Ina Higgins
Ina Higgins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frances Georgina Watts Higgins |
Jaiotza | Corkeko konderria, 1860ko iraila |
Herrialdea | Irlandako Errepublika (1860ko iraila - 1870eko otsailaren 12a) Australia (1870eko otsailaren 12a - 1948ko urriaren 26a) |
Heriotza | 1948ko urriaren 26a (88 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | paisaiaren arkitektoa |
Izengoitia(k) | Ina Higgins |
Frances Georgina Watts Higgins Bournes, ezagunagoa Ina Higgins izenez (Cork, Irlanda, 1860ko iraila – Killenna, Malverne, Victoria, Australia, 1948) Australiako baratzezaina, paisaia-arkitektoa, ekintzailea eta feminista izan zen. Victoriako (Australia) lehen paisaia-arkitektoa izan zen.[1][2][3][4][5][6]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ina Higgins John eta Anne (jaiotzez Bournes) Higginsen alaba izan zen. Cork konderrian jaio zen, Irlandan, 1860an. Irlandatik Melbournera (Australia) joan zen, Eurynome izeneko ontzian, 1870eko otsailaren 12an, amarekin eta lau neba-ahizpekin. Bai Ina bai haren ahizpa txikia, Anna, emakumezkoentzako Presbiterianoen Eskolara eta Melbourneko Unibertsitatera joan ziren.[1] Henry Bournes Higgins neba Australiako Auzitegi Nagusiko epailea izan zen.
Paisaia arkitekto
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897an, Charles Bogue Luffmanek, Melbourneko Burnley Hortculturales College-ko zuzendariak, emakumeak hartu zituen bere erakundean ikasle gisa. Gertaera horrek eragin handia izan zuen paisaiaren arkitekturaren garapenean. Ina Higgins Burnley-n matrikulatu zen 1899an, eta, ondoren, Viktoriako lehen emakume profesional gisa ezarri zen (ez zegoen paisaia-arkitektorik Australian hirurogeiko hamarkadara arte), eta, aldi berean, aktibista politiko gisa paper nabarmena izan zuen. Murrumbidgee barrutian ereduzko bi hiri berri eratzeko planetan lagundu zuen, Hegoaldeko Gales Berriko Irrigazio Batzordeak gonbidatuta, lorategi pribatu nabarmenak diseinatu zituen eta emakumeek lanbidean parte hartzea defendatu zuen.[7]
Ekintzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1891n, Victoriako parlamentuari 30.000 bat emakumek sinatutako eskaera bat aurkeztu zitzaion, une horretako Gobernuari emakumeek bozkatzeko eskubidea eskatzeko. Eskubide hori 1908. urtera arte lortu ez zen arren, eskaera Victorian emakumeen mugimendu sufragistaren indar-adierazpena zen. Ina Higginsek eskaera sinatu zuen eta, 1894tik aurrera, Emakumearen Kontseilu Batuko ohorezko idazkaria izan zen. 1900az geroztik bere batzorde exekutiboan eseri zen.[1]
Lehe Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran, Ina Higgins, berrogeita hamarreko hamarkadan, aktibo zegoen lorezaintza paisajistikoan eta jarduera politikoan. 1914an, Hegoaldeko Gales Berriko Gobernuko Ureztatze Batzordeak gonbidatu zuen, Hegoaldeko Gales Berriko Murrumbidgeeko ureztatze-barrutietan bi udalerri berriak eraikitzeko planekin laguntzeko. 1915ean, emakume kooperatiben landetxe bat, The Women's Rural Industries Co. Ltd. (Emakumeen landa-industria), Mordialloc-en hasi zenean, Ina Higginsek parte hartu zuen. Emakumeen Elkarte Politikoko kide ere bazen.[1]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1890az geroztik, Ina familiaren etxean bizi izan zen, Killenna, Malvernen (Victoria, Australia). Inoiz ez zen ezkondu eta bertan bizi izaten jarraitu zuen, 1948ko urriaren 26an hil zen arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Choat, Colin. «Higgins, Frances Georgina (Ina) (1860–1948)» Obituaries Australia (National Centre of Biography, Australian National University).
- ↑ «Biography - Frances Georgina (Ina) Higgins - Labour Australia» labouraustralia.anu.edu.au (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Browne, Peter. (2019-03-07). «A comet across the feminist landscape» Inside Story (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Backhouse, Megan. (2018-06-29). «The lingering mystery of gardening pioneer Ina Higgins: call goes out for clues» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Unsung Women in Australian Horticulture» Gardening Australia 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
- ↑ ISSN https://www.slv.vic.gov.au/sites/default/files/La-Trobe-Journal-99-Sandra-Pullman.pdf..
- ↑ Edquist, Harriet. Architecture and Design. The Encyclopedia of Women & Leadership in 20th Century Australia.