James badia
Itxura
James badia (ingelesez: James Bay; frantsesez: Baie James) Kanadako hego-ekialdeko golkoa da. Hudson badiaren hegoaldean dago, Ontario eta Quebeceko lurraldeek inguratzen dute mendebaletik eta ekialdetik. 450 km inguruko luzera du eta 242 kilometroko zabalera. Uharte asko daude golko honetan (Akimiski, Charlton...), eta ibai askok isurtzen dute ura bertan (Ekwan, Eastmain...).
Quebeceko gobernuak plangintza bat prestatu zuen 1970. urtean golkoaren baliatze egokiari begira (indar hidroelektrikoa La Grande ibaian, besteak beste).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1610. urtean egon zen Henry Hudson ingeles itsasgizona badia hartan, eta 1631. urtean esploratu zuen Thomas James kapitainak; harengandik datorkio izena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.