Jorge Donn
Itxura
Jorge Donn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Palomar (en) , 1947ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Lausana, 1992ko azaroaren 30a (45 urte) |
Heriotza modua | : HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto Superior de Arte del Teatro Colón (Buenos Aires, Argentina) (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | María Fux (en) Maurice Béjart |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria eta koreografoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jorge Donn (Buenos Aires, 1947ko otsailaren 25a - Lausana, 1992ko azaroaren 30a) argentinar dantzaria izan zen. Buenos Airesko Colón antzokiko dantzari izan zen, eta 1963an Maurice Béjarten XX. mendeko balleteko kide egin zen. Denbora gutxian ballet horretako dantzari nagusietako bat izan zen. Egin dituen lan nagusien artean, aipagarriak dira: Meza gaur egunerako (Pierre Henryren musika, 1967), Hau izango da heriotza (1970), Nijinski, Jainkoaren clowna (1971), Gure Fausto (Henri Pousseurren musika, 1976). 1979an Claude Lelouchen Batzuk eta besteak lanean parte hartu zuen. 1992an HIESaz hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.