Edukira joan

Jekaterina Almedingen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jekaterina Almedingen

Bizitza
JaiotzaOrlov (en) Itzuli1853ko irailaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1887ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia) (33 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhaur literaturaren idazlea, kazetaria, itzultzailea eta idazlea
Izengoitia(k)Е. Александрова

Find a Grave: 106723801 Edit the value on Wikidata

Jekaterina[1] (edo Jelizaveta[2]) Nikolaievna Almedingen[3] (errusieraz: Екатерина (Елизавета) Николаевна Альмединген; Orlov, 1853ko irailaren 30agreg./irailaren 18ajul.[4]San Petersburgo, 1887ko otsailaren 1agreg./urtarrilaren 20ajul.[2]) errusiar haur literaturako idazlea eta itzultzailea izan zen. Je. Aleksandrova izengoitia erabili zuen[1].

Jekaterina Almedingen 1853an jaio zen[2]. Familia noble batetik zetorren eta bi neba zituen, Aleksei eta Aleksandr[1]. Haren bi iloba, Aleksandra eta Natalia, idazle bihurtu ziren baita ere[5].

Nizhni Novgorodeko nesken ikastetxean graduatu zen, eta geroago errusiera eta historia irakatsi zituen[2].

Ohiko kolaboratzailea izan zen Vospitanie i obutxenie, Rodnik eta Zaduxevnoie slovo haurrentzako aldizkarietan, non biografiak eta artikulu historiko eta etnografikoak argitaratu zituen. 1883-1887 urteetan itzulpenak eta Nizhni Novgorodeko korrespondentzia argitaratu zituen Novosti egunkarian. 1882an Iz vospominani detstva ipuina argitaratu zuen Vospitanie i obutxenie aldizkarian, 1886an Istoria malenkoi xvei eleberri laburra Rodnik aldizkarian, 1883an Po Volge eta Prokazy lexego olerkiak eta Otxerk iz sibirskoi zhizni saiakera Zaduxevnoie slovo aldizkarian. Gainera, Ivan Kulibin asmatzailearen eta Fiodor Slepuxkin poetaren biografiak idatzi zituen[1][2].

San Petersburgon hil zen 1887an, 33 urte zituela[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Errusieraz) Быков, Пётр. «Альмединген, Екатерина Николаевна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  2. a b c d e f (Errusieraz) «Альмединген, Елизавета Николаевна» Русский биографический словарь (Санкт-Петербург) 2: 76. (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  3. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  4. (Alemanez) «Jelizaweta Nikolajewna Almendingen» Frauendatenbank (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  5. (Errusieraz) Горбунов, Ю. А. Писательницы России (материалы для биобиблиографического словаря). (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]