Joana Habsburgo-Jagellon
Itxura
Joana Habsburgo-Jagellon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1547ko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Florentzia, 1578ko apirilaren 11 (egutegi gregorianoa) (31 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo basilika |
Heriotza modua | : arazo puerperala |
Familia | |
Aita | Fernando I.a Habsburgokoa |
Ama | Ana Bohemiakoa eta Hungariakoa |
Ezkontidea(k) | Frantzisko I.a Medici (1565eko abenduaren 18a (egutegi gregorianoa) - 1578ko apirilaren 11) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Habsburgo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Joana Habsburgo-Jagellon (Praga, 1547ko urtarrilak 24-Florentzia, 1578ko apirilak 11) Austriako artxidukesa izan zen. Fernando I.a Habsburgokoak eta Ana Bohemia eta Hungariakoak izan zituzten 15 seme-alabetatik gazteena izan zen, beranduago enperadorea izango zen Maximiliano II.a Habsburgokoaren arreba txikia izateaz gain.
Ez zuen bere ama ezagutzeko aukerarik izan, hau, Joana jaio eta hiru egunera hil baitzen.
1565eko abenduak 18ean Florentzian ezkondu zen Frantzisko I.a Toskanakoarekin (1541-1587) Medici familiakoa zena. Frantziskorekin honako seme-alaba hauek izan zituen:
- Leonor Medici (1566-1611), 1584an bere lehengusu Vincenzo I.a Gonzaga Mantuakoarekin (1562-1612) ezkondu zena.
- Romola Medici (?-1568)
- Ana Medici (1569-1584)
- Isabel Medici (1571-1572)
- Lukrezia Medici (1572-1574)
- Maria Medici (1573-1642), 1600ean Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarekin (1553-1610) ezkondu zena
- Felipe Cosme Medici (1577-1582) oinordekoa, oso gazterik hila
- Joana Medici (1578-1583)
Joana Luis XIII.a Frantziakoaren amona eta ama bidezko ondorengotza ugari baten sortzailea izan zen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Joana Habsburgo, Austriako artxidukesa eta Toskanako dukesa handi ezkontidea 1570ean.
-
Joana bere seme bakarra izan zen Felipe Cosmerekin 1586an. Giovanni Bizzellik egina.