José María Calleja
José María Calleja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leon, 1955eko maiatzaren 16a (69 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2020ko apirilaren 21a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
José María Fernández Calleja (Ponferrada, 1955eko maiatzaren 16a - Madril, 2020ko apirilaren 21a) espainiar kazetari, irakasle eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Valladolideko Unibertsitatean ikasi ondoren, EFEn hasi zen lanean. Gero, zazpi urtez, Euskal Telebistan lan egin zuen.[1] 1987tik 1995era bitartean, ETBn lan egin zuen, eta, besteak beste, «Teleberri» gidatu zuen.
ETAren mehatxuak jaso ondoren, Euskal Herritik ihes egin zuen eta harrezkero Madrilen lan egin zuen. 1999tik 2010eko abendura, CNN+-eko erredaktoreburua izan zen, eta El Debate programa aurkeztu zuen 1999tik. Irratiko eta telebistako hainbat egunkari eta programatan kolaboratzaile izateaz gain, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Kazetaritzako irakasle gisa ere aritu zen.
Euskal Herrian El Diario Vascoren kolaboratzailea zen. 2020ko apirilaren 21ean hil zen COVID-19 gaixotasunagatik, Madrilgo ospitale batean martxoaren 29an sartu ondoren.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuko Foroaren kidea izan zen, eta ETAren indarkeriari buruzko liburuak idatzi zituen. ETB2ko Teleberri albistegiaren aurkezle gisa ezaguna egin zen, ETAren, ezker abertzalearen eta herri mugimenduen kontrako jarrera sutsuengatik.
Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren harira Martxelo Otamendik salatu zuenean torturatu egin zutela, kazetaren zuzendaria "etakidea" zela eta "etakideen eskuliburuari" jarraitu ziola esan zuen Onda Ceroko solasaldi batean, 2003ko martxoaren 11n, baita beste adierazpen iraingarri batzuk ere haren kontra sexualitateari loturik.[2][3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: Contra la barbarie. Un alegato en favor de las víctimas de ETA. Temas de Hoy argitaletxea.
- 1999: La diáspora vasca. Historia de los vascos condenados a irse de Euskadi por culpa del terrorismo de ETA. El País-Aguilar argitaletxea.
- 2001: Arriba Euskadi. La Vida Diaria en el País Vasco. Espasa Calpe. Saiakerazko Espasa saria.
- 2003: Héroes a su pesar. Crónicas de los que luchan por la libertad. Espasa argitaletxea.
- 2006: Algo habrá hecho. Odio, muerte y miedo en Euskadi. Espasa argitaletxea.
- 2006: La derrota de ETA. De la primera a última víctima, Ignacio Sánchez-Cuencarekin batera. Adhara argitalpenak.
- 2006: Qué hacemos con los inmigrantes. Espasa argitaletxea.
- 2007: Castro, Mentira Barbuda. La transición de Cuba a la Democracia. Espasa-Calpe.
- 2008: Cuatro años de crispación. Cuando la derecha se echó a la calle. Espejo de Tinta argitaletxea.
- 2008: Para la libertad. Turpial argitaletxea.
- 2009: El Valle de los Caidos. Espasa argitaletxea.
- 2013: La violencia como noticia. Catarata argitaletxea.
- 2014: Informar sobre la violencia contra las mujeres. Guía de buenas prácticas para los medios de comunicación. Zaragozako Unibertsitatea.
- 2020: Lo bueno de España. Planeta argitaletxea.
Kolaborazioan idatzitakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003: ¡Basta ya!. Contra el nacionalismo obligatorio. Santillana argitaletxea.
- 2003: Terrorismo, víctimas y medios de comunicación. Fundación Víctimas del Terrorismo.
- 2004: Estrategias de la desinformación. Conselleria de Cultura, Educació i Esport. Generalitat Valenciana.
- 2004: Gritos de libertad La Esfera de los libros argitaletxea .
- 2011: Estudios sobre la violencia. Tirant lo Blanc argitaletxea.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001: Espasa saiakera-saria.
- 2003: Konstituzioaren Meritoaren Domina.
- 2008: Cádizko Prentsa Elkartearen Agustín Merello Saria.
- 2005: Miguel Angel Blanco Elkarbizitzaren VIII. saria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Libertad Digital. (2014-11-06). El Supremo revoca la condena a José María Calleja por sus ataques a Isabel San Sebastián. .
- ↑ Torrealdai, Jose Mari. (2018). Asedio al euskera. Txertoa, 386 or..
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/180335/jose-maria-calleja-kazetaria-hil-da-koronabirusak-jota.htm