Ivo Josipović
Itxura
Ivo Josipović (Zagreb, 1957ko abuztuaren 28a) kroaziar legegizon, musikagile eta politikaria izan zen. Kroaziako presidentea izan zen 2010 eta 2015 bitartean.
Zuzenbidea ikasi zuen Zagrebeko Unibertsitatean eta zuzenbide kriminalaren irakaskuntzan aritu zen. Zahrebeko Musika Akademian ere konposizioa ikasi zuen eta ganberarako eta orkestrarako musikaren egilea da.
1980an Jugoslaviako Komunisten Ligara batu zen, geroago Alderdi Sozialdemokrata eraldatu zena. 1994an politika utzi zuen, baina 1993an itzuli zen Kroaziako Parlamentuko diputatu gisa. 2010etik 2015era Kroaziako presidente izan zen. 2015ean berriro aukeratzen saiatu zen, baina Kolinda Grabar-Kitarović ek irabazi egin zion hauteskunde presidentzialetan.