Edukira joan

Jacques Roubaud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Roubaud

(2010)
Centre international de poésie Marseilleko presidentea

1992 - 1997 - Michel Deguy
Bizitza
JaiotzaCaluire-et-Cuire1932ko abenduaren 5a (91 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaLucien Roubaud
AmaSuzanne Roubaud
Ezkontidea(k)Sylvia Roubaud (en) Itzuli
Alix Cléo Roubaud (mul) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRennesko Unibertsitatea
Parisko Zientzien Fakultatea
(1954 - 1958)
Doktorego ikaslea(k)Valérie Beaudouin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, poeta, itzultzailea, antzerkigilea, musika-irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Paris Nanterre Unibertsitatea
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Rennesko Unibertsitatea  (1958 -  1970)
Jasotako sariak
KidetzaOulipo

Musicbrainz: 15ef6752-272d-458e-a5f3-94188a1ce4c1 Edit the value on Wikidata

Jacques Roubaud (Caluire-et-Cuire, Rodano, Frantzia, 1932ko abenduaren 5a) frantsesezko idazlea, itzultzailea eta matematikaria da.

Matematikako irakasle gisa hasi zen, baina berehala erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, Voyage du soir (1952, Gaueko bidaia) bere lehen lanak erakusten duenez. Matematiketan eta poesian oinarritu du bere jarduera, hortaz, baina hala ere, eta egileak berak esandakoaren arabera, Roubaudentzat matematika eta poesia urruneko jarduerak, eta elkarren kontrakoak ia, izan dira biak, harik eta Raymond Queneau idazle eta matematikaria ezagutu zuen arte. Hala, Roubaudek OuLiPo (Ouvroir de Littérature Potentielle, "literatura potentzialeko lantegia"), Patafisikako kolegioko irakasleek 1960an sorturiko taldearekin bat egin zuen.

Roubauden obran idazketa konbinatoria baten moduan agertzen da, eta bere aukera guztiak iker daitezke joko logiko eta tipografikoen bidez. Horrela Matematika lanean (1977), parentesien aljebra aplikatzen dio kontakizunari. Matematika erabiltzen duen eleberrien artean aipagarriak dira Hortense ederra (1985) eleberri politikoa eta Le Grand Incendie de Londres (1990, Londresko sute handia). Olerkigintzan berriz, ezagunak ditu Trente et Un au cube (1974, Hogeita hamaika ber bi) eta Quelque chose noir (1986, Zera beltza). Roubaudek ALAMO (Atelier de Littérature Assistée par la Mathématique et les Ordinateurs) taldea sortu zuen beste egile batzuekin batera, eta matematikaz eta ordenagailuz lagunduriko literatura egiten dute lantegi horretan. Itzulpen-lanei dagokienez, hainbat egile eta alor landu ditu, hasi trobadoreen lanetatik eta Lewis Carroll idazlearen lanetaraino; japoniar olerkaritzarekin ere saiatu da, eta antzerkia ere itzuli du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]