Jose Estornes Lasa
- Artikulu hau Estornes Lasa anai gazteenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Estornes Lasa».
Jose Estornes Lasa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izaba, 1913ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1987ko urriaren 11 (74 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, abokatua, editorea eta politikaria |
Kidetza | Eusko Gudarostea Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Q79960919 |
Jose Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1913ko apirilaren 17a - Donostia, Gipuzkoa, 1987ko urriaren 11) euskal idazle eta hizkuntzalaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaragozan eta Caracasen egin zituen ikasketak. Gerra Zibilak Bartzelonan harrapatu zuen, 1936ko Berlingo Olinpiadara zihoazen gipuzkoar talde bateko kide zenean. Bartzelonatik irtetea lortu eta Hendaiara joan zen abuztuaren 3an, errepublikanoen alde borrokatzeko. Geroztik Gudarien komandantea izan zen Loiola eta Simon Bolivar batalloietan. Santoñan, faxista italiarren eta EAJko kideen artean hitzartutako errenditzearen ondoren, preso hartu zuten, hiltzera kondenatua eta trukatua. 1938ko urtarrilaren 21ean Kataluniara joan zen eta XIII. Ebroko Armadaren gudarien komandante izan zen.
Gerra amaitu ondoren, 1940an, Frantziatik Venezuelara abiatu zen, eta hor bizi izan zen 1963ra arte. Bertan, 1945eko uztailaren 29an, Carmen Luz Miangolarra Gorostiagarekin ezkondu zen, euskal erbesteratuen familia batekoa.
Irakaskuntzan aritua, hainbat enpresatan lan egin zuen, hala nola Compañía Anónima la Seguridad de Caracas edo Compañía Anónima Inmobiliaria Euskalduna enpresetan. 1962an, Administrazioan lizentziatu zen Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta Santa Mariako Unibertsitatean (Venezuela) katedraduna izan zen.
Euskal Herrira itzuli zenean, 1963an, Bernardo eta Mariano anaiekin kolaboratu zuen Auñamendi argitaletxean. 1969an, Zuzenbidean lizentziatu zen Donostian. Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak elkarteko (1964-1966) eta Iruñeko Euskal Kultur Akademiako (Euskal Ikasgaien Akademia) buru izan zen, baita Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea ere.
EAJko kidea izan zen, baina Napar Buru Batzarraren desagerpena ekarri zuten desadostasunen ondoren, 1982an Napartarra Alderdia berrabiarazi zuen Nafarroan.
Euzko Ikasle Batza elkartearen sortzailea Zaragozan (1932)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932an Zaragozako Unibertsitatean ikaslea zela Euzko ikasle Batza erakundearen sortzaileetako bat izan zen. Mariano Estornés Lasa eta Gregorio Urkaregi ere kide izan ziren elkarteko zuzendaritza hartan. Elkarteak hiru lan lerro zabaldu zituen:[1]
- euskara ikasteko bi ikastaro, berrogeita hamar ikaslerekin
- liburutegi bat
- eta orfeoi bat, euskal musika herrikoia interpretatzeko.
Elkarteak prest azaldu zen Euskal Herriko erakunde eta pertsona guztiekin euskal kulturaren alde lan egiteko eta Euskal Unibertsitatea sortzeko.
Urkaregik 1932ko abuztuaren 7an Euskal Ikasleen I. Biltzarrean parte hartu zuen Bergaran, Zaragozako Elkarteko lehendakari gisa.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Real Compañía Guipuzcoana de Navegación de Caracas (1948).
- Cómo aprender el vasco fácilmente (1960).
- Método elemental de vasco (1961).
- Erronkari'ko uskara (1968, Auñamendi).
- Los vascos y la universidad (San Sebastián, 1970),
- Nuestro Pirineo y la defensa de la naturaleza (1973).
- Derecho Foral Penal de Euskalerria (1978).
- Un Gudari navarro en los frentes de Euzkadi, Asturias y Cataluña (1979).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Urcaregui Urruchua, Alex. «Urcaregui Madariaga, Gregorio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).