Edukira joan

José Ángel Berraondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ángel Berraondo

Bizitza
JaiotzaDonostia1878ko azaroaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1950eko apirilaren 11 (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Madril1904 / 190970
Real Sociedad1909 / 1913
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

José Ángel Berraondo Intsausti (Donostia, 1878ko azaroaren 4a - ib., 1950eko apirilaren 11) gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea izan zen, atzelari moduan aritzen zena. Real Madrilen eta Real Sociedaden hastapenetan jokatu zuen eta Espainiako selekzioko entrenatzailea ere izan zen.

Jokalari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berraondok Ingalaterran ikasketak egiten ari zela ezagutu zuen futbola eta Brentford Football Club taldean jokatu zuen.

26 urte zituela Madrilera joan zen bizitzera eta Madrid Football Club taldean hasi zen jokatzen 2004an. Atzelari postuan jokatzen zuen eta aurreneko denboraldian dagoeneko taldeko kapitaina bihurtu eta Espainiako txapelketa (Errege Kopa) irabazi zuen finalean Athletic 1-0 garaituta[1]. Guztira madrildarrekin lau Errege Kopa eta Madrilgo beste lau kopa ere eskuratu zituen. Ingalaterran futbolean aritua zenez han ikasitakoak irakatsi zizkien lankideei eta entrenatzailerik ez zen garaian entrenatzaile-jikalari gisa aritu zen. 1908an taldeko lehendakariordea izendatu zuten[1].

1909an jaioterrira itzuli zen. Urte hartan Sociedad de Foot-Ball sortu zen, eta Berraondo elkartearen zuzendariordea izendatu zuten. Taldeak ordea ez zuen kirol lizentziarik eta Club Ciclistarekin adostu ondoren Errege Kopa jokatzeko izena eman zuten[2], bai eta irabazi ere. 2010an Vasconia Sporting izena erabli zuten eta finalean Bartzelonak garaitu zituen. Alfontso XIII.ak, Donostian udak igarotzen zituenak, Errege titulua eman zion taldeari eta Real Sociedad de Foot-Ball bihurtu zen[3].

Berraondok Realarekin 1913 arte jokatu zuen. Azken partida Atotxako futbol zelaiaren inaugurazioan izan zen. Egun hartan Athletic izan zuten aurkari eta 3-3 emaitzaz berdindu zuten[4]. Ordurako 35 urte zituen.

Entrenatzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madrilen entrenatzaile-jokalari izan zen eta Realean ere bai 1913an erretiratu zen arte. Ondorengo urteetan ere Reala entrenatzen jarraitu zuen harik eta talde txuriurdinak 1922-23 denboraldirako entrenatzaile profesional bat fitxatu zuen arte, Lippo Hertzka hungariarra[5].

Aurrez 1920. urtean Berraondo Espainiako selekzioko entrenatzaile izendatu zuten eta Anberesko Olinpiar Jokoetan parte hartuko zuen taldea diseinatu bazuen ere Paco Bru izan zen Belgikan taldea zuzendu zuena[6]. 1924ko Olinpiar Jokoetan espainiarrek emaitza kaskarra izan ondoren Berraondo izendatu nahi izan zuten entrenatzaile baina honek uko egin zion behin baino gehiagotan.

1927-28 denboraldian ordea Real Madril taldeko[7] eta Espainiako selekzioko[8] entrenatzaile karguak hartu zituen aldi berean. Espainiako selekzioak jokalari amateurrekin 1928 Olinpiar Jokoak prestatu zituen. Ligako izarrak profeionalak zirenez Realeko jokalari ugari eraman zituen berarekin Amsterdamera. Aurreneko partida 7-1 irabazi zuten Mexikoren aurka. Hurrengo kanporaketa Italiarekin egokitu zitzaien. 1-1 egin zutenez hiru egunetara partidua errepikatu zuten eta italiarrak 7-1 nagusitu ziren. Kritika ugari jaso zituen eta entrenatzaile kargua utzi egin zuen[9]. Real Madrilekin ere ez zuen emaitza aipagarririk lortu eta talde zuria ere uztea erabaki zuen[10]. Gipuzkoara itzuli zen bizitzera.

Jokalari
Taldeak Urteak
Brentford Football Club ?-?
Madrid Football Club 1904-1908
Real Sociedad 1909-1913
Entrenatzaile
Taldeak Urteak
Madrid Football Club 1904-1908, 1927-1928
Real Sociedad 1909-1922
Espainiako selekzoa 1921, 1927-1928
Madrid Football Club 1927-1928
  • Errege Kopa (5):
    • Madrid FC: 2005, 2006, 2007, 2008
    • Ciclista FC: 2009
  • Erdialdeko Lurralde Txapelketa (4): 2005, 2006, 2007, 2008

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b [https://www.marca.com/blogs/ni-mas-ni-menos/2015/04/26/jose-angel-berraondo-el-hombre-que-lo.html «Berraondo, el hombre que lo fue todo en el f�tbol»] MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  2. «Futbol - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  3. «1.1 Orígenes del club (1904-1910) - web REAL SOCIEDAD» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  4. (Gaztelaniaz) «La inauguración de Atocha» El Diario Vasco 2008-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  5. «Web oficial de la Real Sociedad S.A.D» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  6. «Edición del Thursday 29 July 1920, Página 1 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  7. «Edición del $dateTool.format('EEEE d MMMM yyyy', $document.date), Página $document.page - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  8. «Edición del $dateTool.format('EEEE d MMMM yyyy', $document.date), Página $document.page - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  9. «Edición del $dateTool.format('EEEE d MMMM yyyy', $document.date), Página $document.page - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  10. «Edición del $dateTool.format('EEEE d MMMM yyyy', $document.date), Página $document.page - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]