Joxe Ramon Bengoetxea
Joxe Ramon Bengoetxea | |||||
---|---|---|---|---|---|
2021eko martxoaren 9a -
← Eva Ferreira García | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Irun, 1963ko ekainaren 15a (61 urte) | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 1986) lizentzia : zuzenbide Edinburgheko Unibertsitatea 1989) doktoretza : zuzenbide | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Iker Nabaskues (en) | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | legelaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Europako Justizia Auzitegia Euskal Herriko Unibertsitatea (1990 - Bordeleko Unibertsitatea (2012 - | ||||
Joxe Ramon Bengoetxea Caballero (Irun, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 15a) euskal irakaslea eta politikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide- eta Filosofia-ikasketak egin zituen. Edinburgoko Unibertsitatean doktorego-tesia aurkeztu zuen (The Legal Reasoning of the European Court of Justice, 1993an Oxfordeko Unibertsitateak argitaratua). 2010an Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Giza Zientzien Saria irantzu zuen; 2021an Leizaola Saria lortu zuen eta 2023an Helsinkiko Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatu zuen. Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu/letratua izan zen zazpi urtez Erresuma Batuko epaileen bulegoan. Zuzenbidearen teoriaren inguruko euskarazko Zuzenbideaz testu-liburuaren egile eta EHUko Zuzenbidearen Filosofia ikasgaiko irakasle katedraduna da. HIru urte eta erdiz Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzan.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hauek plazaratu zituen euskal legelarien Eleria aldizkarian, besteak beste hauek:[1]
- Eskualdea Europan 2011
- Status berezia Konstituzio - Eskualde Autonomoentzako (KEA) Europar Batasunean (EB) 2011
- Zuzena adarretatik 2011
- Herri- eta Nazio-Eskubideen Aldarrikapena, Eusko Ikaskuntzaren baitan eginiko proiektua 2010
- Hans Kelsen-en Teoria juridikoko arazoetara 2006
- Karl L. Llewellyn eta errealismo juridiko amerikarra 2006
- Lawrence Friedma-en XX. mendeko zuzenbide amerikarra 2006
- Neil MacCormick-en "Akatsik egin al dezakete epaileek"? 2006
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010: Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Jose Ramon Bengoetxea Caballero :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).