Edukira joan

Itsaso (Gipuzkoa)

Koordenatuak: 43°04′23″N 2°15′18″W / 43.073°N 2.255°W / 43.073; -2.255
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Itsaso (argipena)».
Itsaso
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaEzkio-Itsaso
Izen ofizialaItsaso
AlkateaGorka Sasieta Barrenetxea
Posta kodea20709
INE kodea20035
Herritarraitsasoar
Kokapena
Koordenatuak43°04′23″N 2°15′18″W / 43.073°N 2.255°W / 43.073; -2.255
Map
Azalera8,856 km²
Garaiera430 m
Distantzia61 km Donostiara
Demografia
Biztanleria604 (2023)
−5 (2022)
alt_left 72 (%11,9) (%14,6) 88 alt_right
Dentsitatea0,07 bizt/km²
Zahartze tasa[1]% 21,28
Ugalkortasun tasa[1]‰ 64,29
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 87,8 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,75 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,32 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 75.99 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1399
Webguneahttps://www.itsaso.eus


Itsaso Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerri bat izan zen.[3] 2014an, 158 biztanle zituen. 1965tik 2017ra bitartean, Ezkiorekin batera Ezkio-Itsaso udalerria osatzen zuten auzoetariko bat da. 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[4], Gipuzkoako Foru Aldundiak desegin egin zuen Ezkio eta Itsarorekin berriz elkartuz Ezkio-Itsaso berriz sortu Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.

Itsaso hitz polisemikoa da: «ur gaziko eremu zabala» izateaz gain, «ihitza» eta «isasti» esan nahi izan bide zuen. Udalerria itsasaldetik dozenaka kilometrora egonda ere, askok itsasoaren eta herriaren izenaren arteko lotura ezarri nahi izan dute. Izan ere, Itsasoko Kizkitzako baselizaren Ama Birjinaren deiturari jaiera handia dioten itsasgizon eta arrantzaleek opagaiak uzteko ohitura luzea dago. Litekeena da Itsaso, Ezkio bezala, fitonimo edo landare-izena izatea, ihitza eta isastiekin lotuta, eta itsas ohitura geroago sortu izana izenaren polisemia zela kausa.

Itsaso izena 1399an Henrike III.ari bidalitako agiri batean ageri da lehen aldiz. 1461ean Henrike IV.ak Itsaso izendatu zuen. Arriaranekin batera, Areriako alkatetzaren parte zen. 1692an Itsasok eta Arriaranek udalerri bakarra osatu zuten.

Itsasoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
97 97 93 89 87 86 82 95

Hauek izan dira Itsasoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
2017 a 2019
Gorka Sasieta Barrenetxea[6] 2019 2020 b Independenteak

a 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.

b 2020an Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kizkitzako baseliza



Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Udalbiltza izeneko erreferentziarako
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «2016ko abenduaren 20ko 27/2016 FORU DEKRETUA, Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzekoa.» Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Gipuzkoako Foru Aldundia) (Noiz kontsultatua: 2017-1-17).
  4. «Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala» egoitza.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  6. «Alkatearen agurra» Itsasoko Herria (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]