Jan Ptaszyn Wróblewski
Jan Ptaszyn Wróblewski (Kalisz, 1936ko martxoaren 27a – Varsovia, 2024ko maiatzaren 7a) musikari eta musikagile, saxofoi-jotzaile (tenor eta baritono) poloniarra izan zen. Halaber, big band zuzendaria izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere musika ibilbidea 1956an hasi zuen, Krzysztof Komeda taldearekin batera, lehen Sopot Jazz Festivalean. 1958an, Newport Jazz jaialdian parte hartu zuen Poloniako jazz musikari lehenengoa izan zen, International Youth Bandaren kide gisa.[1] Munduan zehar ibili zen kontzertuak eskaintzen eta, hamarkada batez, 1958tik hasita, Poloniako Irrati Jazz Studio zuzendu zuen. Jazz eta musika klasikoaren nahasketa edo Third stream musika generoarekin lotu dute, bestetik. Gainera, 1970etik, Europako jazz programa beteranoena eraman zuen, "Polskie Radio Program III".[2]
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956 Sextet Komedy: Festiwal Jazzowy Sopot
- 1958 All Stars Swingtet
- 1958 Jazz Believers
- 1958 Newport International Youth Band
- 1960 Quintet Ptaszyna Wróblewskiego
- 1960 Jazz Jamboree’60
- 1961 Jazz Outsiders
- 1961 Kwintet Jerzego Miliana + Jan Ptaszyn Wróblewski
- 1961 Jazz Jamboree’61
- 1962 Ballet Etudes: The Music of Komeda
- 1963 Kwintet Andrzeja Kurylewicza
- 1964 Polish Jazz Quartet
- 1965 Ptaszyn Wróblewski Quartet
- 1965 Jazz Jamboree’65
- 1969 Studio Jazzowe Polskiego Radia
- 1974 Sprzedawcy glonów
- 1975 SPPT Chałturnik i Andrzej Rosiewicz
- 1976 Skleroptak
- 1977 Mainstream
- 1977 Kisa Magnusson & Mainstream
- 1978 Jam Session w Akwarium 1
- 1980 Z lotu Ptaka
- 1983 New Presentation
- 1989 Jan Ptaszyn Wróblewski: Polish Jazz
- 1993 Czwartet-Live In Hades
- 1995 Made in Poland
- 1998 Henryk Wars Songs
- 2005 Real Jazz
- 2007 Supercalifragilistic