdura ekliptikarekiko 88,3ºkoa da.

Librazio izeneko fenomenoa ilargiaren mugimenduan egiten den kulunkatze txiki bat da (ikus animazioa). Ilargiaren ardatzaren okerdura, Lurraren mugimendua eta eszentrikotasuna dela eta sortzen da eta behar baino 9º gehiago ikusten dizkiogu ilargiari. Hau da, Ilargiaren gainazalaren % 59 ikusteko gai gara. Hiru klase antzematen dira, jarraian banan-banan aipatuko ditugunak. Librazioa ezberdina da Ekuatorean eta Poloetan.

Luzeran librazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren errotazio-mugimendua uniformea den bitartean, bere abiadura angeluarra uniformea ez delako gertatzen da. Abiadura horrek perigeoan eskuratzen du maximoa eta minimoa apogeoan. Librazio hau dela eta, satelitea ekialdetik mendebaldera kulunkatzen da. Ilargiak errotazioan duen eszentrikotasuna dela eta sortzen da.

Latitudean librazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren eta Ilargiaren biraketa ardatzen ezberdintasuna dela eta sortzen da. Aipatutako ardatzak ekliptikaren planoarekiko 88° 30’-ko angelu bat eratzen du, Ilargiaren orbitarena ekliptikarekiko 5º-koa denez, sateliteak bere orbitaren planoarekiko, Ilargiaren errotazioaren ardatzarekin eratutako angelua 6° 30’-koa da. Horregatik lortzen dugu Ilargiaren hego eta ipar poloak ikustea, are gehiago esan dezakegu, Ilargiaren hego polotik 6° 30’-raino dauden lurrak ere ikus ditzakegu. Prozesu hau periodikoki gertatzen da, zehazki, 27,2 eguneko periodoetan.

Eguneko librazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrak biratzen duenean ilargiarekiko duen distantzia leku berdinean aldatzen delako gertatzen da. Librazio hau ia gradu batekoa da, Ilargiaren paralaxi-graduaren antzeko balioa

Eguzkia eta Ilargiak eklipseak egiteko gaitasuna edukitzea kasualitate baten fruitua da, Kiranek deskribatu zuen moduan. Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz handiagoa da, baina era berean 400 aldiz urrunago dago. Beraz guretzat tamaina bera dute biek. Hau dela eta Ilargi eta Eguzki eklipse osoak gerta daitezke.

Ilargi eklipseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ilargi eklipse»
Ilargi eklipse batean dauden fase ezberdinak

Ilargi eklipse bat gertatzen denean Ilargia Lurrak sortzen duen itzalean sartzen delako da[112]. Bi gorputzen mugimenduak eta ekliptikak duen inklinazioa dela eta zaila da kalkulatzea noiz egongo den eklipse bat, baina gaur egun guztiz kalkulatua daude. Hiru motakoak daude[113]:

  • Eklipse osoak: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean.
  • Eklipse partzialak: Ilargiaren zati bat itzalaren aldean sartzen da.
  • Eklipse penunbralak: Ilargian egongo litzatekeen astronauta batentzat Eguzki eklipse partzial bat dago eta ilargia pixka bat iluntzen da.

Eklipsea noiz izango den jakiteko Saros zikloan oinarritu behar gara. Ziklo hauek 18 urte inguru irauten dute, zeinen bukaeran Ilargia, Lurra eta Eguzkia hasierako antzeko posiziora itzultzen diren.

Eguzki eklipseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eguzki eklipse»

Eguzki eklipse batean Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen da, itzala sortuz. Hau bakarrik ilargi berria dagoenean gerta daiteke. Hiru motakoak izan daitezke:

  • Partziala: Ilargiak ez du guztiz estaltzen Eguzkia.
  • Osoa: Munduko lekuren batetik Ilargiak guztiz estaltzen du Eguzkia. Hortik kanpo partziala da.
  • Anularra: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da baina bere diametroa ez da nahikoa estaltzeko eta beraz eraztun bat ikusten da. Hortik kanpo partziala izaten da.
Sakontzeko, irakurri: «Itsasaldi»

Itsasaldiak edo mareak Lurrako Ozeanoen gorakada eta beherakada ziklikoak dira. Ilargia eta Eguzkiaren indar grabitatorioek sortzen dute. Itsas-gora eta Itsas-behera dira itsasaldietako maximo eta minimoak hurrenez-hurren.

Nahiz eta Ilargiaren eragin grabitatorioa Eguzkiarena baino 200 aldiz txikiagoa izan, Eguzkia Ilargia baino 400 aldiz urrunago dago eta hori dela eta Eguzkiaren eragina Ilargiarena baino txikiagoa da. Hala ere Eguzkia eta Ilargia lerrokatzen direnean mareak biziagoak izan ohi dira. Itsasaldirik bizienak udaberri eta udazkenean izaten dira, Lurra Eguzkitik gertuago baitago garai hauetan[114].

Ilargiaren behaketa eta esplorazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia betidanik sentitu izan du jakin-mina Ilargiarekiko[115]. Hori dela eta Galileo Galileik teleskopioa asmatu zuenean kraterrak ikusteari ekin zion.

Begi hutsezko azterketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren faseen azterketa izan zen astronomiaren lehen helburuetako bat. K.a. V. mendean Babiloniako astronomoek ezaguna zuten Saros zikloa, eta Indiakoek neurtua zuten ilargiaren lurrarekiko elongazioa. K.a. IV. mendean, Shi Shen txinatar astronomoak eguzki eta ilargi eklipseen aurreikuspen bat prestatu zuen.

Garai haietan ilargiaren forma eta haren dizdiraren arrazoia susmatzen hasiak ziren: Anaxagoras filosofoak ilargia eta eguzkia gorputz esferikoak zirelako hipotesia adierazi zuen, eta ilargiak eguzkiaren argia islatzen zuela ere ondorioztatu zuen. Txinatar usadioan ilargiaren argia qi energiari lotua bazen ere, astronomoak eguzkiaren argiaren isla zela ohartu ziren, eta K.a. I. mendean Jing Fang-ek ilargia esferikoa zela suposatu zuen. Aryabhata Indiar astronomoak 499an idatzi zuen ilargiaren argia eguzkiarenaren isla besterik ez zela, eta X. mendeko Alhazen arabiarrak islada hori ispiluaren islarekin alderatu eta ezberdina zela ondorioztatu zuen, ilargiak argia norabide guztietan islatzen zuela eta.

Ilargiaren eta itsasaldien arteko harremana aztertu zuen Seleuko Seleuziakoak, eta ilargiaren erakarpenak eraginak zirela ondorioztatu zuen K.a. II. mendean. Garai berean Aristarko Samoskoa ilargiaren neurria eta lurrarekiko distantzia kalkulatzen saiatu zen (eguzkiarekin ere gauza bera egin zuen). Bi gorputzen arteko distantzia lurraren erradioa hogei bider zela ondorioztatu zuen. Kalkulu zehatzagoak egin zituen Ptolomeok K.o. II. mendean, ilargirako distantzia lurraren erradioa 59 bider zela eta diametroa lurrarena 0,292 bider zela adieraziz (hurbilketa ona, gaur egungo kalkuluek distantzia lurraren erradioa 60 bider eta diametroa lurrarena bider 0,273 jotzen dutela jakinik).

Teleskopioaren agerpenaren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, Galileok ilargiaren gainazala aztertu ahal izan zuen teleskopio bidez, eta garaian uste zenaren kontra, mendi eta kraterrez josia zela ikusi ahal izan zuen. Teleskopioak ilargiko lehen mapak egitea ahalbidetu zuen, eta orduan hasi ziren ilargiko eskualdeak (mendi, krater eta bailarak) izendatzen. Kraterrak sumenditzat jo ziren XIX. mendean Richard Proctorrek talken ondorio izan zitezkeela proposatu zuen arte.

XX. mendean ilargiko estratigrafia aztertu zen.

Espazio-ontzien garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sobietar misioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuen misioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harrison Schmitt astronauta arroka bat behatzen

Gerra Hotzaren garaian Ilargiaren konkista helburu politiko bilakatu zen. Sobietar Batasunarentzat izan ziren lehenengo garaipenak. Luna misioak izan ziren SESBek bidalitakoak eta lehen ilargiratzea eta aurpegi ezkutuaren lehen argazkia ekarri zituzten[116]. AEBk bere partetik lehen gizona jarri zuen bertan, Neil Armstrong eta baita egon den azkena ere, Eugene Cernan[117].

Gaur egun Europako Espazio Agentziak, AEB, Txina, India eta Japoniak interesa dute berriro ere ilargiaren kolonizazioan. Indiak izan ezik beste guztiek pertsonak bidali nahi dituzte bertara eta Txinak base bat jarri nahi du ilargian.

Egoera legala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luna eta Apollo espazio-ontziek bere herrialdeetako banderak azalean jarri bazituzten ere, ez dute jabetza aldarrikatu biek 1967ko Kanpo Espaziozko Ituna sinatu dutelako, Txinarekin batera. Itun honen arabera, Ilargia eta beste gorputzak "gizon-emakume guztien ondasuna" dira.[118] Gainera, bakerako bakarrik erabil dezakegu, suntsipen handiko armak esplizitu debekaturik izanik.

Gainera, 1979an Ilargiaren Ituna sinatu zuten bertoko baliabideen ustiapena herrialde bakar batek egin ez ditzan baina espaziora joateko ahalmena duten herrialdeek ez dute sinatu[119]. Pertsona askok aldarrikatu dute Ilargia edo bere atalen baten jabe direla, baina bat ere ez da onartu.

Ilargia kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargiak paper garrantzitsua izan du mitologian. Ilargiaren hilabeteko zikloa, Eguzkiaren urteko ibilbidearekin alderatuta, inplizituki alderatu da emakumeen menstruazioaren zikloarekin hainbat kulturatan, eta horregatik menstruazio eta ilargi hitzak loturik daude hainbat hizkuntzatan[120]. Hala ere, Ilargia ez da kultura guztietan emakumearekin lotu.

Irlandako Knowth gunean orain dela 5.000 urte egindako grabatu bat Ilargiaren errepresentaziorik zaharrena izan daiteke[121]. Ilargiaren gune argi eta ilunen arteko kontrasteek kultura ezberdinen irudimena piztu duteː batzuek aurpegi bat ikusi dute, beste batzuek untxia edo bufaloa. Edonola ere, kultura askotan sortu da mitoren bat Ilargiaren inguruan eta astrologian oraindik hedatzen dira mito hauek.

Euskal mitologian Ilargi Amandrea edo Ilazki Lurraren edo Amalurren alaba da, eta Eguzkiaren ahizpa. Kondairen arabera, ostirala zen Ilargiaren eguna, eta egun horretan elkartzen ziren sorginak eta aztiak[122]. Proto-indoeuropar erlijioan ilargia gizonezkoa zen, *Meh1not[123]. Antzinako sumertarrek uste zuten Ilargia Nanna (sumerreraz: 𒀭𒋀𒆠) jainkoa zela, Inannaren (Artizarra) eta Uturen (Eguzkia) aita. Beranduago Nanna Sîn (akaderaz: 𒂗𒍪 izena eman zitzaion, eta loturik egongo litzateke aztiekin[124][125]. Greziar eta erromatar mitologian Eguzkia eta Ilargia arra eta emea dira, Helios/Sol eta Selene/Luna izenekin[123]; garapen hau Mediterraneoaren ekialdean baino ez zen sortu; izan ere greziar mitologian zaharragoa den Ilargiaren jainko ar bat ere gorde da: Menelao[123].

Ilargiaren faseak erregularrak izanik, denbora modu oso errazean neurtzeko aukera ematen dute, eta horregatik ilgorak eta ilbeherak dira ezagutzen diren egutegi zaharrenen oinarri. Orain dela 20-30.000 urte sortutako tailatutako egur batzuek jada Ilargiaren faseak aipatzen dituzte[126][127][128]. 30 egun inguru neurtzen dituzten egutegiak Ilargiaren zikloekin daude lotuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k Wieczorek, M.. (2006). «The constitution and structure of the lunar interior» Reviews in Mineralogy and Geochemistry 60 (1): 221–364.  doi:10.2138/rmg.2006.60.3..
  2. a b Lang, Kenneth R.. (2011). The Cambridge Guide to the Solar System. (2. argitaraldia) Cambridge University Press..
  3. Morais, M. (2002-11). «The Population of Near-Earth Asteroids in Coorbital Motion with the Earth» Icarus 160 (1): 1–9.  doi:10.1006/icar.2002.6937. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  4. a b c d e f g h i j «Moon Fact Sheet» nssdc.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  5.  doi:10.1029/96JE02940. Bibcode1997JGR...102.1591S..
  6. (Ingelesez) Williams, James G.; Newhall, Xx; Dickey, Jean O.. (1996-10). «Lunar moments, tides, orientation, and coordinate frames» Planetary and Space Science 44 (10): 1077–1080.  doi:10.1016/0032-0633(95)00154-9. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  7. (Ingelesez) Matthews, Grant. (2008-09-20). «Celestial body irradiance determination from an underfilled satellite radiometer: application to albedo and thermal emission measurements of the Moon using CERES» Applied Optics 47 (27): 4981.  doi:10.1364/AO.47.004981. ISSN 0003-6935. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  8. (Ingelesez) Vasavada, A. (1999-10). «Near-Surface Temperatures on Mercury and the Moon and the Stability of Polar Ice Deposits» Icarus 141 (2): 179–193.  doi:10.1006/icar.1999.6175. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  9. a b (Ingelesez) Lucey, P.. (2006-01-01). «Understanding the Lunar Surface and Space-Moon Interactions» Reviews in Mineralogy and Geochemistry 60 (1): 83–219.  doi:10.2138/rmg.2006.60.2. ISSN 1529-6466. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  10. lasp.colorado.edu
  11. ilgora, ilberri eta ilbete hitzen aldaera dialektalak ikus daitezke Eusklatzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean. ikus: <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=216> [ikusia: 2018-12-29]
  12. Naberan, Josu. Euskaldunen ilargi-egutegia. erabili.com.
  13. Eusklatzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
  14. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
  15. Uhlenbeck, Christianus Cornelius. (1928). «Quelques observations sur le mot illargi» Homenaje a D. Carmelo de Echegaray (Donostia).
  16. Zitsar, Yuri Vladimir. (2000). Nafarroako Gobernua ed. Análisis crítico de los desarrollos etimológicos de Uhlenbeck y Michelena para el vasco ilargi “luna”. Fontes Linguae Vasconum.
  17. de Azkue, Resurrección María. (1905). Diccionario vasco-español-francés. I Bilbo, 405 or..
  18. Schuchardt, H.. Rev intern. des études basques. VI, 299 or..
  19. Vinson, J.. (1921). La langue basque. Son état actuel. Son evolution. Son historie. Baiona, 23 or..
  20. doi:10.1126/science.1118842
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  21. Carnegie Institution for Science research. .
  22. Phys.org's account of Carlson's presentation to the Royal Society. .
  23. (Ingelesez) Binder, Alan B.. (1974-9). «On the origin of the moon by rotational fission» The Moon 11 (1-2): 53–76.  doi:10.1007/BF01877794. ISSN 0027-0903. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  24. a b c Stroud, Rick.. (2009). The book of the moon. Walker & Co ISBN 9780802717344. PMC 318090777. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  25. (Ingelesez) Mitler, H.E.. (1975-2). «Formation of an iron-poor Moon by partial capture, or: Yet another exotic theory of lunar origin» Icarus 24 (2): 256–268.  doi:10.1016/0019-1035(75)90102-5. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  26. Stevenson, D.J.. (1987). «Origin of the moon–The collision hypothesis» Annual Review of Earth and Planetary Sciences 15 (1): 271–315.  doi:10.1146/annurev.ea.15.050187.001415. Bibcode1987AREPS..15..271S..
  27. «PSR Discoveries:Hot Idea: Origin of the Earth and Moon» www.psrd.hawaii.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  28. Asteroids Bear Scars of Moon’s Violent Formation. .
  29. Dana Mackenzie. The Big Splat, or How Our Moon Came to Be. John Wiley & Sons, 166–168 or. ISBN 978-0-471-48073-0..
  30. Canup, R.; Asphaug, E.. (2001). «Origin of the Moon in a giant impact near the end of Earth's formation» Nature 412: 708–712.  doi:10.1038/35089010. PMID 11507633. Bibcode2001Natur.412..708C..
  31. Earth-Asteroid Collision Formed Moon Later Than Thought. News.nationalgeographic.com 2010eko urriaren 28a.
  32. Arizona.edu.
  33. doi:10.1038/nature06428
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  34. Flying Oceans of Magma Help Demystify the Moon's Creation. News.nationalgeographic.com 2015eko apirilaren 8a.
  35. (Ingelesez) Pahlevan, Kaveh; Stevenson, David J.. (2007-10). «Equilibration in the aftermath of the lunar-forming giant impact» Earth and Planetary Science Letters 262 (3-4): 438–449.  doi:10.1016/j.epsl.2007.07.055. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  36. Nield, Ted. (2009). «Moonwalk (summary of meeting at Meteoritical Society's 72nd Annual Meeting, Nancy, France)» Geoscientist 19: 8..
  37. a b (Ingelesez) Warren, P H. (1985-5). «The Magma Ocean Concept and Lunar Evolution» Annual Review of Earth and Planetary Sciences 13 (1): 201–240.  doi:10.1146/annurev.ea.13.050185.001221. ISSN 0084-6597. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  38. (Ingelesez) Tonks, W. Brian; Melosh, H. Jay. (1993-03-25). «Magma ocean formation due to giant impacts» Journal of Geophysical Research: Planets 98 (E3): 5319–5333.  doi:10.1029/92JE02726. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  39. doi:10.1126/science.342.6155.183
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  40. doi:10.1126/science.1063037
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  41. doi:10.1016/j.epsl.2007.07.055
    Zita hau gehitzeko bi modu daude: Botaren zain egon gabe edo eskuz egin
  42. Taylor, Stuart Ross. (1975). Lunar science: A post-Apollo view. New York: Pergamon Press, Inc., 64 or..
  43. NASA Research Team Reveals Moon Has Earth-Like Core. NASA.
  44. Nemchin, A.; Timms, N.; Pidgeon, R.; Geisler, T.. (2009). «Timing of crystallization of the lunar magma ocean constrained by the oldest zircon» Nature Geoscience 2 (2): 133–136.  doi:10.1038/ngeo417. Bibcode2009NatGe...2..133N..
  45. (Ingelesez) Shearer, C. K.. (2006-01-01). «Thermal and Magmatic Evolution of the Moon» Reviews in Mineralogy and Geochemistry 60 (1): 365–518.  doi:10.2138/rmg.2006.60.4. ISSN 1529-6466. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  46. Jupiter : the planet, satellites, and magnetosphere. Cambridge University Press 2004 ISBN 0521818087. PMC 54081598. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  47. Williams, J. G.; Turyshev, S. G.; Boggs, D. H.; Ratcliff, J. T.. (2006). «Lunar laser ranging science: Gravitational physics and lunar interior and geodesy» Advances in Space Research 37 (1): 67–71.  doi:10.1016/j.asr.2005.05.013. Bibcode2006AdSpR..37...67W..
  48. Globus, Ruth. (1977). Space Settlements: A Design Study. NASA.
  49. Nemchin, A.; Timms, N.; Pidgeon, R.; Geisler, T.; Reddy, S.; Meyer, C.. (2009). «Timing of crystallization of the lunar magma ocean constrained by the oldest zircon» Nature Geoscience 2 (2): 133–136.  doi:10.1038/ngeo417. Bibcode2009NatGe...2..133N..
  50. Melosh, H. J.. (1989). Impact cratering: A geologic process. Oxford Univ. Press ISBN 978-0-19-504284-9..
  51. Heiken, G.. (1991). Lunar Sourcebook, a user's guide to the Moon. New York: Cambridge University Press, 736 or. ISBN 978-0-521-33444-0..
  52. Melosh, H. J.. (1989). Impact cratering : a geologic process. Oxford University Press ISBN 0195042840. PMC 17649090. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  53. (Ingelesez) «Moon» sci.esa.int (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  54. a b (Ingelesez) Wilhelms, Don. (1987). «Relative Ages» U.S. Geological Survey (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  55. (Ingelesez) Hartmann, William K.; Quantin, Cathy; Mangold, Nicolas. (2007-1). «Possible long-term decline in impact rates» Icarus 186 (1): 11–23.  doi:10.1016/j.icarus.2006.09.009. (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  56. Margot, J. L.. (1999-06-04). «Topography of the Lunar Poles from Radar Interferometry: A Survey of Cold Trap Locations» Science 284 (5420): 1658–1660.  doi:10.1126/science.284.5420.1658. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  57. (Ingelesez) Ward, W. R.. (1975-08-01). «Past Orientation of the Lunar Spin Axis» Science 189 (4200): 377–379.  doi:10.1126/science.189.4200.377. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  58. Moon, George Washington, (15 June 1823–11 March 1909), author, poet, critic, theologian, antiquarian and inventor. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  59. Seedhouse, Erik.. (2009). Lunar outpost : the challenges of establishing a human settlement on the moon. Springer ISBN 9780387097473. PMC 405547099. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  60. Mayne, William, (16 March 1928–24 March 2010), writer. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  61. Krishfield, Richard; Honjoa, Susumu; Takizawa, Takatoshi; Hatakeyama, Kiyoshi. (1999). Ice-ocean environmental buoy program : archived data processing and graphical results from April 1992 through November 1998. Woods Hole Oceanographic Institution (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  62. Feldman, W. C.. (1998-09-04). «Fluxes of Fast and Epithermal Neutrons from Lunar Prospector: Evidence for Water Ice at the Lunar Poles» Science 281 (5382): 1496–1500.  doi:10.1126/science.281.5382.1496. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  63. (Ingelesez) Saal, Alberto E.; Hauri, Erik H.; Cascio, Mauro L.; Van Orman, James A.; Rutherford, Malcolm C.; Cooper, Reid F.. (2008-7). «Volatile content of lunar volcanic glasses and the presence of water in the Moon’s interior» Nature 454 (7201): 192–195.  doi:10.1038/nature07047. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
  64. (Ingelesez) Pieters, C. M.; Goswami, J. N.; Clark, R. N.; Annadurai, M.; Boardman, J.; Buratti, B.; Combe, J.-P.; Dyar, M. D. et al.. (2009-10-23). «Character and Spatial Distribution of OH/H2O on the Surface of the Moon Seen by M3 on Chandrayaan-1» Science 326 (5952): 568–572.  doi:10.1126/science.1178658. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  65. (Ingelesez) Li, Shuai; Lucey, Paul G.; Milliken, Ralph E.; Hayne, Paul O.; Fisher, Elizabeth; Williams, Jean-Pierre; Hurley, Dana M.; Elphic, Richard C.. (2018-09-04). «Direct evidence of surface exposed water ice in the lunar polar regions» Proceedings of the National Academy of Sciences 115 (36): 8907–8912.  doi:10.1073/pnas.1802345115. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  66. Tompkins, Paul; Hunt, Rusty; D'Ortenzio, Matthew; Galal, Ken; Foreman, Darin; Munger, James; Shirley, Mark; Strong, James et al.. (2010-04-25). «Flight Operations for the LCROSS Lunar Impactor Mission» SpaceOps 2010 Conference (American Institute of Aeronautics and Astronautics)  doi:10.2514/6.2010-1986. ISBN 9781624101649. (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  67. Colaprete, A.; Schultz, P.; Heldmann, J.; Wooden, D.; Shirley, M.; Ennico, K.; Hermalyn, B.; Marshall, W. et al.. (2010-10-21). «Detection of Water in the LCROSS Ejecta Plume» Science 330 (6003): 463–468.  doi:10.1126/science.1186986. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  68. (Ingelesez) Colaprete, A.; Schultz, P.; Heldmann, J.; Wooden, D.; Shirley, M.; Ennico, K.; Hermalyn, B.; Marshall, W. et al.. (2010-10-22). «Detection of Water in the LCROSS Ejecta Plume» Science 330 (6003): 463–468.  doi:10.1126/science.1186986. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  69. (Ingelesez) Hauri, E. H.; Weinreich, T.; Saal, A. E.; Rutherford, M. C.; Van Orman, J. A.. (2011-07-08). «High Pre-Eruptive Water Contents Preserved in Lunar Melt Inclusions» Science 333 (6039): 213–215.  doi:10.1126/science.1204626. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  70. a b (Ingelesez) Rincon, Paul. (2018-08-21). Water ice 'detected on Moon's surface'. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  71. (Ingelesez) David, Leonard. «Beyond the Shadow of a Doubt, Water Ice Exists on the Moon» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  72. a b (Ingelesez) Science, Mike Wall 2018-08-21T11:58:56Z; Astronomy. «Water Ice Confirmed on the Surface of the Moon for the 1st Time!» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  73. Potter, Sean. (2020-10-26). «NASA’s SOFIA Discovers Water on Sunlit Surface of Moon» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  74. (Ingelesez) Honniball, C. I.; Lucey, P. G.; Li, S.; Shenoy, S.; Orlando, T. M.; Hibbitts, C. A.; Hurley, D. M.; Farrell, W. M.. (2020-10-26). «Molecular water detected on the sunlit Moon by SOFIA» Nature Astronomy: 1–7.  doi:10.1038/s41550-020-01222-x. ISSN 2397-3366. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  75. (Ingelesez) Muller, P. M.; Sjogren, W. L.. (1968-08-16). «Mascons: Lunar Mass Concentrations» Science 161 (3842): 680–684.  doi:10.1126/science.161.3842.680. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  76. (Ingelesez) Kerr, R. A.. (2013-04-12). «The Mystery of Our Moon's Gravitational Bumps Solved?» Science 340 (6129): 138–139.  doi:10.1126/science.340.6129.138-a. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  77. (Ingelesez) Konopliv, A. (2001-3). «Recent Gravity Models as a Result of the Lunar Prospector Mission» Icarus 150 (1): 1–18.  doi:10.1006/icar.2000.6573. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  78. (Ingelesez) Garrick-Bethell, Ian; Weiss, Benjamin P.; Shuster, David L.; Buz, Jennifer. (2009). Early Lunar Magnetism. Science, 356,359 or..
  79. Hood, L. L.. (2000-04-01). «Reply [to “Comment on “Initial measurements of the lunar induced magnetic dipole moment using Lunar Prospector Magnetometer data” by Hood et al.”»] Geophysical Research Letters 27 (7): 1079–1079.  doi:10.1029/1999gl003730. ISSN 0094-8276. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  80. (Ingelesez) Hood, L. L.; Huang, Z.. (1991). «Formation of magnetic anomalies antipodal to lunar impact basins: Two-dimensional model calculations» Journal of Geophysical Research 96 (B6): 9837.  doi:10.1029/91JB00308. ISSN 0148-0227. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  81. «List of Reviewers October 2012-September 2013» Human Resource Management Journal 23 (4): 430–433. 2013-11  doi:10.1111/1748-8583.12025. ISSN 0954-5395. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  82. Elphic, Richard C., ed. (2015). The Lunar Atmosphere and Dust Environment Explorer Mission (LADEE).  doi:10.1007/978-3-319-18717-4. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  83. Nguyen, Nam H.. (2018-04-06). Exploring the Solar System and Beyond In Basque. Nam H Nguyen (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  84. «La Luna» thales.cica.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  85. Galarraga Aiestaran, Ana. «Ilargiaren inguruan hauts-hodei iraunkor bat dagoela frogatu dute» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  86. Press, Europa. (2012-08-16). «La NASA detecta Helio en la tenue atmósfera de la Luna» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  87. «Programa Apollo» www.cosmonautica.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  88. (Gaztelaniaz) Ciencia, Noticias de la. «Una atmósfera en la Luna» Noticias de la Ciencia y la Tecnología (Amazings® / NCYT®) (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  89. «La Luna» www.juntadeandalucia.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  90. a b (Ingelesez) Lucey, P.. (2006-01-01). «Understanding the Lunar Surface and Space-Moon Interactions» Reviews in Mineralogy and Geochemistry 60 (1): 83–219.  doi:10.2138/rmg.2006.60.2. ISSN 1529-6466. (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  91. a b c d e (Gaztelaniaz) Actualidad, Gomera. «La atmósfera de la Luna» Gomera Actualidad (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  92. «Ekuazioen soluzio numerikoa» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  93. (Gaztelaniaz) INFORMACION. «La NASA demuestra que la Luna tuvo atmósfera» www.diarioinformacion.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  94. Press, Europa. (2017-10-06). «La Luna tuvo atmósfera» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
  95. (Ingelesez) Jones, Erick M.. «Portable Life Support System» NASA (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  96. (Gaztelaniaz) «Cómo proteger a los astronautas de la radiación en misiones interplanetarias» Eureka 2013-01-17 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  97. (Ingelesez) Garber, Megan. (2012-12-19). «The Trash We've Left on the Moon» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  98. «Eguzkiak ilargiari eman ziona - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  99. (Ingelesez) Science, Tim Sharp 2017-10-31T00:47:00Z; Astronomy. «Atmosphere of the Moon» Space.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  100. a b (Gaztelaniaz) «Un satélite con complejo de cometa: la Luna tiene dos colas» TecnoXplora 2015-04-15 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  101. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2018-09-19). «La luna es eléctrica, sobre todo cuando está llena» La luna es eléctrica, sobre todo cuando está llena | National Geographic (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  102. (Gaztelaniaz) Esteve, Jovi. (2014-07-20). «¿Qué tiempo hace en la Luna?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  103. «Ilargia» www.euskara.euskadi.eus (Euskadi.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  104. Taylor, April. (2015-06-17). «Ocean Shipping Container Availability Report, June 17, 2015» Ocean Shipping Container Availability Report, June 17, 2015 (U.S. Department of Agriculture, Agricultural Marketing Service) (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  105. (Ingelesez) «A permanent, asymmetric dust cloud around the Moon» Nature 2015-06-18 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  106. (Ingelesez) «NASA: The Moon Once Had an Atmosphere That Faded Away» Time (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  107. Hamilton, C.. (1995-02-01). Views of the solar system. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  108. a b «The coldest place on the Moon» Physics Today 2009  doi:10.1063/pt.5.023931. ISSN 1945-0699. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  109. Moon, George Washington, (15 June 1823–11 March 1909), author, poet, critic, theologian, antiquarian and inventor. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  110. «Figure 7: Seawater temperature profiles during 40 days before the last-quarter moon (2011 May 25, 2012 May 13, 2013 May 2, 2014 May 21 and 2015 May 11).» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  111. Spudis, P.D.. (2004). Moon. World Book Online Reference Center, NASA.
  112. Espenak, F.. (2000). Solar Eclipses for Beginners. MrEclipse.
  113. Thieman, J.; Keating, S.. (2006-5-2). Eclipse 99, Frequently Asked Questions. NASA.
  114. Le Provost, C.; Bennett, A. F.; Cartwright, D. E.. (1995). Ocean Tides for and from TOPEX/POSEIDON. 267, 639–42 or.  doi:10.1126/science.267.5198.639. PMID 17745840. Bibcode1995Sci...267..639L..
  115. Lewis, C. S.. (1964). The Discarded Image. Cambridge: Cambridge University Press, 108 or. ISBN 978-0-521-47735-2..
  116. Zak, Anatoli. (2009). Russia's unmanned missions toward the Moon. .
  117. Coren, M.. (2004-7-26). 'Giant leap' opens world of possibility. CNN.
  118. NBE. Agreement Governing the Activities of States on the Moon and Other Celestial Bodies. .
  119. «Moon Agreement» www.unoosa.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  120. Harding, Esther.. (2017). Woman's mysteries : ancient & modern. Shambhala ISBN 9780834830455. PMC 975686306. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  121. «Space Today Online -- Solar System Planet Earth -- Ancient Astronomy» www.spacetoday.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  122. Jainkosak. «Ilargi» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  123. a b c Ringe, Don. (2017-08-24). «Proto-Indo-European» Oxford Scholarship Online  doi:10.1093/oso/9780198792581.003.0002. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  124. Nemet-Nejat, Karen Rhea.. (1998). Daily life in ancient Mesopotamia. Greenwood Press ISBN 0313294976. PMC 38168335. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  125. Black, Jeremy A.. (1992). Gods, demons, and symbols of ancient Mesopotamia : an illustrated dictionary. Published by British Museum Press for the Trustees of the British Museum ISBN 0714117056. PMC 25982217. (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
  126. Leman, Grahame; Marshack, Alexander. (1976). «The Roots of Civilization» Leonardo 9 (1): 72.  doi:10.2307/1573313. ISSN 0024-094X. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  127. Brooks, Alison S.; Smith, Catherine C.. (1987). «Ishango revisited: new age determinations and cultural interpretations» The African Archaeological Review 5 (1): 65–78.  doi:10.1007/bf01117083. ISSN 0263-0338. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  128. Duncan, David Ewing.. (1998). The calendar : the 5000-year struggle to align the clock and the heavens - and what happened to the missing ten days. Fourth Estate ISBN 1857027213. PMC 40502081. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]