Itsaso Hileko Eskuizkribuak
Itsaso Hileko Eskuizkribuak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ezezaguna |
Aurkikuntza lekua | Qumran Caves (en) eta Judeako basamortua |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen parte da | judaismo |
Kokapena | |
Koordenatuak | 31°44′N 35°28′E / 31.74°N 35.46°E |
Itsaso Hileko Eskuizkribuak edo Qumraneko Biribilkiak (horrela deituak, lehen biribilkiak, Itsaso Hilaren ertzean dagoen Qumranen aurkitu zirelako), jatorri judua duten 800 idazkiko bilduma bat da, eseniarren judu elkarteak hebreeraz eta arameraz idatziak, eta, Itsaso Hilaren inguruko amildegi malkartsuetako hamaika leize-zulotan aurkituak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen zazpi biribilkiak, 1947an aurkitu zituzten Jum'a eta bere lehengusu Mohammed ed-Dhibek, Ta'amireh tribuko bi artzai beduinok Qumraneko leize-zulo batean.
Esaten denez, eskuizkribu horietako batzuk sua pizteko erabili zituzten, aurkikuntzak zuen garrantzia jakin gabe. Biribilki hauek inguruko azoka batean saldu zizkioten antikuario bati, zatika, euren prezioa igotzeko. Denbora batez, batzuk Egipton eta beste batzuk AEBetan galdu ziren.
Ondoren, biribilkien kopiak argitaratu ziren arkeologo biblikoen artean interes masiboa piztuz. Honen ondorioz, beste seiehun pergamino eta ehundaka zati aurkitu ziren.
Aurkikuntza honen ezaugarririk garrantzitsuena bere antzinatasuna da, judaismo eta kristautasunaren antolakuntza eta teologia iturri garrantzitsuak aztertzen laguntzen duena. Eskuizkribu gehienak K. a. 250 eta K. a. 66 artean datatuak daude, euren artean, Bibliako Itun Zahar edo Tanakheko hebreeraz idatzitako ezagutzen diren testurik antzinakoenak daudelarik. Uste denez, eseniarrek ezkutatu zituzten, urte horietan juduek, erromatarren aurka egin zituzten matxinaden ondorioz.
Liburutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuizkribuen artean, honako hauek daude:
- Tanakheko liburuak, Samuelen I. Liburuaren bertsio luzeago bat barne, Esterren Liburua ezik, baita deuterokanonikoak ere, Sirazida, Jeremiasen Gutuna eta Tobiten Liburua ere
- Idazteuneko liburu bakoitzari buruzko azterketak, eseniarren ikuspegitik
- Tokian bizi izan zen elkartearen gidaliburu, araudi eta otoitz propioak, horien artan, Damaskoko Dokumentua nabarmentzen delarik, jada 1896an aurkitua izan zena sinagoga baten gordailuan, IX. mendeko karaitarrek eskuz idatzitako bertsio batean.
- Kobrezko biribilki bat, kontabilitate kontuak eta altxor batzuen kokapenari buruzko kontuak zituena
- Testamentuarteko zenbait testu erlijioso. Adibidez
- Henoken liburua
- Hamabi Aitalehenen Ituna
- Jubileuen Liburua, eguzki egutegi bat erakusten duena, Tenpluan, farisear eta saduzearrek erabiltzen zutenarekiko ezberdina, eta Legeko jaien ospakizunaren datekiko gatazkara zeramana, baina Qumraneko elkartearen arauekin bat zetorrena, eta zehatz-mehatz aipatua dena Damaskoko Dokumentuan (XVI 3-4).
Eskuizkribu hauen itzultzailea, Florentino García Martínezek, kobrezko biribilkiaren salbuespen bakarrarekin, "sekta liburutegi" bat dela dio, biribilkiek, kontzepzio eskatologiko, teologiko, moral eta etiko multzo artikulatu bat eratzen baitute (1992:36-39). Elkarteko arauek, aurkitutako testu bibliko, apokrifo eta sasiepigrafiko guztiei erreferentzia egiten diete, hauek, haien sostengu direlarik, aldi berean, "liburutegian" dauden inspiratutako testuen interpretetzat hartzen direnak. Elkarteak antzinako hebrear egutegia erabiltzeak, I. mendean indarrean zegoen egutegi ofizialarekiko erabat ezberdina, testuen liburutegia, beste korronte judu batzuetatik bereizten ditu, farisearrak kasu.
Kontzepzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarte honetako partaideen kontzepzioek, gizarte botereenekin tupust egiten dute. Habacucen eseniar iruzkinean (1Qp Hab VII:2-5), gerrako arma eta intsigniak gurtzea idolatriatzat hartzen da, Jeremiasek adierazten duen bezala 7:18, armada gurtzeari buruz: "Seme-alabek egurra batzen dute, gurasoek sua pizten dute, emakumeek oreatu egiten dute armadarentzat opilak egiteko eta libatu egiten da beste jainko batzuen omenez ni gogaitzeko", dio Sinaitiko eta Vatikano greziar eskuizkribuetan eta hebrear bertsioetan, antzinakoenak direnak. Berset hau, modu berantiarrean aldatu zuen Vulgata latindarrak, eta, ondoren, Alexandrino greziarrak V. mendean, 7:18an "armada" hitzaren ordez "Zeruetako Erregina" hitzak jartzen dituztelarik, 44. ataletik hartuak (17-25), beharbada, eliza ofizialaren hierarkia birakada inperio armaden mesedetan aurre egiteko beldurragatik, lehen kristauen aurka.
Damaskoko Dokumentuan (IX:1-6;9), mendekurik ez dela hartu behar dio behin eta berriz, eta bakarrik Jainkoak mendeku har dezakeela eta San Paulok bezala dio (Erromatarrak 12:19) "ez duzu justizia zeure esku hartuko", Hamabi Aitalehenen Itunaren aipamen bat (Gad 6:10). Erromatarren jende eskubidea eta Itun Zaharreko ohitura propioaren aurka, dokumentu berak (XII:6-7) honako hau dio: "inork ez dezala bere eskua luzatu jentiletakoren baten odola isurtzeko aberastasun edo onura arrazoiengatik, eta ez dezala har, ezta ere, haren ondasunik".
Qumraneko beste idazki batek honako hau dio:
« | Ez al dute herri guztiek gaiztakeria gorrotatzen? Eta, hala ere, guztiak doaz bere eskutik. Ez al da nazio guztien ahotik egiari buruzko laudorioak irteten?, eta, hala ere, ba al dago horretan ekinean aritzen den inor? Ze herrik nahi du bera baino ahaltsu eta boteretsuagoa den beste batek zanpatua izatea? Nork nahi du bere ondasunak gehigikerien ondorioz galtzea?. Eta, hala ere, zein da bere ondokoa zanpatzen ez duen herria? non dago beste herri bati bere ondasunak kendu ez dizkion herria? | » |
Honela, eseniarren ikuspegia eta zeloteen nazionalismoaren arteko banaketa argitzen da. Eseniarrek, ez zuten Erromaren aurkako inongo alternatibarik ikusten, judu nazional ezarpen ofizialean.
Farisearren papera ere argitzen da, ondorengo Ebanjelioetan, legearekiko zorroztasunaren ikur bezala agertzen direnak, benetan, liberal legalistak zirelarik "interpretazio errazekoak", "eltxoa iragazten dutenak, baina gamelua pasatzen uzten dutenak" (Mateo 23:24); gamelua aberatsa da (Mateo 19:24).
Farisearrek, Jainkoaren esapideak, euren tradizioengatik aldatzen zituzten (Marko 7:9-13), euren ondasunak santutzen zituzten solidaritatez ez emateko, Jubileuetaz libratzeko sistemak asmatzen zituzten (non lurra itzuli behar zitzaien galdu zutenei), baita urte sabatikoetaz libratzeko ere (non zerga guztiak barkatu behar zituzten), eta, azkenik, behartsuekiko konpromezu guztiak eragozteko. Honela, gauza sakratu bezala izendatzen zuten agure eta atsoei laguntzeko balio zezakeen hura, horrela, ematea eragozteko (Mateo 13:3-6). Aldiz, Damaskoko Dokumentuak, eseniarrei, bere jabetzakoa zen oro sakratu ez izendatzeko agintzen zien (XVI 16).
Farisear doktoreek, Hillel errabinoa bezala (Sanedrineko presidentea, K. a. 10ean hil zena, 7 urtetik behin (urte sabatikoa) eta 50 urtetik behin (Urte santu edo Jubileua) gizarte berdintasuna konpontzeko ezarritako neurriak ziren urte sabatikoetako zerga barkatzea eta jubileuetako nekazaritza erreforma eragozteko konponbideak asmatu zituzten.
S. W. Baronen aburuz, Hillel errabinoak, prosboul delakoa asmatu zuen zergak epaimahaira pasatu, eta behar zenean ez barkatzeko. Erregeek, bereziki Herodestarrek, nekazariak euren zergekin zanpatu zituzten: nekazaria, zergekin behartzen zen ordaintzeko, eta, ondoren, lurra eta are askatasuna ere galtzen zuen.
Farisearrak, benetan "aberastasunaren artatsuak" ziren (Lukas 16:14 eta Qumraneko elkartearen araudia XIX:2), eta larunbataren erritu gordetzean garrantzia jartzen zuten, eta ez bestearekiko maitasunean. Farisearrek ("zuek" Mateo 12:11), larunbat batean, putzu batetik, bertara istripuz eroritako behi bat ateratzeari baimena ematen zioten bitartean, ondasun propio bat salbatzeko, egun berean pertsonak sendatzearen aurka zeuden. Eseniarrak, Damaskoko Dokumentuan idatzi zuten bezala (XI:12-15), larunbatean aberastasunetaz arduratzearen aurka zeuden, edo mirabeak horietaz arduratzera bidaltzearen aurka. Aberats bati behi bat erortzen bazitzaion putzura, langile bat bidaltzen zuen ateratzera, larunbata izanda ere, baina behartsu batek ez zuen nahiko behi larunbatean ez hesteko, edo ez zuen bakar bat bera ere. Aldiz, "gizon behartsu edo aberats batek istripu bat izan zezakeen larunbatean, eta, kasu horretan, eseniarrrek, arropak kendu eta horiekin, berehala, uretara eroritako pertsona salbatzea agintzen zuten, larunbatean bertan", (4Q 265, f.1, c.II:6-7).
Hipokresia eta Jainkoaren borondateari isekazko bizitzaren ezaugarri zen legalismoaren aurka, maitasuna eta errukia proposatu ziren, testamentuarteko zenbait apokrifok, Jainkoaren ezaugarri gailena bezala adierazten dutena.
Loturak hasierako kristautasunarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Hileko Eskuizkribuen edukia eta esanahiaren azterketak, sakontasunez berresten du hasierako kristautasuna eta Jaungoikoaren Erreinuaren zain zeuden israeldarren arteko harremana, farisear eta saduzear eskriba eta apaizen aurka zeudenak, hauek, judu kasta nagusiak zirelarik, jazarri zituztenak (behin eta berriz eskuizkribuek eurek dioten bezala).
Hala ere, eskuizkribu hauek idatzi zituzten eseniarrak ez dira kristauekin nahastu behar. Sarri, Jesus Nazaretekoa, eskuizkribuen egile izan zen eseniar elkartea sortu zuen Justizia Maisuarekin identifikatu nahi izan zen, baina Jesusen izena ez da behin ere aipatzen bertan, ezta zeharkako aipamen edo klabe bidez ere, eta, aurkitutako biribilkien antzinatasun azterketek zein azterketa arkeologiko eta historikoek, Justizia Maisua, K. a. II. mendearen hasieran bizi izan zela adierazten dute.
Beste gauza ezberdin bat, eskuizkribuetako irakaskuntzetako batzuk, beranduago, Joanen Ebanjelioan eta Itun Berriko beste liburuetan agertzen diren antzekoak edo hauen aurrekari teologikoak izatea da.
Orduan, eskuizkribuak, eta bereziki, Itsaso Hileko Eskuizkribuen egile izan ziren eseniarren bizitza testigutza eta korronte izpirituala, kristautasun primitiboaren iturri bat izan zirela esan daiteke, eta basamortuan, Jesusen bidea prestatu zutela. Joan Bataiatzailearen bizitza Qumranetik gertu, Jesusen mezuarentzako bidea prestatu zuen elementu bezala interpreta daiteke.
Kristauak eta eseniarrak elkarrekin bizi eta ondoren banandu al ziren?. Egia esateko, San Paulok, basamortura joan eta Damasko horretara itzuli zela idazten du, hiru urte eginez (Galaziarrak 1:17-18), eseniarren haste eta froga denbora, Flavio Josefo zen Eskuizkribuen euren arabera (1QS VI 14-23): lehen urtea, haste eta aldi baterako izen ematerako instrukzio denbora, beste biak, froga urteak.
Damaskoko eseniarrek, galilear oposizioa eta Masadako zeloteek bezala, euren desadostasuna, jai erlijiosoak, ofizialaren ezberdina zen egutegi batekin ospatuz nabarmendu zuten: antzinako egutegi hebrearra, kananear edo amonear jatorrikoa (Morgenstern 1955), Jubileuen Liburuan, Enocen Liburuan, 4Q 327 eta "Tenpluko Biribilkia"n adieraziak (azken hau, jai eta sakrifizioetarako arau zerrenda bat).
Honela, Jesusek, bere azken afaria, Pesajean jaso zuen, Damaskoko egutegiaren arabera (Jaubert 1957; ikus Mateo 26:17-20, Marko 14:12-17 eta Lukas 22:7-14). Gure ikuspuntutik astearte gau bat zen, edo asteazkenaren hasiera juduen ikuspuntutik, eta ez ostegun bat, tradizioak dionaren arabera. Ondoren, Jesus (asteazken edo ostegun batean beharbada), Bazko ofizialeko afaria ospatzen zen eguneko gauean hil zen (Joan 18:28,39, Joan 19:31), ilargi egutegiaren arabera (babiloniar-greziar jatorrikoa), Qumraneko elkarteak eta biribilkiek onartzen ez zutena.
Jesus, honela, Bazko ofizialerako sakrifikatutako Bildotsa izango zen, baina berak, Bazkoa, egutegi eseniarraren arabera ospatu zuen, gainera, Tanakheko liburu gehienek jarraitzen dutena dena, Ezekielen Liburuak kasu (ez, baina Esterren liburuak, Qumranen aurkitua izan ez dena). Jaubertek 1953an frogatu zuen bezala, eseniar egutegia zen Kroniken apaiz idazleek eta Pentateukoak erabilitakoa, eta Judean erabili zen persiar nagusitasunaren garai osoan eta Barthélemyren arabera, garai helenistikoa hasi zen arte.
Egutegiari buruzko lehiak, ez zeuden garaiko konturik garrantzitsuenetatik at, baizik eta gizarte bizitzan eta bizita politikoan Jainkoaren Borondateari buruzko jarraipenari buruzko eztabaida sinbolizatzen zutela. Honela, Jubileuen Liburua, ez da egutegi bat ezartzera mugatzen, baizik eta zuzenean, monarkiaren aurka doala eta (11:2) Noeren ondorengoen ustelkeria, gizon baten beste guztien gaineko nagusitasuna bultzatu zutelako nabarmen geratu zela dio, monarkia ezarri zuten eta nazio bat eta beste baten arteko gerra egin zuten. Jubileuaren inguruan doa, Jainkoak herriarentzat nahi duen elkar maitasuna adierazten duen instituzio sozioekonomikoa, eta (23:21) aberastasuna eta zuhurkeriagatik mugitzen direnek, Jainkoa, egia eta justiziarekin ez dutela deitzen dio (ikus Joan 4:23 eta 4Q176).
Xehetasun hauek eta euren interpretazioaz gain, Itsaso Hileko Eskuizkribuak, funtsezkoak dira kristautasuna eta judaismoa nola garatu ziren hobeto ulertzeko. Orduko eta gaur egungo judaismo ofizialarekiko judaismo ezberdin baten froga dira, eta kristautasunaren sorreran funtsezkoa izango zen tematika bat ezartzen dute.
Qumraneko idazki ezberdinek, Jesusek eta kristauek nabarmendutako funtsezko gaiak nabarmentzen dituzte.
- Aliantza berria (Damaskoko Dokumentua VI:19 Mateo 26:28)
- Gizonaren Semearen Etorrera, Jainkoaren Semea, Gorengoaren Semea deitua (4Q246), gainontzekoen bekatuengatik ordainduko zuena (4Q540, Damaskoko Dokumentua XIV:19)
- Jainkoak sortutako Mesiasa (1Q28a), eta, aldi berean, Zerbitzari Sufritzailea (4Q381, 4Q540).
- Espiritu Santua (1QHa XX; Damaskoko Dokumentua II:12, VII:4, 4Q267)
- "Ur Biziko Putzua" (1QHa XVI)
- Bataioa, basamortuko denbora, bihurtu ondoren (4Q414)
- Ogi eta ardozko Afari Sakratua (1Q28a, 1QS VI)
- Melkisedeken apaizgotza eta bera Mesiasarekin identifikatzea (11Q13, Hebrearrak 7)
- Grin guztiari uko egitea aberastasun materialagatik
- (Elkarteko araua XI:2 Lukas 16:4, 4Q267,2,II eta Timoteo 6:10ekin). Esplotazioa eta arpilaketa salatzea (4Q267, IV; 4Q390)
- Argiaren Semeak (Elkarteko araua III:13, 4Q260)
- Justifikazioa Fedeagatik eta salbazioa Graziagatik (1QH V; 11 Q5 XIX)
- Umiltasuna, izpiritu pobrezia (1Q33 XIV; 4Q491) zorionekoak umilak (Mateo 5:3-4, 11Q5, 1QHa VI), "umilki erantzun harroari" (Mateo 5:40)
- Karitatea, maitasuna, banatzea (4Q259 III, 4Q267 18 III)
- Giza epaien akastasuna Jainkoaren justiziarekin alderatuta, giza mendekuari uko egitea (4Q269 19, 21, Erromatarrak 12:17, 19, 21), gizaki bati ez eman gaizkiaren saria, ezta nor bere kontura justizia egin ere (Damaskoko Dokumentua IX:9, 4Q269), baizik eta gaizkiari ongiarekin erantzun (Elkartearen araua X:17-18, 4Q258)
- Bihurtzen denarentzat barkamena (Elkarteko araua X:20)
- elkarren arteko zuzenketa (1QS V; 5Q12, Mateo 18:15-17), aitortza (Santiago 5:16), eta zuzenketa, animaliak sakrifikatzea baino hobe (1QS IX)
- Lurreko erregeen erorketa (1QM XI), Epaiaren garaia, Jerusalem Berria (2Q24; 5Q15)
- Maitasun (1QS II) eta fedearen elkartea Jainkoaren tenplu bezala
- Emaztea arbuiatzeari uko egitea (Damaskoko Dokumentua IV:21, 4Q271)
- Jainkoaren Hitzaren interpretazio "errazak" salatzea (4Q169), Jainkoaren Hitza giza tradizioengatik aldatzeari uko egitea (Mateo 15:3-9)
- Farisearren hipokresiaren salaketa (1QHa XII), baita saduzearren ekintzena ere (1Q14, 4Q162)
- Eurek, interpretazio errazak bilatu zituzten, ilusioak aukeratu zituzten, zirriztuak bilatu zituzten, lepo ederra aukeratu zuten, erruduna justifikatu eta errugabea zigortu zuten, aliantza hautsi zuten, agindua hautsi zuten, zuzenaren bizitzaren aurka batu ziren, euren arimak, zuzen doazen guztiak gorrotatu zituen, ezpatarekin jazarri zituzten eta herriaren leiha bultzatu zuten. (Damaskoko Dokumentua I:18-21, 4Q267).
Berpiztean sinesten zuten (1QH 1:29,34; 4Q521). Gai hauen jorratzea ikuskatzean, Qumraneko biribilkiak kristauek idatzi ez zituztela nahiko argi dirudien arren, ezinezkoa da hasierako kristautasunarekin inongo zerikusirik ez dutela mantentzea, hauen bidea, inongo zalantzarik gabe, moduren batean eseniarrek lautu zutelarik.
Hau da basamortuko ibilbidea prestatzeko garaia (4Q258)
Gizon bidegabeen tokiaren erditik banatzen dira, basamorturantz joateko, han, Haren bidea irekitzeko. Idatzita dagoen bezala: "basamortuan, prestatu *** bidea, estepan, gure Jainkoarentzako galtzada bat zuzendu" (1QS VIII, Lukas 3:2-11).
Zeruak eta lurrak, bere Mesiasa entzungo baitute, eta bertan dagoen oro, ez da agindu santuetatik at egongo. Indartu zaitezte, bere zerbitzuan bila ari zaretenok! Akaso horretan aurkituko al gaituzue Jauna, euren bihotzean zain dauden guztiak?. Jaunak, errukitsuak begiratu eta zuzenak deituko baititu, eta pobreen gainean jarriko du bere izpiritua, eta fededunak, bere boterearekin berrituko ditu. Errukitsuak, betiereko erregetzaren tronuan ohoratuko baititu, presoak askatuz, itsuei ikusmena emanez, okertuak zuzenduz. Betirako batuko naiz zain daudenetara. Bere errukian Hark epaituko du, eta inori ez zaio berandutuko bere ekintza onen fruitua; eta Jaunak, sekula existitu ez diren moduko ekintza loriatsuak egingo ditu, Hark esan bezala, zaurituak sendatuko baititu, eta hildakoak biziaraziko ditu, umilei berri onak emango dizkie, pobreak asetuko ditu, kanporatuak gidatuko ditu eta gosez daudenak aberastuko ditu. (4Q521, Lukas 4:17-22, Mateo 11:2-6)
Beraz, Qumranen aurkitutako testuek, orduan, Ebanjelioaren berehalako aurrekariak erakutsiko lituzkete.
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Hileko Eskuizkribuak, gazteleraz, hemen irakur daitezke:
- García Martínez, Florentino (editore eta itzultzailea); Textos de Qumrán; Editorial Trotta, Madrid, 1992. Traducciones: p.p. 45-480; listado: 481-518.- ISBN 84-87699-44-8
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Burrows, Millar; Los Rollos del Mar Muerto, Fondo de Cultura Económica, México, 1959.
- Casciaro Ramírez, José M. Qumran y el Nuevo Testamento. EUNSA; Pamplona (Navarra), 1982. ISBN 978-84-313-0751-6
- Cullmann, Oscar; Jesús y los Revolucionarios de su Tiempo; Herder, Barcelona, 1980. ISBN 978-84-254-1130-4
- Daniélou, Jean; Los Manuscritos del Mar Muerto y los Orígenes del Cristianismo; Ediciones Criterio, Buenos Aires, 1959.
- Gélin, Albert; Los pobres de Yavé; Colección BIBLIA 64, Ediciones Cristianas del Azuay, Iglesia de Cuenca, 1994.
- Paul, André; Intertestamento; Cuadernos Bíblicos 12; Editorial Verbo Divino, Estella, 1979.- ISBN 84-7151-221-1
- Piñero, Antonio y Dimas Fernández-Galiano (eds.) Los manuscritos del Mar Muerto. Balance de hallazgos y de cuarenta años de estudios Ediciones El Almendro de Córdoba; 1994.- ISBN 84-8005-017-9
- Stegmann, Hartmut. Los Esenios, Qumran, Juan Bautista y Jesús; Editorial Trotta, Madrid, 1996.- ISBN 84-8164-077-8
- Trebolle, Julio; Paganos, Judíos y Cristianos en los Textos de Qumran; Editorial Trotta, Madrid, 1999.-ISBN 84-8164-311-4
- Varios. "Apocalíptica: Esperanza de los Pobres"; Revista de Interpretación Bíblica Latinoamericana Nº 7. Editorial DEI, San José, Costa Rica y Ediciones Rehue, Santiago, Chile, 1992.
- Vermès, Géza; Los Manuscritos del Mar Muerto: Qumrán a distancia. Muchnik, Barcelona, 1994. ISBN 84-7669-217-X
- Vidal Manzanares, César; Los Documentos del Mar Muerto; Alianza Editorial, Madrid, 1993.- ISBN 84-206-9680-3
- Yadin, Yigael; Masada. La fortaleza de Herodes y el último bastión de los zelotes; Ed. Destino; Barcelona, 1986. ISBN 978-84-233-0537-7