Ingeniaritza militar
Ingeniaritza militarrak armadentzako zubiak, minak eta abar eraikitzen ditu. Horretaz gain, ingeniaritza militarrak defentsa-egiturak eraiki edo hobetzen ditu, armaden defentsa-ahalmena sendotzeko. Gainera, borrokarik ez dagoen garaietan ere azpiegitura nazionalen arduraduna da.
Ingeniari horien ataza honako hauek izan daitezke: errepideak eta zubiak eraikitzea, meatzaritza eremuak instalatzea edo oztopoak detektatzea eta garbitzea. Kasu batzuetan, armaden komunikazio taktikoa ere ingeniarien eginkizuna da.
Eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mugikortasuna
- Oztopoak garbitu
- Trintxerak suntsitu
- Ibilgailuentzako bideak ireki
- Errepideak eta zubiak eraiki
- Minak kendu
- Lehergaien kudeaketa
- Mina eremuen garbiketa
- Minen kudeaketa
- Lehergailuak kargatu
- Lehergailuak desaktibatu
- Eraispenak
- Babesa
- Gotorlekuak eraiki
- Aurreratutako guneak eraiki
- Hesiak eraiki
- Aurkako mugikortasuna
- Minen kudeaketa
- Trintxerak eta dikeak zulatu
- Errepideak eta zubiak eraitsi
- Erasoa
- Eraso uneetan bideak ireki
- Egiturak eraitsi
- NBQ mehatxuen aurkako babesa
- Arma kimikoak suntsitu
- Arma biologikoak suntsitu
- Arma nuklearrak suntsitu
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
Zuzendu beharrekoa: Espainiako eremuari mugatutako edukia, unibertsalagoa izan beharko luke |
1711ko apirilaren 17an Felipe V erregeak Errege Dekretua onartu zuen Zaragozan, Jorge Próspero de Verboomek aurkeztutako proiektua, eta Ingeniarien Erakundea sortu zen, geroago Ingeniari Arma bihurtuko zena. Verboomek hartu zuen erakunde honen zuzendaritza lana beste hiru pertsonen laguntzarekin. Egoera horretan, Verboomek Ingeniari Militarrak kategoria hauetan antolatu zituen:
- Ingeniari burua
- Probintzietako ingeniaria
- Bigarren ingeniaria
- Hirugarren ingeniaria
- Hautatzailea
Verboom erakundea antolatzen eta ingeniariak prestatzen hasi zen. Cardonan izan zen erakundeak izan zuen lehenengo jarduera, 1711. urtean. Geroago, Bartzelonan (1713-1714) jarraitu zuten haien jarduerak. Bitartean, Verboomek ingeniariak areagotzen jarraitu zuen, bereziki Espainian jaiotako ingeniariak. Hala eta guztiz ere, ingeniari atzerritar ugari zeuden oraindik: italiarrak, frantsesak, suizarrak eta belgikarrak batez ere.
Denbora igaro ahala, teknikak eta prozedurak hobetzen joan ziren. Ingeniari Armadaren lehenengo jarduera militarra Mesinan (1718) izan zen. Gertaera hori eta gero, ingeniarien datuak gordetzen hasi ziren, eta haien prestakuntza eta ikasketa berrikusten ere. Gainera, lehenengo proiektuak sortzen hasi ziren.
Verboomek erakundean alta emateko bideak antolatu zituen eta etorkizuneko ingeniarien prestakuntza prozesua diseinatu zuen. Verboomen ezagutza sakonei esker, erakundea azkar finkatu eta sendotu egin zen eta oso ospe ona jaso zuen.
1803. urtean Zamorako Eskola Militarra eta Alcalá de Henares Ingeniaritza Eskola sortu ziren. Une horretatik aurrera, Ingeniarien Erakundea soilik jarduera militarren arduraduna izango zen, jarduera zibil guztiak alde batera utziz [1]. Hala ere, Ingeniari Militarrek Cuban jarduera zibiletan parte hartzen jarraitu zuten. Horren ondorioz, Cuban garapen komertzial handia gertatu zen XIX. mendean [2].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cantera Montenegro, Jesús (2012). «Aportaciones singulares de los ingenieros militares a la obra civil». Revista de Historia Militar (Número Extraordinario): 13-32.
- López Hernández, Ignacio J. (2016). «El Cuerpo de Ingenieros Militares y la Real Junta de Fomento de la Isla de Cuba. Obras públicas entre 1832 y 1854». Espacio, Tiempo y Forma, Serie VII, Historia del Arte (4): 483-508.